Cursos de verano
Udako ikastaroak

Argibide orokorrak

Nafarroako Unibertsitate Publikoko udako ikastaroek ibilbide luzea egin dute dagoeneko, bai Iruñean bai Nafarroako beste herrietan egindako edizioetan.  Udan, aukera dago beste trebakuntza mota bat jasotzeko, lasaiagoa, formatu malguagoak dituena eta beste egoera batzuetara egokitua. Batzuetan, eduki espezializatuak edo teknikoak proposatzen dira; beste batzuetan, aldiz, herritar ororentzako ikastaroak, interes orokorreko gaien inguruan.

Horietan guztietan, Unibertsitateak bere jakintza, bere irakasleak, bere gazteak eta bere trebatzeko gaitasuna eraman nahi dizkie herritar orori eta Nafarroako eskualde guztiei, eta prest dago kanpoko trebatzaileak eta adituak hartzeko ere. Hori guztia ez litzateke posible izango Nafarroako Gobernuaren (Hezkuntza Departamentuaren) eta hainbat tokitako udalen, elkarteen, enpresen, ikerketa-proiektuen eta entitate kolaboratzaileen babesik gabe. Izan ere, Nafarroako Gobernuaren “Nafarroako Unibertsitateen Udako Ikastaroak” programan barruan dago gure eskaintzaren parte bat.

ANTOLATZAILEAK

Unibertsitate Proiekziorako eta Erakundeekiko Harremanetarako Errektoreordetza
Errektoretza eraikina.
Arrosadiko campusa
31006 Iruñea
tel.: 948 16 8462
vicerrectorado.proyeccionuniversitaria@unavarra.es

Unibertsitate Proiekziorako Arloko zuzendaria
Ariadna García Prado
ariadna.garcia@unavarra.es

ADMINISTRAZIO-ANTOLAKETA

Kultura eta Kiroletako Unitatea
Sekuoia eraikina
Arrosadiko campusa
31006 Iruñea
tel.: 948 16 84 78 | 16 89 72 |16 84 78
cursosdeverano@unavarra.es