Cursos de verano
Udako ikastaroak

Montessori Pedagogia: material didaktiko batzuk baino askoz gehiago

26 - 27 abuztua

Kulturgune – Berriozarko Udala. Euskal Herria Plaza 1. 31013 Berriozar

Egin ezazu matrikula orain Descargar PDF

Gaur egungo hezkuntza sistemak bizi duen egoerari buruzko eztabaidan, hezkutza munduan lanean aritzen diren pertsonei Montessori doktorearen pentsamendua eta berak umearekiko zuen errespetuzko begirada hurbildu nahi izan diegu.

"Hezkuntza ez da irakasleek egiten duten zerbait, baizik eta giza izpirituan espontaneoki garatzen den prozesu naturala. Ez da hitzak entzuten lortzen den zerbait, baizik eta umeek bere ingurunean jardutearen esperientzien emaitza." Montessori Doktorea

Ehun urte baino gehiagoko ibilbidearekin eta mundu osoan proiektu ezberdinak izanik, Montessori pedagogiaren oinarria umearekiko errespetuzko begirada eta garapen fase ezberdinak kontutan hartzea izango lirateke.

Norentzat

Ikastaroa Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako irakasleei zuzentzen zaie, Haur Hezkuntzako eta Lehen hezkuntzako irakaskuntza eta prestakuntzako zikloetako ikasle zein profesionalei eta Montessori Pedagogian interesa duen orori.

Helburuak

Ikastaro honetan Montessori proposamenaren oinarri teorikoa eta printzipio garrantzitsuenak ezagutzeko aukera izango dugu. Montessorik planteatzen dituen lan arlo batzuetako hainbat material aztertu egingo dira, ohiko hezkuntza sistemaren barruan, gure geletan aurrera eraman ditzakegun proposamen eta ideia batzuk helaraziko zaizkie parte hartzaileei eta azkenik, gizarte-kultura testuinguru ezberdinetan ezagututako Montessori proiektuen esperientzia zabalduko zaie.

Helburu horiek betetzeko asmoarekin Amaia Nazar Vicente hizlaria izango dugu partaide. Nazioarteko Montessori Institute (IMI) zentroaren Master ziurtagiriaz gain, azken urtean toki ezberdinetan hainbat hezkuntza-proiektu ezagutzeko aukera izan du, esaterako:
Montessori Wuerzburg ( 6-12 eta 12-16 adin tarteak) Alemania; Casa Nido Montessori proiektua (0-3 adin tarteak) eta Montessori Village Piovera (0-6 adin tarteak), Madril; Manitos abiertas proiektua (0-6 adin tarteak) San Carlos de Bariloche (Argentina); Pucalán Montessori eskola (0-6, 6-12 eta 12-18 adin tarteak) Colina (Txile); Yaldud Montessori eskola (0-6 eta 6-12 adin tarteak) Yucatán, Merida (Mexiko); eta Bruno Munari Institute (Montessori eskola publikoa 0-6, 6-12 eta 12-16 adin tarteak) Erroma (Italia).
Hortaz gain, hezkuntza arloko hainbat prestakuntza-saioetan parte hartu du, hala nola, Finlandiako hezkuntza sistemaren inguruan (Finlandia) eta Reggio Emilian (Italia) bertako hainbat proiektu ikusteko aukera izanik.

Ikastaroaren zuzendaria

Esther Vicente Cemborain doktorea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Osasun Zientzietako Saileko (Biokimikako eta Biologia Molekularreko arloko arduraduna) eta Nafarroako Lan eta Gizarte Osasunaren Institutuko teknikaria.
Amaia Nazar Vicente, Lehen Hezkuntzako irakaslea eta Lehen Hezkuntzako etapan (6-12 urtetan) Montessori master ikasketak International Montessori Institute-ren zuzendaritzapean (IMI) Bartzelonako Unibertsitatearen onespenarekin.

Astelehena 26 abuztua

09:00 - 10:00  Hitzaldia
Montessori pentsamenduaren oinarri teorikoa eta printzipio nagusiak

10:00 - 11:00  Hitzaldia
Helduaren papera. Gure helburua hezitzaile gisa

11:00 - 11:30  Atsedenaldia
Kafea hartzeko atsedenaldia

11:30 - 14:00  Hitzaldia
Lan giro prestatua: gure ikasleek dituzten ezaugarrietan oinarritutako errespetuzko ingurunea sortzearen garrantzia

14:00 - 15:00  Bazkaria
Bazkaltzeko atsedenaldia

15:00 - 17:00  Tailerra
Montessori material ezberdinen behaketa (1. taldea)

Amaia Nazar Vicente, Lehen Hezkuntzako irakaslea eta Lehen Hezkuntzako etapan (6-12 urtetan) Montessori master ikasketak International Montessori Institute-ren zuzendaritzapean (IMI) Bartzelonako Unibertsitatearen onespenarekin.

Asteartea 27 abuztua

09:00 - 11:00  Hitzaldia
Montessori eskola arruntean: kontzeptu zehatzetatik abstraktuetara joatearen garrantzia

11:00 - 11:30  Atsedenaldia
Kafea hartzeko atsedenaldia

11:30 - 14:00  Hitzaldia
Montessori mundu osoan: arlo soziokultural ezberdinetan kokatutako 3 Montessori proiekturen aurkezpena

14:00 - 15:00  Bazkaria
Bazkaltzeko atsedenaldia

15:00 - 17:00  Tailerra
Montessori material ezberdinen behaketa (2. taldea)

Amaia Nazar Vicente, Lehen Hezkuntzako irakaslea eta Lehen Hezkuntzako etapan (6-12 urtetan) Montessori master ikasketak International Montessori Institute-ren zuzendaritzapean (IMI) Bartzelonako Unibertsitatearen onespenarekin.

Antolatzailea

Nafarroako Unibertsitate Publikoa

Laguntzailea

Berriozarko Udala

Finantzatzailea

Nafarroako Gobernua. Hezkuntza Departamentua