Cursos de verano
Udako ikastaroak

Ekologiari buruzko Nafarroako Udako Eskolaren 10. edizioa: Basoetako paisaien kudeaketa mundu aldakor honetan

ekainak 27

Ansoleaga aretoa, Bisitazioko Amen komentua

Deskargatu PDF

Basoetako paisaiak nabarmen ari dira jasaten klima-aldaketaren ondorioak. Hortaz, basoetan gizon-emakumeek egiten dituzten jarduerak aldatzen ari dira (basoen, abeltzaintzaren, larreen eta ehizaren kudeaketa) errealitate berrietara egokitzeko, klima ez ezik lurzoruaren erabilera ere aldatu egin baita. Ikastaro honetan, basoetako paisaien egoera berria nolakoa den azalduko dugu, eta baita ere zer desafiori egin behar diegun aurre haiek kudeatzeko.

Norentzat

Ikastaroa dibulgaziozkoa denez, era askotako jendearentzako modukoa da, eta ez da behar prestakuntza akademikorik. Oro har, ingurumen kudeaketako profesional eta teknikarientzat; ekologia, agronomia, basogintza, biologia, landa ingurunearen kudeaketa, ingurumeneko zientziak eta antzeko arloekin lotutako graduko ikasketen azkeneko ikasmailetako eta graduondokoetako ikasleentzat; eta hango eta hemengo paisaia naturaletan zein ustiatuetan biodibertsitateak eta prozesu ekologikoek nolako garrantzia duten jakin nahi duen nornahirentzat.

Helburuak

Ulertzen laguntzea nolako bilakaera izan duten basoetako paisaiek (arbolak dituztenek eta ez dituztenek) eta zer aldaketa gerta daitezkeen epe labur eta ertainean.

Ikastaroaren zuzendaria

Juan A. Blanco, NUPeko Zientzien Saileko irakaslea.

Rosa M. Canals, NUPeko Agronomia, Bioteknologia eta Elikadura Saileko irakaslea.

osteguna 27 ekaina

09:00-09:15  Protokolo ekitaldia
Ekologiari buruzko Nafarroako Udako Eskolaren 10. edizioaren inaugurazioa.

Ikastaroaren zuzendariak

Agintari akademikoak

Nafarroako Gobernuaren ordezkaria

09:15-10:15  Hitzaldia
Klimaren eta landareen arteko harremana

Javier Rodríguez-Pérez (NUP)

10:15-11:15  Hitzaldia
Klima-aldaketak nolako eragina duen arboladietako ekosistemetan

J. Bosco Imbert (UPNA)

11:15-11:45 
Atsedenaldia

11:45-12:45  Hitzaldia
Klima-aldaketak nolako eragina duen arbolarik gabeko ekosistemetan

Leticia San Emeterio (NUP)

12:45-13:45  Hitzaldia
Klima-aldaketarako egokitzapena kudeatzen Nafarroan

Irantzu Primicia. Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzua

16:00-17:00  Hitzaldia
SilvAdapt-MODEL eta COMPAS ikerketa-proiektuen lehenbiziko emaitzak

Juan A. Blanco (NUP)
Rosa M. Canals (NUP)

17:00-19:00  Mahai-ingurua
Moderatzailea: Juan A. Blanco (NUP)
Mahai-ingurua: Basoetako paisaiak: sektoreko jendearen iritzia

Eduardo Montero, FORESNA –ZURGAIA Baso Jabeen Elkartea.
Fermín Olabe. Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzua.
José Irigarai. Auritzeko alkateordea
Vicente Ferrer, aholkularia eta ikertzailea (NUP).

Antolatzailea

Nafarroako Unibertsitate Publikoa

Laguntzailea

Nafarroako Gobernua