Cursos de verano
Udako ikastaroak

Ekologiari buruzko Nafarroako Udako Eskolaren 8. edizioa: izan zaitez ekologo egun batez

ekainak 23 - 24

Ingurumen Hezkuntzako Museoa

Deskargatu PDF

Ekologia izaki bizidunen eta haien ingurunearen arteko lotura ikertzen duen zientzia gisa ezagutzen dugu. Ildo beretik, ingurunea izaki bizidunen inguruko elementuen eta haien azterketan parte hartzen duten eragileen konbinazio gisa ulertzen dugu. Gaurko gizartearentzat, ordea, ekologia ez da zientzia hutsa.

Aspalditik —eta orain inoiz baino gehiago—, garrantzi globala hartu du ekologiak, gero eta nabarmenagoak baitira gizakiak ingurumenean duen eraginaren ondorioak.

Baliabide naturalen ustiapena eta ekosistemen degradazioa areagotzen ari da, eta, horren ondorioz, honako desafio hauei egin behar die aurre ekologiak: basamortutzea, tenperaturaren igoera, lurren higadura, biodibertsitatearen suntsipena, mundu osoko ur baliabideen krisia, eta airearen, lurzoruen eta uraren kutsadura.

Prozesu horiek ikusita, gizakiak ohartu gara izugarri hondatu dugula ingurunea eta hori konpondu beharra dagoela. Horregatik, berebiziko eginkizuna du ekologiak gaur egun; izan ere, naturako elementuek elkarren artean nolako interakzioa duten erakusten digu, eta ingurumeneko arazoak nolakoak diren ulertarazten digu hemendik aurrera zer pauso eman behar ditugun jakiteko.

Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako Helburuek (GJH) eta Klima Aldaketari buruzko Parisko Hitzarmenak agerian utzi dute zeinen inportantea den ekologia mundu mailako erabakiak hartzeko garaian. Baliabide naturalen erabilera eta hazkunde ekonomikoaren prozesuak orekatzeko, ezinbestekoa da nazioarteko organismoek, sektore publikoak, gizarte zibilak eta sektore pribatuak esku hartzea.

Ekologiari buruzko Nafarroako Udako Eskolaren aurtengo edizioan, ekologiaren zientziaren oinarriak, dibertsitatea ikertzeko oinarrizko teknikak eta lurreko zein uretako ekosistemen funtzioa azalduko ditugu. Ekologiari buruzko Nafarroako Udako Eskola urtero antolatu dugu NUPeko Ekologia eta Ingurumena ikerketa-taldeko kideok 2015az geroztik. Zientzialariak eta Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakasleak teknika horiez baliatzen ahal dira baldin eta ikerketa ekologikoko teknikak erabili nahi badituzte lanean.

Bi egunez, goiz osoz, eginen da ikastaroa. Lehenbiziko egunean, sarrera orokor bat emanen dugu ekologiari eta ekologoen lanari buruz, eta laginketak egiteko oinarrizko teknikak azalduko ditugu. Gero, landa eremuko zenbait aldagai neurtuko ditugu Aranzadiko meandroan. Bigarren egunean, berriz, tailer bat eginen dugu hautatu ditugun datuak tratatzeko, eta biodibertsitatearen eta ekosistemen funtzioen neurketei buruzko alderdi teoriko eta praktiko batzuk landuko ditugu.

Norentzat

Ikastaroa dibulgaziozkoa denez, era askotako jendearentzako modukoa da, eta ez da behar prestakuntza akademikorik. Interes berezia du Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakasleentzat baldin eta datu ekologikoak hartzeko eta prozesatzeko teknikak erabili nahi badituzte klasean; ingurumen kudeaketako profesional eta teknikarientzat; ekologia, agronomia, basogintza, biologia, landa ingurunearen kudeaketa, ingurumeneko zientziak eta antzeko arloekin lotutako graduko ikasketen azkeneko ikasmailetako eta graduondokoetako ikasleentzat; eta hango eta hemengo paisaia naturaletan zein ustiatuetan biodibertsitateak eta prozesu ekologikoek nolako garrantzia duten jakin nahi duen nornahirentzat.

Helburuak

Ikerketa ekologikoak egiteko oinarrizko lanak ulertzea, eta azterlanak egiteko oinarrizko teknikak ikastea ikasleek herritarren zientzian edo Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakasle-lanean erabil ditzaten.

Ikastaroaren zuzendaria

J. Bosco Imbert eta Juan A. Blanco doktoreak, NUPeko Zientzien Saileko irakasleak

osteguna 23 ekaina

9:00-9:15  Ikastaroaren aurkezpena
Ekologiari buruzko Nafarroako Udako Eskolaren inaugurazioa

Begoña Pérez Eransus, NUPen Univertsitte Proiekzioko, Kulturako eta Divulgazioko errektoreordea
Itziar Gómez López, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria
Fermín Alonso ibarra, Iruñeko Udaleko Proiektu Estrategikoen, Mugikortasunaren eta Iraunkortasunaren zinegotzia
Juan A. Blanco doktorea, Ikastaroaren zuzendarikidea
J. Bosco Imbert doktorea. Ikastaroaren zuzendarikidea

9:15-9:30  Hitzaldia
Ekologia eta ekologoen lana

Juan A. Blanco doktorea, NUPeko Zientzien Saileko irakaslea

9:30 - 10:00  Conferencia
Herritarren zientzia eta “Arga” proiektua iNaturalist-ekin

Javier Peralta de Andrés doktorea, NUPeko Zientzien Saileko irakaslea

10:00 - 10:15  Hitzaldia
Sarrera landa eremuko ikerketetara eta bildutako datuen eta laginen antolamendua ekologian

J. Bosco Imbert doktorea, NUPeko Zientzien Saileko irakaslea

10:15 - 14:00  Talde lana
Landa eremuko lana Aranzadiko meandroan eta laborategiko lana Ingurumen Hezkuntzako Museoan

Rosa M. Canals, María Durán, Sadys C. González, Ximena M. Herrera, Leire Múgica, Javier Peralta, Javier Rodríguez, Leticia San Emeterio eta Antonio Yeste, NUPeko Ekologia eta Ingurumena ikerketa-taldeko kideak

ostirala 24 ekaina

9:00 - 9:30  Hitzaldia
Sarrera datu ekologikoen analisia egiteko oinarrizko tekniketara

J. Bosco Imbert doktorea, NUPeko Zientzien Saileko irakaslea

9:30 – 12:00.  Talde lana
Landa eremuko datuen analisirako tailer aplikatua

Rosa M. Canals, María Durán, Sadys C. González, Ximena M. Herrera, Leire Múgica, Javier Peralta, Javier Rodríguez, Leticia San Emeterio eta Antonio Yeste, NUPeko Ekologia eta Ingurumena ikerketa-taldeko kideak

12:00-12:30  Atsedenaldia

12:30 - 13:30.  Hitzaldia
Emaitzen berri ematea elkarri. Sarrera txosten zientifikoetara

Juan A. Blanco doktorea, Nafarroako Unibertsitate Publikoa

13:30 - 14:00  Ikastaroa bukatzeko ekitaldia
Ikastaroaren bukaera: bukaerako iruzkinak eta gogobetetasun inkestak

Juan A. Blanco eta J. Bosco Imbert doktoreak, ikastaroaren zuzendariak

Antolatzailea

NUP

Laguntzailea

Iruñako Udaletxea