Prozesu ekologikoak ulertzeko konplexuak izan daitezke modu akademikoan ikasten badira, baina ikasteko errazak modu ludikoan esperimentatzen badira.
Ez dago ezer aplikagarriagorik, faktore ekologikoek elkarren artean nola eragiten duten ulertzeko, landare-zelula baten, zuhaitz espezie baten, animalia-espezie baten edo gobernu nazional baten "azalean" jartzea baino.
Gainera, prozesu eta interakzio ekologiko horiek kontuan hartu beharrekoak dira gure gizartearen ingurumen-erronkak konponduko dituen kudeaketa jasangarri egokia lortzeko.
Ulermen hori errazteko, ikastaro honetan lau mahai-joko erabiliko dira, parte-hartzaileek aukera izan dezaten ingurumen-interakzioak eta oinarrizko prozesu ekologikoak esperimentatzeko lau eskala espazialetan:
- Landarea
- Basoa
- Bioma
- Planeta
Ikastaroak izaera ludiko nabarmena izanen du. Ez da aurkezpen akademikorik egonen, baizik eta zenbait talde mahai-joko baten inguruan bilduko dira ikuspegi ekologikotik eta eskala desberdinetan garrantzitsua denari buruz hitz egiteko, eta, horrez gain, dibertitu eginen dira joko bakoitzaren helburuak lortzen saiatuz.
NUPeko Ekologiako eta Ingurumeneko ikerketa-taldeko begirale batek gidatuko du talde bakoitza.
Programatutako jarduera motak direla-eta, ikastaroa naturan eta ingurumenean interesa dutenentzat zein publiko ororentzat dago zabalik, ikasle, familia eta 12 urtetik gorako haurrak barne, betiere mahai-jokoak gustuko badituzte edo, besterik gabe, goiz pare bat igaro nahi badituzte faunari, florari eta ingurumen kudeaketari buruzko mahai-joko modernoetan jolasten.
Norentzat
12 urtetik gorako pertsonak
Helburuak
Landareen funtzionamenduari, ekosistemei eta klima-aldaketari buruzko oinarrizko ideiak ikastea.
Faktore ekologikoen arteko interakzioak aztertzerakoan eskala espazialak duen garrantzia ulertzea.
Kontzeptu eta prozesu ekologikoak praktikatzeko eta simulatzeko gaitasuna garatzea, horretarako mahai-joko komertzialak erabiliz.
Ikastaroaren zuzendaria
Juan Antonio Blanco Vaca, NUPeko Zientzien Saileko irakaslea
Osteguna 29 ekaina
9:00 Inaugurazioa
Ongietorria ikastarora
Juan A. Blanco, ikastaroaren zuzendaria
Iruñeko Udalaren edo Ingurumen Hezkuntzako Museoaren ordezkaria
Unibertsitate Proiekzioko Errektoreordetzako ordezkaria
9:15 Lana eta jolasa taldean
Landareen funtzionamendua CELLULOSE mahai-jokoarekin
Landarearen eskalan esperimentatzea ingurumen interakzioak eta oinarrizko prozesu ekologikoak, eta biologia zelularra praktikatzea
11:45 Lana eta jolasa taldean
Basoen funtzionamendua PHOTOSYNTHESIS mahai-jokoarekin
Basoaren eskalan esperimentatzea ingurumen interakzioak eta oinarrizko prozesu ekologikoak, eta baso-ekologia ulertzea
Ostirala 30 ekaina
9:00 Lana eta jolasa taldean
Espezieen lehiakortasuna eta eboluzioa ulertzea DOMINANT SPECIES mahai-jokoaren bidez
Biomaren eskalan esperimentatzea ingurumen interakzioak eta oinarrizko prozesu ekologikoak, eta eboluzioa esperimentatzea
11:30 Lana eta jolasa taldean
Klima-aldaketa eta garapen jasangarria esploratzea CO2-SEGUNDA OPORTUNIDAD mahai-jokoarekin
Planetaren eskalan esperimentatzea ingurumen interakzioak eta oinarrizko prozesu ekologikoak, eta klima-aldaketari aurre egitea
Lau saioetako begiraleak NUPeko Ekologiako eta Ingurumeneko ikerketa-taldeko kide hauek dira:
Juan A. Blanco, ikastaroaren zuzendaria,
Lucas G. Castellani eta Leticia San Emeterio, doktoretza ondoko ikertzaileak eta
Ximena Herrera eta Germán Gómez, doktoretzako ikasleak.
Antolatzailea
Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Laguntzailea
Nafarroako Gobernua
Iruñeko Udalaren Ingurumen Hezkuntzako Museoa