Cursos de verano
Udako ikastaroak

Adimen artifizialarekin loturiko egungo erronkak: kontsumitzaileen eta erabiltzaileen defentsa eraginkorra, lehiaren defentsa eta gatazkak konpontzeko mekanismo egokiak

irailak 18 - 19

Nicolás García de los Salmones aretoa (1. solairua) - NIBGMET - Olibondoak eraikina (NUP).

Descargar PDF

Adimen artifiziala salerosketa komertzialetan sartzeak abantailak eta eragozpenak ekarri dizkie kontsumitzaileei. Abantailak etorri dira eskaintza pertsonalizatzen delako, bezeroarentzako zerbitzua hobetzen delako eta segurtasuna handitzen delako; hala ere, arriskuak ere badaude, hala nola pribatasunaren galtzea, desinformazioa, erabilera desegokia egitea eta gardentasun falta, eta horiek denek lausotu egiten dituzte abantailak. Gai honetan kontsumitzaileak eta erabiltzaileak babesten dituzten arauak onetsi berri direnez, komeni da inplikatutako profesionalei eta, oro har, jendeari arau horien edukia helaraztea. Arau horien artean daude, esaterako, Europako 2024/1689 erregelamendua –AAren arau harmonizatuei buruzkoa– eta 713/2024 Errege Dekretua –kontsumo arbitrajeari buruzkoa–.
Ikastaroak adimen artifizialak kontsumitzaileentzat dituen erronkak jorratzen ditu diziplina anitzeko ikuspegi batetik. Halaber, lehen mailako 10 profesionalek hartzen dute parte, zenbait arlotan adituak direnak (konputazioa, administrazio zuzenbidea, merkataritza-zuzenbidea, lehia-zuzenbidea eta enpresen antolaketakoa) eta gizarteari azterketa zientifikoen emaitzak transmititzeko gai direnak.

Público destinatario

Kontsumitzaileen elkarteak, jarduneko abokatuak, administrazioko eta zerbitzuetako langileak eta graduko eta masterreko ikasleak. Jende guztia.

Objetivos

Presentar los retos de la Inteligencia Artificial en el mercado.
Identificar los riesgos y las virtudes de la IA en relación a los contratos con los consumidores.
Explicar las formas de defensa de los derechos de los consumidores frente a los posibles abusos en el uso de la Inteligencia Artificial.

Dirección del curso

Natividad Goñi Urriza. Zuzenbide Publikoko Saila (NUP).

Rosa De Luis Aboitiz. Kontsumoa Nafarroa.

osteguna 18 iraila

9:00 - 10:00  Hitzaldia.
Adimen artifizialaren egungo egoera: inpaktua kontsumitzailearengan

Edurne Barrenechea.
Unibertsitateko katedraduna.
Konputazioaren Zientzien eta Adimen Artifizialaren arloa. NUP.

10:00 - 11:00  Hitzaldia
Adimen artifiziala Europa mailan arautzea

Jose Francisco Alenza García.
Administrazio Zuzenbideko katedraduna.
Zuzenbide Saila. NUP.

11:00 - 12:00  Hitzaldia
Adimen artifizialak Nafarroako kontsumo merkatuetan duen eraginaren diagnostikoa: arriskuak eta aukerak

Mónica Cortiñas Ugalde.
Merkaturatzea eta Merkatuen Ikerketako katedraduna.
Enpresen Kudeaketa Saila. NUP.

12:00 - 13:00  Hitzaldia
AA lehia faltsutzeko bide gisa, kontsumitzailearen kalterako

Natividad Goñi Urriza.
Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko irakaslea NUP.
Lehiaren Euskal Agintaritzaren Kontseiluko kide ohia.

 

13:00 - 14:00  Hitzaldia
Prezio pertsonalizatuak eta kontsumitzaileak

Ainhoa Fernández García de la Yedra.
Merkataritzako Zuzenbideko irakasle laguntzailea. Euskal Herriko Unibertsitatea.

ostirala 19 iraila

09:00 - 10:00  Hitzaldia
Plataforma digitalen esparruan bidaia-zerbitzuak kontratatzea

Aránzazu Pérez Moriones.
Merkataritzako Zuzenbideko irakasle titularra. Zuzenbide Saila. NUP. Arbitraje Elkargoko presidentea.

10:00 - 11:00  Hitzaldia
AA gatazkak konpontzeko tresna potentzial gisa

Rafael Lara González.
Merkataritzako Zuzenbideko katedraduna. Zuzenbide Saila. NUP.
Kontsumoko Arbitraje Batzordearen presidente ohia.

11:00 - 12:00  Hitzaldia
Kontsumo arbitrajea gizarte elektroniko baten erronka berrien aurrean

Jorge Tomillo.
Merkataritzako Zuzenbideko katedraduna. Kantabriako Unibertsitatea.
Kantabriako Kontsumoko Arbitraje Batzordeko presidentea.

12:00 - 13:00  Hitzaldia
AA kontsumitzaileen eskubideak

Iñaki Zurutuza Arigita.
Merkataritzako Zuzenbideko irakasle titularra. Zuzenbide Saila. NUP.
Arbitraje Elkargoko presidentea.

13:00 - 14:00  Hitzaldia
Lehiaren agintaritzetatik AAk sortutako kolusioen aurrean kontsumitzaileak babestea

Pilar Canedo Arrillaga.
CNMCko kontseilari ohia. Senior Competition expert (OCDE).

Organiza

Nafarroako Unibertsitate Publikoa

Otros organizadores

Kontsumoa Nafarroa

Financia

Kontsumoa Nafarroa