Cursos de verano
Udako ikastaroak

ANIZTASUNA: Hizkuntza, inklusioa eta irakasleen ardura askotariko hezkuntza-testuinguruetan

ekainak 30 - uztailak 01

Nafarroako Museoa (Iruñea)

Egin ezazu matrikula orain JAITSI PDFa

Udako ikastaro hau bideratuta dago prestakuntza espezializaturako eta hausnarketa partekaturako espazio bat sortzera, Nafarroako testuinguruko irakasleen eta hezkuntza-eragileen interesak, beharrak eta ikuspegiak jasotzeko.

Helburua da, alde batetik, irakasleek hizkuntza-dibertsitatea baliabide pedagogiko bezala jorratzeko konpetentzia sendotzea, eta, bestetik, hizkuntza bitarteko faktore gisa kokatzea ikasleek ezagutza eskuratu eta konpetentziak garatu ditzaten. Gaur egungo hezkuntza-testuinguruetan, hizkuntza-dibertsitatea ez da salbuespena, ikaskuntzaren egiturazko baldintza baizik. Funtsezkoa da hizkuntza ikuspegi horretatik jorratzea, ekitatea, inklusioa eta ikaskuntza sakon eta esanguratsua bermatze aldera. Premisa horretatik abiatuta, ekarpen teorikoak, esperientzia praktikoak eta unibertsitatearen, hezkuntza-administrazioaren eta ikastetxeen arteko elkarrizketa-espazioak uztartzen ditu ikastaroak.

Ildo horretan, ekimena zuzenean lerrokatuta dago 4. GJHarekin (Kalitatezko hezkuntza) eta 10. GJHarekin (Desparekotasunak murriztea), hezkuntza inklusibo eta ekitatiboa bultzatzeko irakaskuntza-praktikak sustatzen baititu, eta desparekotasuna sor dezaketen hizkuntza-oztopoak identifikatzeko eta gainditzeko irakasleen gaitasuna indartzen baitu.

Norentzat

Ikastaroa hauei zuzenduta dago: lanean dauden irakasleak, irakasleen prestatzaileak, orientatzaileak, hezkuntza-aholkulariak, zuzendaritza-taldeak, Lehen Hezkuntzako Irakasletzako Graduko ikasleak eta hezkuntza-masterreko eta -doktoretzako ikasleak.

Helburuak

Alde batetik, aztertzea ikaskuntzako bitarteko faktore gisa hizkuntzan arreta esplizitua jartzeak ematen duen aukera hezkuntza inklusibo, ekitatibo eta esanguratsuago baterantz aurrera egiteko; bestetik, aztertzea irakasleek nola hartu dezaketen aldaketa horiek gidatzeko ardura hezkuntza-praktikatik abiatuta.

Ikastaroaren zuzendaria(k)

Izaskun Villarreal, GHZ (NUP).

María Ángeles Hidalgo, GHZ (NUP).

asteartea 30 ekaina

9:30 - 10:00  Ikastaroari hasiera emateko hitzaldia
Irekiera instituzionala

María Ángeles Hidalgo.

Izaskun Villarreal.

 

10:15 - 11:30  Hitzaldia
Azkarra, aberatsa eta neska izatea eta Netflix asko ikustea: hizkuntza-ikasle onak ba al du profil zehatzik?

Amparo Lázaro-Ibarrola (NUP)

12:00 - 13:15  Hitzaldia
Eleaniztasuna, nortasuna eta hezkuntza-justizia

Leire Díaz de Gereñu (EHU)

13:15 - 15:00  Bazkaria
Bazkaltzeko etenaldia

15:00 - 16:30  Hitzaldia
Irakasleek hizkuntza-konpetentziarekin duten konpromisoa: ikaskuntza hobetzeko koordinazioa eta ardura

Oihana Leonet Sieso (EHU)

17:00 - 19:00  Hitzaldi tailerra
Hizkuntza oztopo: inklusioa eta ikaskuntzarako diseinu unibertsala (IDU), gaur egungo ikasgeletan ikaskuntzarako sarbidea bermatzeko estrategiak

Sergio Medina Guillén (Nafarroako Hezkuntza Ekitaterako Baliabide Zentroa)

asteazkena 01 uztaila

10:00-11:30  Hitzaldi tailerra
Lehen Hezkuntzan hizkuntzak eta edukia irakastea: hizkuntzarekiko sentsibilitatearekin irakasteko gakoak

Artzai Gaspar Arraiza (NUP)

12:00-14:00  Mahai ingurua
Modera: Izaskun Villarreal
Mahai ingurua: Irakasleen ardura, hizkuntza-dibertsitatea eta hezkuntza-lidergoa

Nafarroako Ikastolen Elkarteko, Eskola Kontseiluko eta ikastetxeetako ordezkariak

Antolatzailea

Nafarroako Unibertsitate Publikoa

Laguntzailea

Nafarroako Gobernua