Cursos de verano
Udako ikastaroak

ARGIZARI GALDUA II: La materia en tránsito / La matière en transit

abuztuak 24 - 25

Aezkoako Kultur Ola (Orbaitzeta).

Descargar PDF

“Argizari Galdua” diziplinarteko ekimen artistiko bat da, eta artearen eta heriotzaren arteko konexioa esploratzen du argizariaren erabilera sinbolikoa eginez, dolu-argizariaren arloko jakintzak eta tradizioak berrituz eta irundako argizariak eskuz eginez. Ikastaro honen bidez, ikerkuntza akademikoaren arlora hedatuko da ekimena, eta, horretarako, artearen historian, etnografian edo praktika artistikoan oinarriturik dauden hitzaldiak, topaketak eta proposamenak hartzen ditu barne. Lan prozesalaren eta ikerkuntza akademikoaren arteko gurutzaketa horretan, bi arloek aberasten dute elkar.
Ikastaroaren lehenbiziko edizioa 2024ko uztailean egin zen, Baionan, Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa euroeskualdeko Unibertsitateen partzuergoaren mugaz gaindiko ikastaroen esparruan.
Oraingoan, ikastaroa Nafarroako Pirinioen bihotzean dagoen kulturgune batean eginen da: Kultur Ola. Ikastaroak parte-hartzaileei eta hizlariei aukera emanen die ikergaiari loturiko errituarekin lotura batzuk birsortzeko. Hori horrela, haren helburu bakarra ez da dolu-argizariari buruzko jakintzak transmititzea; izan ere, forma berriak sortzeko eta dolu-argizariaren eta mundu garaikidearen arteko elkarrizketa berritzeko ikuspegia irekitzen du artearen bidez.

Informazio gehiago: Deskargatu ikastaroaren PDFa

Público destinatario

• Publiko orokorra
• Unibertsitateko ikasleak
• Irakasleak
• Profesionalak

Objetivos

Lankidetza artistikoa sustatzea: Pirinioen bi aldeetan sustatzea dolu-argizariaren ondarea esploratzen eta berrinterpretatzen duten proiektu artistikoak, eta tradizio horien ikuspegi garaikide eta berritzaile bat ematea.
Lotura kulturalak indartzea: bi aldeetako komunitateen artean zubiak sortzea kultur tradizio komunen arloan, eta, horretarako, batasuna eta elkar ulermena indartzea.
Ondare kulturala sustatu eta babestea: irundako argizariaren ekoizpenari loturiko ezagutza teknikoak nabarmendu eta babestea, galzorian dagoen artisau-lana baita.
Sormen ikuspegi berriak deskubritzea: artistak gonbidatzea proiektuan kolabora dezaten eta dolu-argizariari loturiko tradizioen interpretazio berriak eskaintzea, diskurtso kulturala aberasteko.
Artisauen, ikertzaileen eta artista lokalen arteko ezagutzak eta teknikak trukatzea, eta, horrela, jakintzen eta tekniken arteko transferentzia sustatzea.

Dirección del curso

Nerea de Diego Murillo, Giza eta Hezkuntza Zientzien Saila.

Lucia Montes Sanchéz, UOC.


Aldibereko interpretazioa egonen da: euskara-gaztelania-frantsesa

igandea 24 abuztua

18:00  Organbide mendi-lepoan dagoen esku-hartze artistikoaren irekiera-ekitaldia
Veilleur d´ajour nuit

Estelle Deschamp, artista

astelehena 25 abuztua

10:00-10:15  Aurkezpena

Lucia Montes. Kataluniako Unibertsitate Irekia

10:15-11:15  Hitzaldia
Argizarizko eta buztinezko erretratuak. Antzekotasun galduen bila

Gorka López de Munain. Euskal Herriko Unibertsitatea.

11:15-12:15  Hitzaldia.
Histoire du portrait de cire

Marina Seretti. Université Bordeaux-Montaigne

12:15-12:30  Atsedenaldia

12:30-13:30  Hitzaldia.
Jariatze bero bat; argizariari buruzko esplorazioak

Laura Salguero. Valentziako Unibertsitate Politeknikoa

13:30-15:15  Bazkaria

15:15-15:45  Filmaren proiekzioa + elkarrizketa
Izurria

Julia de Luis López. Nafarroako Unibertsitate Publikoa

Lucia Montes. Kataluniako Unibertsitate Irekia

15:45-16:45  Hitzaldia
Mila libra argizari: argizaria, ondare (im)materiala

Xabier Kerexeta. Gipuzkoako Foru Aldundiko etnografia-teknikaria

16:45-17:00  Atsedenaldia

17:00-18:00  Mahai-ingurua
Modera: Lucia Montes. Kataluniako Unibertsitate Irekia
Argizari Galdua: argizaria eta dolua praktika artistiko garaikidean

Agläe Miguel. Artista eta diseinatzaile grafikoa
Julie Laymond. Kuradorea eta co-op elkartearen zuzendaria
Nerea de Diego. Nafarroako Unibertsitate Publikoa

Organiza

NUP

Otros organizadores

Co-op elkartea, Uharteko Arte Garaikidearen Zentroa

Financia

Aezkoako Kultur Ola (instalaciones)