Cursos de verano
Udako ikastaroak

Bizitzaren arteak landatzen. Ongizatearen ekologiak.

abuztuak 24 - 28

NUPeko Sario eraikineko Remacha aretoa eta Henri Lenaerts zentroko Helène aretoa (Irurre, Nafarroa). Descargar PDF

Egin ezazu matrikula orain JAITSI PDFa

Gizartearen azelerazioak, krisi klimatikoak eta desparekotasunen areagotzeak markatutako krisi garai honetan, bizitzaren arteak azaleratu egiten dira inertzia eteteko eta munduarekiko beste harreman eta interakzio modu batzuk ekartzeko. Ez dira keinu indibidualak; aldiz, zaurgarritasun partekatuko testuinguruetan bizitzeko, zaintzeko eta bizitzari eusteko modu komunitarioak dira.

Ekologiatik, feminismotik eta harremanetatik abiatutako ikuspegi batetik, ongizatea ez da egoera pribatutzat hartzen, konstrukzio kolektibotzat baizik, zaintzaren ekologietan, baldintza materialetan eta tratu onaren loturetan errotuta. Gorputzak eta lurraldeak espazio sentikor gisa azaleratzen dira, eta bizitza garaikidearen tentsioak inskribatzen dira haietan.

Entzutea, eguneroko esperimentazioa eta sormena aritzen dira orain praktika sozial gisa, eta kontra egiten diote existentziaren azelerazioaren eta instrumentalizazioaren logikari. Erresonantzia-esperientziak sortzen dituzten heinean, loturak ahalbidetzen dituzte, izan pertsonen artekoak zein ez, eta, horrela, bizi formak, zentzua eta orientazioa birkonfiguratzen dituzte aldaketa-prozesuetan. Hartmut Rosa filosofoak dioen bezala, munduarekiko harremanaren kalitatea adierazten du erresonantziak, eta, gainera, ez da kontrolera edo egokitzapenera mugatzen, baizik eta eraldaketara.

Hausnartzeko, ikasteko eta esperimentatzeko espazio kolektiboak sortzeak berekin dakar bizitzaren arteak praktika politiko eta sentikor gisa lantzea. Haietan, ezagutza akademikoa, praktika kokatuak eta askotariko sentsibilitateak elkarlotu egiten dira bizimodu jasangarriagoak, bizitzeko errazagoak eta bidezkoagoak imajinatu eta probatzeko, gai izanen direnak ezjakintasuneko garaietan bizitza komunari heltzeko.

Norentzat

Gizarte, osasun, arte, hezkuntza, publizitate, zientzia, zuzenbide arloetan eta abarretan diharduten irakasle, ikasle eta profesionalentzat, eta, azken batean, sormenaren eta hazkunde pertsonal eta/edo profesionalaren alderdia lantzeko baldintzak sortzeko interesa dutenentzat.

Helburuak

1.- Bizitzaren arteetan sakontzea, praktika sozial, kultural eta sortzaileak baitira, aukera ematen dutenak eraldaketa klimatikoaren testuinguruan subjektuen, gorputzen, lurraldeen eta inguruneen arteko interdependentzia- eta zaurgarritasun-harremanak birpentsatzeko.

2.- Ongizateari ekologian, feminismoan eta harremanetan oinarritutako ikuspegi batetik heltzea, honako hauetan arreta jarrita: zaintzaren ekologiak, gizarte- eta ingurumen-desparekotasunak eta eguneroko bizitza sostengatzen duten baldintza materialak.

3.- Esperimentatzeko, hausnartzeko eta ikasteko espazioak bultzatzea, ezagutza akademikoa, kokatutako praktikak eta askotariko sentsibilitateak uztartzen dituztenak, bizitzeko errazagoak diren bizimodu jasangarriagoak modu kolektiboan eraikitzera bideratuta.

Ikastaroaren zuzendaria(k)

Ana Aliende Urtasun, NUPeko Soziologiako eta Gizarte Laneko Saileko irakaslea.

Ana Ansa Ascunce, Osasunaren Sustapenean aditua den medikua.

Natalia Tajadura Arizaleta, Dibertsitatearen eta Inklusioaren Unitatea (NUP).

astelehena 24 abuztua

10:00 - 11:30  Tailerra
Antzerkia, gorputzean, feminismoan eta harremanetan oinarritutako tresna bat gizartearen azelerazioaren aurrean.

Estefanía diziplinarteko artista da, batez ere zirkuan, antzerkian, dantzan eta ahotsean trebatua. Bere azken aintzatespenak hauek izan dira: 2022an, FETEN saria irabazi zuen, interpretazio onenari emanda, La Reina del Arga ikuskizunarengatik; epaimahaiaren sari berezia jaso zuen, Valladolideko TAC jaialdian, Olvido Flores bere azken sorkuntza-lanarekin, bai eta 2025eko Arca jaialdiko 4 sari irabazi ere; bestetik, epaimahaiaren aipamen berezia jaso zuen 2025eko Sense Portes jaialdian, eta Max Sarien XXVII. edizioko izangaietako bat izan zen.

12:00 - 13:30  Mahai-ingurua
Oroitzapena lurpetik ateratzen. Arin-arin sortutako sorkuntza-laborategi bat historiaren isiltasuna arte adierazpen partekatu bihurtzeko.

Estefanía diziplinarteko artista da, batez ere zirkuan, antzerkian, dantzan eta ahotsean trebatua. Bere azken aintzatespenak hauek izan dira: 2022an, FETEN saria irabazi zuen, interpretazio onenari emanda, La Reina del Arga ikuskizunarengatik; epaimahaiaren sari berezia jaso zuen, Valladolideko TAC jaialdian, Olvido Flores bere azken sorkuntza-lanarekin, bai eta 2025eko Arca jaialdiko 4 sari irabazi ere; bestetik, epaimahaiaren aipamen berezia jaso zuen 2025eko Sense Portes jaialdian, eta Max Sarien XXVII. edizioko izangaietako bat izan zen.

asteartea 25 abuztua

10:00 - 11:30  Tailerra
Minean bizitzea. Argazkigintzako diskurtso dokumentalak eraikitzeak, begirada traumako eta zaurgarritasuneko testuinguruetara zuzentzen denean, minean bizitzea dakar berekin. Kontrakoa voyeurismoa da. Dokumentalak gertaerei, egin genuenari eta izan ginenari egiten die galdeketa, baina, batez ere, dei egiten digu zauria alde batera utziko ez duen memoria bat altxatzera.

Clemente Bernad

https://www.clementebernad.com/

12:00 - 13:30  Tailerra

asteazkena 26 abuztua

10:00 - 11:30  Tailerra
Gorputzaren, dantzaren eta suaren bueltan egindako sormen saioa, geure burua oroitzeko eta ospatzeko. Gure izaeraren naturarekin bat egiteko esperientzia bat.

Tíscar Almagro Herrador.

Osasunaren arloko psikologoa, terapeuta transpertsonala eta gorputzean espezializatua.
20 urte baino gehiagoko esperientzia du bizitzako prozesuen laguntzan, bai gazteekin, bai helduekin, bai adinekoekin. Begirada integratzailea eta humanista du. Iparrorratz eta euskarri gisa ulertzen du gorputza, hau da, ohoratu eta deszifratzen ikasi behar dugun adimen bizi gisa. Sormena erabiltzen du gure izatearen edertasuna adierazteko kanal gisa.

osteguna 27 abuztua

10:00 - 11:30  Tailerra
Eko-Grafia: Eko-barnealdea – barneko paisaietan bizitzea.

Olga Fajardo.

Hizkuntzalaritzan graduatua da eta sistemikan eta kontenplazio tradizioetan espezializatua; hizkuntzaren, kontzientziaren eta esperientziaren arteko bidegurutzeak igarotzen ditu. “Del Aliento a la Mirada” espazioa zuzentzen du; hartan, jarduerak antolatzen ditu eta kontzientzia- eta eraldaketa-prozesuetan laguntzen du idatzizko praktikaren bidez.

12:00-13:30 
Eko-Grafia: Oihartzuna duten grafiak – idazketa eta oihartzun partekatua.

Olga Fajardo.

Hizkuntzalaritzan graduatua da eta sistemikan eta kontenplazio tradizioetan espezializatua; hizkuntzaren, kontzientziaren eta esperientziaren arteko bidegurutzeak igarotzen ditu. “Del Aliento a la Mirada” espazioa zuzentzen du; hartan, jarduerak antolatzen ditu eta kontzientzia- eta eraldaketa-prozesuetan laguntzen du idatzizko praktikaren bidez.

ostirala 28 abuztua

10:00 - 11:30  Tailerra
Zaintzaren ekologiak ikuspegi feministatik.

Ikastaroaren zuzendariak
Ana Aliende Urtasun, soziologoa.
Ana Ansa Ascunce, medikua.
Natalia Tajadura Arizaleta, psikologoa.

12:00 - 13:30  Taller
Ibilaldi, toki eta meditazio partekatuak.

Ikastaroaren zuzendariak
Ana Aliende Urtasun, soziologoa.
Ana Ansa Ascunce, medikua.
Natalia Tajadura Arizaleta, psikologoa.

Antolatzailea

Nafarroako Unibertsitate Publikoa. NUPeko Bizitza Eskola.

Beste antolatzaile batzuk

Lenaerts fundazioa eta Gesalazko Udala. Nafarroako Gobernua.

Finantzatzailea

Gesalazko Udala