Cursos de verano
Udako ikastaroak

Ekologiari buruzko Nafarroako Udako Eskolaren 12. edizioa: egun bat baso ekologian

ekainak 18

Ingurumen Hezkuntzako Museoa, Iruñea (Errotozar kalea, Arrotxapea)

Egin ezazu matrikula orain JAITSI PDFa

Ekologiari buruzko Udako Eskolaren edizio berri honetan (NUPeko Ekologia eta Ingurumen Taldeak urtero antolatu du 2015etik), baso ekologia modernoaren oinarrizko teknikei buruzko sarrera bat eginen da (biodibertsitatearen eta lurzoruen laginketak, neurri topografikoak, zuhaitzen neurketa eta lotutako teknologia digitalak).

Norentzat

Ikastaroa dibulgaziokoa denez, era askotako jendearentzako modukoa da, eta ez da behar prestakuntza akademikorik. Oro har, ingurumen kudeaketako profesional eta teknikarientzat; ekologia, agronomia, basogintza, biologia, landa ingurunearen kudeaketa, ingurumeneko zientziak eta antzeko arloekin lotutako graduko ikasketen azkeneko ikasmailetako eta graduondokoetako ikasleentzat; eta hango eta hemengo paisaia naturaletan zein ustiatuetan biodibertsitateak eta prozesu ekologikoek nolako garrantzia duten jakin nahi duen nornahirentzat.

Helburuak

Baso ekologia modernoan erabiltzen diren oinarrizko teknikak eta basoan azkar lor daitezkeen datu motak ezagutzea.

Ikastaroaren zuzendaria(k)

Juan Antonio Blanco Vaca (NUPeko Zientzien Saila).

Juan Bosco Imbert Rodríguez (NUPeko Zientzien Saila).

osteguna 18 ekaina

10:00 - 10:15  Protokolo ekitaldia
Ikastaroaren inaugurazioa

Agintariak, ikastaroaren zuzendariak

10:15 - 11:15  Hitzaldia
Basoak aztertzeko erabiltzen diren teknologia berriak

Laura Giambelluca. NUPeko ikertzailea.

11:15 - 12:15  Hitzaldia
Esperimentazioa erabiltzea basoetan mantenugaien araberako mugak detektatzeko: NUTRIENTLIMIT proiektua

J. Bosco Imbert. NUPeko irakaslea.

12:30 - 14:00  Tailerra
Kamera multiespektrala duen drone baten erabileraren erakustaldia

Martín Elizalde. Nekazaritza eta Basogintzako Ikastetxe Integratuko irakaslea.

14:00 - 15:30  Bazkaria

15:30 - 19:00  Tailerra
Modera: Juan A. Blanco. NUPeko irakaslea.
Basoetako datuak aztertzeko eta biltzeko tekniken erakustaldia (2. zatia)

Martín Elizalde. Nekazaritza eta Basogintzako Ikastetxe Integratuko irakaslea.

J. Bosco Imbert. NUPeko irakaslea.

Javier Rodríguez. NUPeko irakaslea.

Javier Peralta. NUPeko irakaslea.

Larua Devia. NUPeko ikertzailea.

Rafael García Santos. NUPeko irakaslea.

Antolatzailea

Nafarroako Unibertsitate Publikoa

Laguntzailea

Nafarroako Gobernua, Iruñeko Udala, Zientziaren, Berrikuntzaren eta Unibertsitateen Ministerioa (PID2022-141248OB-I00 proiektua, MICIU/AEI/10.13039/501100011033 eta EBko EGEF funtsek finantzatua). NUTRIENTLIMIT ikerketa-proiektua.