Cursos de verano
Udako ikastaroak

Nafarroako Pirinioak: etorkizunerako ate bat zabalik (II)

ekainak 17

Izaba (Udal Zinema)

Deskargatu PDF

Mugaz haraindiko lankidetza Europar Batasunaren (EB) helburu nagusietako bat da, eta zenbait programa bideratzen dira horretara, hala nola INTERREG eta POCTEFA. Mugaz haraindiko lankidetza bat dator integrazio-prozesu batekin eta mugak eta herri eta lurraldeen banaketa eta inkomunikazioa gainditzen laguntzeko borondatearekin.

Pirinioen bi aldeetara egoera eta arazo komunak dituzten komunitateak daude, eta horrek mugaz haraindiko lankidetzarako oso aukera interesgarriak eskaintzen ditu, egoera eta arazo komun horiek gainditze aldera.

Jardunaldi honen bidez, Nafarroako Erresuma zaharra eratu zuten Pirinioetako bi aldeen lotura historikoak balioetsi nahi dira. Izan ere, oso garrantzitsutzat jotzen da Pirinioetako egoerari eta haren gainbehera geldiarazteko ezartzen diren ekimen publiko eta pribatuei buruzko eztabaidarako eta ideia-trukerako jardunaldiak antolatzea, eta haietan muga komunaren bi aldeetako pertsonek parte har dezaten bultzatzea.

Jardunaldi honen helburua epe luzerako ekimenak sortzea da, tokiko ordezkarien bitartez Pirinioetako bi aldeen arteko harreman soziala berreskuratzeko eta, baterako ekimen eta proiektuen bidez, bi gizarteen arteko eguneroko harremana bultzatzeko, tokiko eragile eta ordezkarien eta intereseko hainbat alderditan adituak direnen parte-hartzearekin.

Norentzat

Unibertsitateko ikasle eta irakasleentzat, eragile sozial, ekonomiko eta kulturalentzat eta, oro har, nahi duenarentzat.

Helburuak

Pirinioen gaur egungo egoerari buruzko oinarrizko ezagupenak ikasiko dituzte ikasleek, eta zer egiten den eta zer egiten ahal den Nafarroako Pirinioen garapenerako. Helburu espezifikoen artean, parte-hartzaileak tokiko administrazioan, merkataritzan, hezkuntzan, turismoan, artean eta ondarean erabiltzen diren teknologia eta metodologietan trebatuko dira.

Ikastaroaren zuzendaria

Elvira Sanz Tolosana, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Soziologiako eta Gizarte Laneko Saileko irakaslea

Begoña López García, Dos Navarras elkarteko burua

 

===========================================

Antolatzaileek autobus bat jarri dute Izabara joateko. Iruñeko autobus geltokitik aterako da, autobusen dartsenatik, 07:45ean.

Ikastaroan izena eman dutenentzako bazkaria ez dago prezioan sartua, eta 20 € balio du.

Autobusa hartu eta/edo bazkaldu nahi dutenek halaxe dela adierazi behar dute mezu bat bidaliz helbide elektroniko honetara: info.dosnavarra.gmail.com

===========================================

larunbata 17 ekaina

9.30 
Ikastaroari hasiera emanen zaio

Carlos Anaut Abadia, Izabako Udaleko Kulturako zinegotzia

Elvira Sanz Tolosana, NUPeko Soziologiako eta Gizarte Laneko irakasle titularra

Begoña López García, Dos Navarras elkarteko burua

10-11:30  Mahai ingurua
Moderatzailea: Luis Zarraluqui Ortigosa, arkitekto urbanista eta Nafarroako Gobernuko Sustapen eta Etxebizitza Departamentuko kontseilari ohia
Egungo eta etorkizuneko ekimenak ekonomiarako eta biztanleriaren sostengurako. Mugaz gaindiko lankidetzak duen zeregina

Carlos Anaut Abadia, Izabako Udaleko Kulturako zinegotzia

José M. Agramonte Aguirre, Errege Bardearen Komunitateko burua

Rubén Goñi Urroz, Nafarroako Gobernuko Proiektu Estrategikoetako zuzendari nagusia

12-13  Hitzaldia
Pirinioetako erromanikoa

Begoña López García, Dos Navarras elkarteko burua

13-14:30  Mahai ingurua
Moderatzailea: Elvira Sanz Tolosana
Turismoa: proiektu komunak Frantziarekin

Julen Garjón Alastuey, Larra-Belagua eski-estazioko kudeatzailea

Arnaud Libilbehety, La Pierre Saint Martin-Arette eski-estazioko kudeatzailea

Ana Lizarraga Dallo, Europako funtsen laguntzen arloko aditua

14:30-16  BAZKARIA

16-17:30  Mahai-ingurua
Moderatzailea: Amaia Zaratiegui Pardo, Dos Navarras elkarteko diruzaina
Kultur ondarea: Enarak

Fernando Hualde Gállego, idazle eta ikertzailea

Elorri Arcocha Mendinueta, NUPeko Giza eta Hezkuntza Zientzietako doktoretza aurreko ikertzailea

Mikel Bueno Urritzelki, historialaria eta NUPeko Giza eta Gizarte Zientzietako ikertzaile doktorea

17.30-18.30  Hitzaldia
Erronkariko hidronimoak: uraren izenak

Juan Karlos López-Mugartza Iriarte, NUPeko Giza eta Hezkuntza Zientzietako irakasle titularra

18.30-19.30 
Bisita kulturala Memoriaren Etxera

Carlos Anaut Abadia, Izabako Udaleko Kulturako zinegotzia

Antolatzailea

NUP eta Dos Navarras elkartea

Finantzatzailea

Nafarroako Gobernua

NUPeko Zientziaren eta Ondarearen Errege Bardea Katedra

Larra-Belaguako eski-estazioa