Cursos de verano
Udako ikastaroak

Nafarroako Pirinioak: etorkizunerako ate bat zabalik (III)

ekainak 22

Otsagabiko Javi Eseverri zentro soziokulturala

Deskargatu PDF

Otsagabian eginen den ikastaro honen helburua da dibulgazio zientifikoa eta inguru horretako berezko kulturaren ezagutza uztartuko dituzten jarduerak proposatzea, eta hango jendeari aukera ematea ideiak eta ezagupenak eman eta har ditzaten eta ibar batzuen eta besteen artean elkarlanean aritzeko loturak sor ditzaten denentzat interesgarriak diren proiektu kultural eta ekintzailetzakoak diseinatzeko.

Horretarako, ikastaroko programaren bidez, herritarrei eta haien etorkizunari buruz unibertsitateek eta erakunde lokalek egindako azterlanen berri emanen da, batetik, eta, bestetik, tokiko kulturaren alderdi batzuk ezagutzera emanen dira, besteak beste gastronomia tradizionala eta hark, tokiko produktuari lehentasuna emanez, sukaldaritza modernoago baterantz egindako bidea; azkenik, etorkizunean tokiko jarduerak bideratzeko ekintzailetza eta haren ikuspegi estrategikoa azalduko dira.

Gure asmoa da ekarpenak eginez eta esperientzia askotarikoak azalduz eztabaida aberastuko duten hizlariak ekartzea, harremanak estutu eta aurrerago elkarlanean aritu daitezen zailtasunak dituen eta eraldatzen ari den inguru hori garatzeko, aprobetxatzeko moduko aukerak ematen baititu horrek beti.

Norentzat

Unibertsitateko ikasle eta irakasleentzat, eragile sozial, ekonomiko eta kulturalentzat eta, oro har, nahi duenarentzat.

Ikastaroaren zuzendaria

Elvira Sanz Tolosana, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Soziologiako eta Gizarte Laneko Saileko irakaslea.
Begoña López García, Dos Navarras elkarteko burua.
==============================================

Antolatzaileek autobusa jarriko dute izena eman dutenak Otsagabira eramateko. 7:45ean abiatuko da Iruñeko autobus geltokitik.
Ikastaroan izena eman dutenentzako bazkaria ez dago prezioan sartua, eta 20 € balio du.
Autobusa hartu eta/edo bazkaldu nahi dutenek jakinarazi egin behar dute helbide elektroniko honetara mezu bat bidaliz:

info.dosnavarras@gmail.com
===========================================

larunbata 22 ekaina

9:15-9:30  Ongietorria
Ikastaroaren aurkezpena

Mikel Aoiz Iriarte, Otsagabiko alkatea.
Elvira Sanz Tolosana, NUPeko Soziologiako eta Gizarte Laneko Saileko irakaslea.
Begoña López García, artearen historialaria eta kazetaria. Dos Navarras elkarteko burua.

9:30-10:30  Mahai-ingurua
Egungo eta etorkizuneko ekimenak ekonomiarako eta biztanleriaren sostengurako

M. Jesús Rivera Escribano, NUPeko Soziologiako eta Gizarte Laneko irakaslea.
Luis Antonio Saez Pérez, UNIZAReko Ekonomia Aplikatuko irakaslea.
José M. Agramonte Aguirre, Errege Bardearen Komunitateko burua.

10:30-11:30  Hitzaldia
Ondare artistikoa Zaraitzu ibarreko paisaiaren barrenean

Begoña López García, Dos Navarras elkarteko burua.

12:00-13:00  Mahai-ingurua
Zaraitzu ibarreko ekintzailetza-ekimenak

Rubén Goñi Urroz, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko zuzendari nagusia.
Gonzalo Celay Iriarte, harrak hazteko enpresa bateko burua.
Inés Patricio, arkitektoa.

13:00-14:00  Hitzaldia
Pirinioetako ondare kultural materiagabea: ondarea babestetik balioa ematera

Alfredo Asiain Ansorena, NUPeko Ondare Immaterialaren Katedraren zuzendaria.

16:30-18:30  Mahai-ingurua
Gastronomia eta 0 kilometroko produktuak

Gorka Aguinaga, Iruñazarra jatetxeko sukaldaria.
Martín Sarobe González, Nafarroako Gastronomia Akademiako presidentea.

18:30-19:30  Bisita kulturala
Koleto etxea

Mikel Aoiz Iriarte, Otsagabiko alkatea.

Antolatzailea

NUP

Beste antolatzaile batzuk

Dos Navarras elkartea

Finantzatzailea

Cátedra Bardenas Reales de Ciencia y Patrimonio de la UPNA

Hotel Silken Puerta de Irati