Ikastaro honen helburu nagusia da parte-hartzaileek jakitea zer erronka dauden gaur egun terrorismoari buruzko memoria hezkuntzan txertatzeko.
Ikasgeletan terrorismoaren historia eta memoria irakasteko egiten ari diren ekimenei buruz hausnartzea da helburua. Gazteek iragan horri buruz duten ezagutzaren analisitik abiatuko gara, eta dagoeneko gauzatu diren hezkuntza-proiektuetan eta etorkizunerako irekitzen diren ikuspegietan jarriko dugu arreta. Horretarako, iragan hurbileko errealitateari buruz heztearekin loturik inguruan ditugun proiektuei erreparatuko diegu, eta nazioarteko erreferentzia batzuk ere hartuko ditugu kontuan (Kolonbia eta Ipar Irlanda), haien bidez ere aukera izanen baitugu sakontzeko iragan traumatikoa oso presente dagoen testuinguruetan indarkeria politikoaren deslegitimazioari heltzeko dauden zailtasun eta erronka partekatuetan.
Ikastaroa amaitzeko, etorkizuneko proposamenak berrikusiko ditugu, kontuan hartuta, terrorismoaren errealitateari buruz hezteko ahaleginean, hezkuntza-proiektuak, irakasleen ikuspegia eta biktima hezitzaileen eta biktimario damutuen ekarpenak.
Norentzat
Unibertsitateko ikasleentzat, ikertzaileentzat eta jende guztiarentzat.
Helburuak
Helburu nagusia:
• Terrorismoari buruzko ezagutza hezkuntza-sisteman txertatzeko egungo erronkak aztertzea.
Helburu espezifikoak:
• Eskolako eskuliburuetan terrorismoaren errealitatea nola kontatzen den jakitea.
• Erakustea zer dakiten gaur egun gazteek gure gizartean jasandako terrorismoari buruz.
• Hezkuntzari eta terrorismoari buruzko nazioarteko ekimen batzuk ezagutzea. Zehazki, Kolonbiaren kasua eta Ipar Irlandarena.
• Dagoeneko eginak dauden eta aurrerago egitekoak diren hezkuntza-proiektuak aztertzea, haien zailtasunei eta etorkizunerako irekitzen diren aukerei erreparatuz.
Ikastaroaren zuzendaria
Marta Rodríguez Fouz. I-Communitas Gizarte Ikerketa Aurreratuko Institutuko ikertzaile berekia. Soziologiako irakasle titularra. Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
Raúl López Romo, Historia Garaikideko doktorea. Terrorismoaren Biktimak Oroitzeko Zentroaren hezkuntza eta erakusketa arloaren arduraduna.
ostirala 27 iraila
9:00 - 9:30
Aurkezpena
9:30 - 10:15 Hitzaldia
Zer dakite gazteek gure terrorismoko iraganari buruz?
Raúl López Romo. Historia Garaikideko doktorea. Terrorismoaren Biktimak Oroitzeko Zentroaren hezkuntza eta erakusketa arloaren arduraduna.
10:15 - 11:00 Hitzaldia
Zer diote eskolako eskuliburuek terrorismoari buruz?
Ander Delgado. Historia Garaikideko doktorea. Gizarte Zientzien Didaktikaren arloko irakaslea. Euskal Herriko Unibertsitatea.
11:00 - 11:45 Hitzaldia
Nafarroako ikasleak: hurbileko errealitate bati buruzko (ez)ezagutza
Marta Rodríguez Fouz. I-Communitas Gizarte Ikerketa Aurreratuko Institutuko ikertzaile berekia. Soziologiako irakasle titularra. Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
12:15 - 13:00 Hitzaldia
Kolonbiako trantsizioa eta hezkuntza-proiektuak
Eliana Alemán. Irakasle laguntzaile doktorea. Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
13:00-13:45 Hitzaldia
Bazter utzitako erronka bat: Ipar Irlandako terrorismoari buruzko hezkuntza
Henry Patterson. Zientzia Politikoko katedradun emeritua. Ulsterreko Unibertsitatea.
16:00 - 16:45 Hitzaldia
Hezkuntza-proiektuak: balantzea eta ikuspegiak
José Mª Pérez-Agote. I-Communitas Gizarte Ikerketa Aurreratuko Institutuko ikertzailea. Soziologiako kontratupeko irakasle doktorea. Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
16:45 - 17:30 Hitzaldia
Hezkuntzarako planteamendua terrorismoaren prebentzioari buruz: irakaskuntzaren ikuspegia
Julia Gracia García, Hezkuntzako Teknologietako eta Irakasleen Prestakuntzako Institutu Nazionaleko irakasleen aholkulari teknikoa (INTEF).
Manuel Moyano. Psikologia Sozialeko irakasle titularra. Kordobako Unibertsitatea.
17:30 - 18:15 Hitzaldia
Biktima hezitzaileen eta biktimario damutuen ekarpenak
Izaskun Sáez de la Fuente. Etika Aplikatuaren Zentroko ikertzailea. Soziologiako eta Zientzia Politikoko irakaslea. Deustuko Unibertsitatea.
18:15
Ikastaroa bukatzeko ekitaldia
Antolatzailea
Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentroaren Fundazioa, Terrorismoaren Biktimen Fundazioa
Beste antolatzaile batzuk
II-Communitas Gizarte Ikerketa Aurreratuko Institutua
Laguntzailea
Nafarroako Gobernua
Finantzatzailea
Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentroaren Fundazioa
Terrorismoaren Biktimen Fundazioa