Ingurumenaren krisi globalaren testuinguruan, eta COVIDaren pandemiak eragindako osasun-krisiarekin batera, ikastaro honek helburu zehatz bat du: sistema kapitalistaren aurkako borrokaren arloan izaten ari diren errealitate eta lehiak komunitate akademikoari eta herritar guztiei hurbiltzea.
Horretarako, zenbait hitzaldi proposatzen dira, adituek emanak, gai giltzarriak jorratuko dituztenak eta komunitate akademikoaren eta gizarte-mugimenduen arteko eztabaida eraikitzailea bideratuko dutenak. Auzi kontzeptual zenbait jorratuko ditugu, besteak beste elikadura-burujabetza eta ekonomia berdea, eta hizpide izanen ditugu planeta mugatu honek dituen muga biofisikoak eta zenbait arlotako (energia berriztagarrien, abeltzaintzaren, nekazaritzaren arloetako) makroproiektu lokalen eta nazioartekoen kontrako herritarren erresistentzia mugimenduak.
Modalitateak: presentziala eta online
Norentzat
NUPeko, Nafarroako beste unibertsitate batzuetako eta G-9 taldekoetako ikasleentzat. Esperientziaren Gelako ikasleentzat. Gobernuz kanpoko garapenerako erakundeetako eta gizarte-mugimenduetako kideentzat. Gaian interesa duten guztientzat.
Helburuak
Auzi kontzeptual zenbait jorratzea, besteak beste elikadura-burujabetza eta ekonomia berdea, bai eta aztertzea ere planeta mugatu honek dituen muga biofisikoak eta zenbait arlotako (energia berriztagarrien, abeltzaintzaren, nekazaritzaren arloetako) makroproiektu lokalen eta nazioartekoen kontrako herritarren erresistentzia mugimenduak.
Ikastaroaren zuzendaria
Alicia Chicharro Lázaro, NUPeko Zuzenbide Saileko irakaslea
asteazkena 24 abuztua
10:00 Aurkezpena
Iruñeko Udaleko, NUPeko eta SODePAZ erakundeko agintariak
10:15 - 11:45 Hasierako hitzaldia
Erronka: elikagaien produkzio jasangarria
Beatriz Soret Lafraya, NUPeko Agronomia, Bioteknologia eta Elikadura Saileko irakaslea
11:45 Atsedenaldia
12:00 - 13:30 Hitzaldia
Elikagaien gerra: nekazaritzako elikagaien ekoizpenerako zer eredu behar ditugu kolapso eta nahasmendu globaleko testuinguruan trantsizio ekologikoa egiteko?
Tom Kucharz, aholkulari politikoa, ikertzailea eta Ekologistak Martxan taldeko ekintzailea
17:00 Alternatibak eta kritikak ekonomia berdeari
Hitzaldia eta mahai-ingurua
Ester Montero, ARREA dinamizazio agroekologikorako elkarteko kidea
Gotzone Sestorain, Etxalde elikadura-burujabetzaren aldeko baserritarren elkarteko kidea
Nacho Casado, Iruñeko Extinction Rebellion elkarteko kidea
Moderatzailea: Kepa Torrijos, SODePAZ elkarteko kidea
osteguna 25 abuztua
10:15 - 11:45 Hitzaldia
Sistema kapitalistaren jasanezintasuna eta alternatibak kolapsoari
Asier Arias, Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Zientziaren Logikako eta Filosofiako irakaslea
11:45 Atsedenaldia
12:00 - 13:30 Hitzaldia
Planeta mugatu honen muga biofisikoak: egiazko aukera materialak trantsizio energetikoko planen aurrean
Abel Ortego Bielsa, MotorLand Aragón Garapenaren eta Ezagutzaren Arloko zuzendari eta Zaragozako Unibertsitateko CIRCE Ikerketa Institutu Unibertsitario Mistoko kidea
17:00 - 19:00 Mahai-ingurua
Herritarren erresistentzia energia berriztagarrien, abeltzaintzaren eta nekazaritzaren arloko makroproiektuen aurrean
Pablo Lorente Zapateria, Sustrai Erakuntza fundazioko kidea
Patxiku Irisarri, EHNE sindikatuko kidea
Julio Villanueva, ATH Gelditu Elkarlana plataformako kidea
Moderatzailea: Laura Marcelli, SODePAZ elkarteko kidea
Antolatzailea
Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Beste antolatzaile batzuk
SODePAZ
Laguntzailea
Iruñeko Udala