Cursos de verano
Udako ikastaroak

Errealitatearen eta irudikatutakoaren artean: sorginak denboran zehar / Entre lo real y lo imaginado: las brujas a través del tiempo

irailak 10 - 11

Hitzaldi aretoa. Jerónimo de Ayanz eraikina. Nafarroako Unibertsitate Publikoa (Iruñea).

Egin ezazu matrikula orain JAITSI PDFa

Ikastaroaren helburua da sorginen eta sorgin ehizaren fenomenora hurbiltzea, gure gizarteetan interes handia pizten baitu oraindik ere. Sorginkeriaren jazarpenak testuinguru historiko, sozial eta kultural jakina izan zuen historian; gaur, haren oroimena zenbait jarrera eta kezkatatik egiten da. Ikerketa historikoek, produktu kulturalek, kontakizun sozialek, identitarioek eta bestelakoek ikuspegi berriak irekitzen dituzte sorginaren figura historikoari dagokionez.

Gure lurraldean hain eragin sakona izan zuen fenomeno horri buruzko ezagutza historikoa eskuratu nahiko genuke diziplinarteko ikuspegi batetik –historikoa, antropologikoa, etnografikoa, juridikoa, artistikoa–. Gainera, sorginaren irudiari buruz gaur egun sortzen ari diren irudikapen sozialak eta produktu kulturalak kontuan harturik, hausnarketa eginen dugu pertsonaia horri buruz, bai eta gaur egun duen zentzu eta esanahiari buruz.

Hizlari arituko direnek sorginkeriari buruzko lanak idatzi dituzte berriki, eta, beraz, ikastaroa aukera ezin hobea da ezagutza historikoaren zorroztasunetik abiatuta hobeki ulertzeko mendeetako historia duen fenomeno hori.

Norentzat

Gaian interesa duen ororentzat.

Helburuak

1.- Sorgin ehizak gure lurraldean izandako testuinguruaren errealitate historiko, kultural eta soziala ezagutzea.

2.- Gure gizarteetan sorginei buruz dauden estereotipoak nola sortzen diren ulertzea.

3.- Historiak, memoriak eta sormen artistiko eta literarioak sorginkeriaren arloan izan duten zereginari buruz hausnartzea.

Ikastaroaren zuzendaria(k)

Amaia Nausia Pimoulier, NUP

Álvaro Baraibar, NUP

Irati Zurbano Zuazu, NUP

osteguna 10 iraila

9:30 - 10:00  Ongietorria eta harrera ikastaroari / Bienvenida y acogida al curso
Hasiera emate / Inauguración

Amaia Nausía

Álvaro Baraibar

10:00 - 11:00  Hitzaldia
Gorputz asaldatuak, garun susmagarriak. Sorginak Aro Modernoan: melankoliadunak eta gaixoak

Jesús María Usunáriz Garayoa
Nafarroako Unibertsitatea (UNAV)

11:00 - 12:00  Hitzaldia
Sorgin ehizaren zergatia: Emakumeen kontrako diziplinamendua Aro Modernoan

Amaia Nausia Pimoulier
Nafarroako Unibertsitate Publikoa, NUP

12:00 - 12:30  Atsedenaldia
Atsedenaldia

12:30 - 13:30  Hitzaldia
Nor zebilen sorgin-ehizan? Inkisizioa eta jurisdikzio-gatazkak Nafarroan / ¿Quién cazaba brujas? Inquisición y conflictos de jurisdicción en Navarra

Roldán Jimeno Aranguren,
Nafarroako Unibertsitate Publikoa, NUP

13:30 - 17:00  Atsedenaldia
Atsedenaldia

17:00 - 18:00  Hitzaldia
Superstizioetatik sorginkerietara Erdi Aroaren bukaerako euskal lurraldeetan

Iñaki Bazán.

Euskal Herriko Unibertsitatea, EHU

18:00 - 19:00  Hitzaldia
Haiek danak sorginak

Bego Antón
Argazkilaria

ostirala 11 iraila

9:30 - 10:30  Hitzaldia
Sorgin ehiza Iruñean

Leire San Martín
Sorginkeriagatik jazarritako emakumeen oroimenerako kanpaina.

10:30 - 11:30  Hitzaldia
Sorginaren irudiaren eraikuntza artearen bidez, Aro Modernotik gaur egunerarte

Irati Zurbano Zuazu.

Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP)

 

11:30 - 12:00  Atsedenaldia
Atsedenaldia

12:00 - 13:00  Hitzaldia
Sorgin historikoak? Sorginei buruzko gaur egungo eleberrien eta historiaren arteko harremana

Alaia Davant
Università di Torino

13:00 - 14:00  Hitzaldia
Euskal zinema garaikideak nola bereganatu duen sorginen historia

Juliette Grondin
Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitatea

Antolatzailea

Universidad Pública de Navarra

Beste antolatzaile batzuk

I-Communitas Institutua Topaketak. Kultura eta Gizartea Historian / Projet ReCo (Starting Grant UNITA Sociétés inclusives)

Finantzatzailea

Starting Grant UNITA (Projet ReCo (Starting Grant UNITA Sociétés inclusives))