Cursos de verano
Udako ikastaroak

Esku hartzen: euskaraz egiten dugun Gizarte Lana

irailak 25

Aula Fernando Remacha (Edificio el Sario, UPNA)

Deskargatu PDF

Azkeneko urteetan gero eta gehiago dira Nafarroan esku-hartze sozialean euskara lanabes moduan duten profesionalak. Askotarikoak dira gizarte zerbitzuetan, elkarteetan edota eremu akademikoan sortzen diren erronka eta abaguneak. Aukera horien inguruan hausnartzea eta sare berriak ehuntzea bilatzen du kurtsoak.

Ikastaroa euskaraz egingo da, baina hitzaldietan gaztelaniarako itzulpen zerbitzua egongo da.

Norentzat

Profesional, ikasle, ikerlari eta irakasleak.

Helburuak

  1. Nafarroako errealitate soziolinguistikora hurbildu eta esku-hartze sozialean duen eragina aztertzea.
  2. Euskaraz egiten den esku-hartze sozialaren aukerak eta erronkak ezagutzea.
  3. Profesional, ikasle eta irakasleen artean sareak ehuntzea, etorkizuneko lan-esparruaren irudikapenaren mesedetan.

Ikastaroaren zuzendaria

Hodei Sarasa Camacho. Soziologia eta Gizarte Langintza Saila. Nafarroako Unibertsitae Publikoa.

Iñaki Sagardoy Leuza. Soziologia eta Gizarte Langintza Saila. Nafarroako Unibertsitae Publikoa.

Irune Ansa Eguileta. Soziologia eta Gizarte Langintza Saila. Nafarroako Unibertsitae Publikoa.

asteazkena 25 iraila

09:00-09:30  Irekiera

09:30-10:15  Hitzaldia
Euskararen biziberritze prozesuan aurrera egiteko faktoreak

Rosa Ramos Alfaro, soziolinguista

10:15-11:00  Hitzaldia
Gizarte-Lan euskalduna, jorratzeke dugun loraldia unibertsitatean

Izaskun Andueza Imirizaldu, Gizarte lana eta soziologia saileko irakaslea NUPen

Amaia Inza Bartolomé, Gizarte lana eta soziologia saileko irakaslea EHUn

11:00-11:30 
Kafea

11:30-12:30  Mahai ingurua
Esperientzia profesionalak eta euskara Nafarroako zerbitzu publiko eta gizarte entitateetan

Ekaitz Irujo Compains, Ikerlaria NUPeko Prometheus programan

Irantzu Urdiroz Vitas, Teknikaria Lantxotegi Elkartean

Irantzu Izeta Arratxe, Gizarte langilea Arangurengo Osasun Etxean

Jokin Apezetxea Azkarate, Gizarte langilea Bortzirietako Gizarte Zerbitzuetan

12:30-14:00  Tailerra
Profesional eta ikasleek ikasitakotik erronka berriei aurre egiten

Antolatzailea

Nafarroako Unibertsitate Publikoa

Laguntzailea

Nafarroako Gobernua