Cursos de verano
Udako ikastaroak

Farmakogenetika doitasunezko medikuntza pertsonalizatuaren testuinguruan

irailak 05 - 06

Osasun Zientzien Fakultateko ekitaldi-aretoan (NUP)

Deskargatu PDF

2024ko urtarrilaren 23an, Osasun Ministerioak jardunaldi bat egin zuen proba genetikoen katalogo komuna aurkezteko. Katalogo horretan, zeina herritar guztiek eskura baitezakete, garrantzi berezia hartzen dute osasun zerbitzuek dagoeneko ezarrita dituzten (edo sartzen hasi diren) proba farmakogenetikoek.

Osasun sistema nazionaleko paziente guztiei doitasunezko medikuntza pertsonalizatua eskaintzea da haien azken helburua.

Norentzat

Unibertsitateko ikasleentzat, osasunaren arloko profesionalentzat eta jende guztiarentzat.

Helburuak

Farmakogenetikak medikuntza pertsonalizatuaren testuinguruan duen garrantzia ezagutzera ematea da ikastaroaren helburu nagusia, bai eta arlo horretako ezagutzak eta asistentzia-aplikazioak zabaltzen laguntzea eta etengabeko prestakuntza bultzatzea ere.

Ikastaroaren zuzendaria

Josefa Salgado Garrido, Biokimikako eta Biologia Molekularreko Saileko irakasle elkartua (NUP)
Arloko mediku espezialista Genetika Medikoko Zerbitzuan
Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa (NOU)

osteguna 05 iraila

09:00-10:00  Hitzaldia
Farmakogenetikaren hastapenak. Gure esperientzia DPYDaren analisian.

Josefa Salgado Garrido doktorea
Biokimikako eta Biologia Molekularreko Saileko irakasle elkartua (NUP)
Arloko mediku espezialista
Genetika Medikoko Zerbitzua
Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa (NOU)

10:00-11:00  Hitzaldia
Moderatzailea: Josefa Salgado Garrido
Esperientzia klinikoa farmakogenetika aplikatzean

Elena Mata Velasco doktorea (MD)
Arloko mediku espezialista
Onkologia Medikoko Zerbitzua
Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa (NOU)

11:15-12:15  Hitzaldia
Moderatzailea: Josefa Salgado Garrido
Farmakogenetika eta doitasunezko onkologia: terapia gidatuak minbizian

José Antonio Rodríguez Pérez doktorea (PhD)
Irakasle agregatua eta ikertzaile seniorra
Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animalien Fisiologia Saila
Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU)

ostirala 06 iraila

09:00-10:00  Hitzaldia
Moderatzailea: Josefa Salgado Garrido
PharmaNAGEN proiektua. Farmakogenetikaren eginkizuna aldakortasunean

Juanjo Beloqui Lizaso doktorea
Arloko mediku espezialista
Farmazia Zerbitzua
Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa (NOU)
PharmaNAGEN proiektuko ikertzaile nagusia
Medikuntza Genomikoko Unitatea
Navarrabiomed ikerketa-zentroa

10:00-11:00  Hitzaldia
Moderatzailea: Josefa Salgado Garrido
Gure biztanlerian eragin daitezkeen aldaera farmakogenetikoak

Oscar Teijido Hermida (PhD)
Ikertzaile seniorra
Medikuntza Genomikoko Unitatea
Navarrabiomed ikerketa-zentroa
Psikobiologiaren Arloko irakasle elkartua
Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP)

11:30-12:30  Hitzaldia
Moderatzailea: Josefa Salgado Garrido
Farmagenetix. Osasunbidea - Nafarroako Osasun Zerbitzuan farmakogenetika ezartzea

Concepción Celaya Lecea
Farmaziako arkitekto funtzionala
Farmaziako eta Prestazioen Zuzendariordetza
Osasunbidea - Nafarroako Osasun Zerbitzua

12:30-13:30  Hitzaldia
Moderatzailea: Josefa Salgado Garrido
Farmakogenetikaren egoera Espainian

Maria Apellaniz Ruiz doktorea (PhD)
Ikertzaile seniorra
Medikuntza Genomikoko Unitatea
Nafarroako Osasun Ikerketarako Institutua (IdiSNA)

Antolatzailea

Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP)

Beste antolatzaile batzuk

Genetika Medikoko Zerbitzua. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa

Laguntzailea

Nafarroako Gobernua