Cursos de verano
Udako ikastaroak

Gorroto diskurtsoak eta heziketa kritikoa

ekainak 05

Fernando Remacha aretoa, 4. ikasgela erantsia. Sario eraikina. NUP.

JAITSI PDFa

Desinformazioak eta gorroto diskurtsoek markatutako errealitate sozial baten aurrean, ezinbestekoa da esparru teoriko-kontzeptuala, legegilea eta soziala ezagutzea, mezu horiek baztertzeko eta zabaldu daitezen saihesteko.

Jardunaldiaren hasieran, gorroto diskurtsoen oinarrizko alderdiak ulertuko dira, eta, gero, honako hauetan sakonduko da: batetik, arrazoiak; bestetik, xede jakin batez erabiltzen diren komunikazio eredu horiek biltzen dituzten determinatzaileak; eta, hirugarrenik, diskurtso horiek gizarte- eta hezkuntza-eremuetan dituzten adierazpen nagusiak (bereziki, sare sozialetan eta gazteetan duten presentzia nabarmenduko da).

Atsedenaldiaren ondoren, esperientziak partekatzeko mahai bat irekiko da; hartan, profesionalek eguneroko gorroto diskurtsoen adierazpenei, prebentzioaren eta esku-hartzearen arloetan garatzen dituzten ekintzei eta egungo erronka nagusiei buruz hausnartuko dute.

Ikastaroaren amaieran, jardunaldiko ideia garrantzitsuenak partekatuko dira, denek parte hartzeko modu batean, parte-hartzaileek jakin dezaten nola heldu errealitate konplexu horri modu integral, inklusibo eta eraldatzaile batean, eta pentsamendu kritiko batetik.

Norentzat

Jardunaldia ikasleei, irakasleei eta gazteen eta hezkuntzaren arloan diharduten profesionalei dago zuzendua, hain zuzen ere gorroto diskurtsoek eragindako errealitate sozialean sakondu nahi dutenei, errealitate horrek pentsamendu kritikoa, inklusiboa eta eraldatzailea behar baitu.

Helburuak

1) Gorroto diskurtsoen esparru teoriko-kontzeptuala eta legegilea zehaztea.
2) Gorroto diskurtsoen eta desinformazioaren errealitateen egiturazko kausak eta adierazpen nagusiak identifikatzea.
3) Gorroto diskurtsoen eguneroko adierazpenak ezagutzea hezkuntzaren ikuspegitik.
4) Elkarte eta erakunde sareen egungo lan-ildoak aurkeztea, bai eta erronkak eta zailtasunak ere.
5) Gorroto diskurtsoak unibertsitatean eta modu transbertsalean lantzeko aukerak aztertzea.
6) Denen artean ikastaroaren ideia indartsuenak zein diren adostea.

Ikastaroaren zuzendaria(k)

Rubén Lasheras Ruiz

ostirala 05 ekaina

9:15 - 9:30  Aurkezpena-Irekiera
Modera: Rubén Lasheras Ruiz (NUP)
Udako ikastaroaren irekiera instituzionala

Marian Pascual Recalde, Nafarroako GGKEen Koordinakundekoa.
Txema Burgaleta Encina, Nafarroako Gazteriaren Institutuko ordezkaria.
Begoña Pérez Eransus, Ikasleen Gaietarako, Unibertsitateko Bizitzako eta Konpromiso Sozialeko errektoreordea (NUP).

09:30 - 10:30  Hitzaldia
Modera: Rubén Lasheras Ruiz (NUP)
Gorroto diskurtsoen esparru teoriko-kontzeptuala

Sergio García Magariño

10:30 - 11:30  Hitzaldia
Modera: Belén Arnedo Álvarez, Nafarroako GGKEen Koordinakundekoa.
Gorroto diskurtsoen arrazoiak eta adierazpenak

Rubén Lasheras Ruiz

12:00 - 13:30  Mahai-ingurua
Modera: Rubén Lasheras Ruiz
Esperientziak partekatzeko mahaia, gorroto diskurtsoen arloko prebentzioari eta esku hartzeari buruzkoa.

- Erika Martinez García, Nuevo Futuro.
- Xabier Jauregi De Carlos, Zaska. Zurrumurruen aurkako Nafarroako Sarea.
- Emilio Galera López, Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuko Bizikidetza Bulegoko burua.

13:30-14:00  Tailerra
Jardunaldiaren ondorioak

Belén Arnedo Álvarez, Nafarroako GGKEen Koordinakundekoa.

Antolatzailea

NUP, Nafarroako GGKEen Koordinakundea eta Nafarroako Gazteriaren Institutua

Finantzatzailea

Nafarroako Gazteriaren Institutua