Iruñeko 2030 Hiri Agendaren proiektuetako bat "Cohousing proiektuak bultzatzea" da (etxebizitza kolaboratiboak, alegia). Hiri Agendaren 5 alderdietako 2 jorratzen ditu: 1) Gizarteratzea eta auzoen arteko oreka; eta 2) Klima-aldaketa eta jasangarritasuna.
Izan dira lehenago ere etxebizitza kolaboratiboen esperientziak, Danimarkan adibidez 60ko hamarkadaz geroztik. Gaur egun, halako 100 proiektu baino gehiago daude martxan Katalunian, Madrilen, Asturiasen, Euskadin eta Nafarroan. Etxebizitza kolaboratiboen proiektuak irabazi-asmorik gabeko eta interes sozialeko kooperatibek gauzatzen dituzte, eta honako hau dakarte:
- Alternatiba bat espekulazioaren aurrean eta etxebizitza duina eskuratzeko aukera.
- Alternatiba bat nahi gabeko bakardadearen aurrean.
- Nork bere buruari laguntzea, lankidetzan aritzea, ikastea eta partekatzea.
- Zahartze osasuntsua, aktiboa.
- Espazio indibiduala eta espazio komunitarioak.
- Jarduerak komunitatean, auzoan, komunitatearekin eta auzokoekin.
- Proiektu jasangarriak, pertsonak zaintzea eta ingurumena zaintzea.
Norentzat
Herritar guztientzat
Helburuak
Topaketa honen helburua da ezagutzera ematea zer etxebizitza-eredu alternatibo dauden eta haiek osasunean nolako eragina duten.
Ikastaroaren zuzendaria(k)
Esther Vicente Cemborain doktorea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Osasun Zientzien Saileko irakasle elkartua, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Irakaskuntza, Ikerketa eta Berrikuntza Ataleko teknikaria eta Epidemiologiako Espainiako Elkarteko Zuzendaritza Batzordeko kidea.
asteartea 23 ekaina
17:00 - 17:30 Mahai-ingurua
Modera: Isabel Portillo Villares, Epidemiologiako Espainiako Elkartearen idazkaria (SEE).
Sarrera eta konpromiso instituzionala
Joxe Abaurrea San Juan, Iruñeko Udaleko Gobernu Estrategikoko, Hirigintzako, Etxebizitzako eta 2030 Agendako zinegotzi ordezkaria.
Begoña Alfaro García, hirugarren lehendakariordea eta Nafarroako Gobernuaren Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilaria.
Inés Francés Román, Nafarroako Gobernuko Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzailea.
17:30 - 18:30 Mahai-ingurua
Modera: Isabel Portillo Villares, Epidemiologiako Espainiako Elkartearen idazkaria (SEE).
Etxebizitza kolaboratiboen esperientzia eta proiektu batzuk, eta nolako onurak dituzten herritarren osasunean
Mauge Cañada Zorrilla. Cofundadora proyecto Arterra Bizimodu (ecoaldea y comunidad intencional).
Martin Etxauri Sainz de Murieta, participante del proyecto Karabaña (intergeneracional).
Maite Gaztelu Sanz, presidenta de Etxekonak bat (proyecto senior).
18:30 - 19:00
Solasaldia bi mahai-inguruetako parte hartzaileekin
Antolatzailea
Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP) eta Epidemiologiako Espainiako Elkartea (SEE).



![]()
Laguntzailea
Iruñeko Udala
Nafarroako Gobernua

