Cursos de verano
Udako ikastaroak

HIBRIDAZIOA: artea, zientzia eta teknologia

uztailak 03 - 05

LERIN - “Pilar Ureta” gune soziokulturala

Deskargatu PDF

Artearen, zientziaren eta teknologiaren arteko hibridazioa agertoki estrategiko bat da egungo gizarteetan ikerketarako, garapenerako eta berrikuntza sortzeko. Ezagutzaren gizarte berrietan garapen bidean dagoen eremu bat da. Ezagutza humanistikoaren eta zientifikoaren arteko antzinako banaketa desitxuratu egin da, eta “hirugarren kultura” eta “humanismo berria” direlakoak sortu dira.

Artearen, zientziaren eta teknologiaren arteko elkarguneak aztertu eta ezagutarazteko asmoz, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren udako ikastaro hau proposatzen da. Bertan, hitzaldi, mahai-inguru eta tailer teoriko eta praktikoen bidez, matematikaren, musikaren, artearen, astronomiaren, adimen artifizialaren eta abarren arteko erlazioari buruz mintzatuko gara.

Norentzat

Jende guztiarentzat

Helburuak

Ikastaroaren helburua artearen, zientziaren eta teknologiaren arteko loturak ezagutaraztea da; artea, zientzia, teknologia eta haien arteko harremanak zabaltzea.

Ikastaroaren zuzendaria

Gustavo Ochoa Lezáun, NUPeko Estatistika, Informatika eta Matematika Saileko irakaslea.

Humberto Bustince Sola, NUPeko Estatistika, Informatika eta Matematika Saileko irakaslea.

Teresa Cruz Sánchez, Descubre fundazioko zuzendari nagusia.

astelehena 03 uztaila

10:00 
Inaugurazioa

Begoña Pérez Eransus, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Unibertsitate Proiekzioko, Kulturako eta Dibulgazioko errektoreordea.

Consuelo Ochoa Resano, Leringo alkatea.

Gustavo Ochoa, Humberto Bustince eta Teresa Cruz, ikastaroaren zuzendariak.

 

10:40  Hasierako hitzaldia
Elkarguneak eta ACTS konexioak: panoramika bat

Alfonso Peres Osia, Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioaren (FECYT) dibulgazio jardueren, kultura zientifikoaren eta berrikuntzaren zuzendaria.

12:30  Mahai-ingurua
Moderatzailea: Teresa Cruz Sánchez
Zientziak eta teknologiak arteari egidako ekarpena

Álvaro Martínez Sevilla, Granadako Unibertsitateko matematikari, ikertzaile eta dibulgatzailea, zientziaren eta artearen arloko aditua eta DaSCIko kidea (Data Science and Computational Intelligence-ko Andaluziako Institutu Unibertsitateartekoa).

Humberto Bustince Sola, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Konputazioaren Zientziako eta Adimen Artifizialeko katedraduna.

Almudena Timón Sánchez, Salamancako Unibertsitateko Minbiziaren Ikerketa Zentroko (CIC) komunikazioko eta marketineko arduraduna, CSIC.

17:00  Hitzaldia
Astronomia eta artea: zerutik mihisera

Carlos Sáenz Gamasa, NUPeko Zientzien Saileko irakaslea

19:00  Tailerra
Astrofotografiako tailer teorikoa

Roberto García Valencia

22:00  Tailerra
Astrofotografiako tailer praktikoa

Roberto García Valencia

asteartea 04 uztaila

10:00  Hitzaldia
Ibilaldi matematikoa

Álvaro Martínez Sevilla, Granadako Unibertsitateko matematikari, ikertzaile eta dibulgatzailea, zientiaren eta artearen arloko aditua eta DaSCIko kidea (Data Science and Computational Intelligence-ko Andaluziako Institutu Unibertsitateartekoa).

17:00  Tailer teoriko-praktikoa
Matematika harrigarrien tailerra. Teknologia eta artea

Sergio Alonso Burgos, Granadako Unibertsitateko Lengoaia eta Sistema Informatikoetako irakaslea eta DaSCI-ko kidea.

23:00  Hitzaldia
Astronomia, musika eta matematika

Javier Armentia Fructuoso, astrofisikaria eta komunikatzaile zientifikoa.

Álvaro Martínez Sevilla, Granadako Unibertsitateko matematikari, ikertzaile eta dibulgatzailea.

asteazkena 05 uztaila

10:00  Hitzaldia
Adimen artifizialeko teknologiak eta artea

Xabier González

Josu Rodríguez

12:30  Hitzaldia
Matematika komunikazio artistikorako tresna gisa

Raúl Ibáñez

18:00  Mahai-ingurua eta ikastaroaren amaiera
Moderatzailea: Javier Armentia
Artea zientziako adierazpide gisa

Consuelo Ochoa

Xabier González

Humberto Bustince

Antolatzailea

Nafarroako Unibertsitate Publikoa

Beste antolatzaile batzuk

Leringo Udala

Laguntzailea

Nafarroako Gobernua

Descubre fundazioa