Cursos de verano
Udako ikastaroak

Hizkuntzaren garapena entzumen-urritasuna duten haurrengan. Egungo egoera eta aurrera egiteko proposamenak.

irailak 11 - 12

Osasun Zientzien Fakultateko ekitaldi-aretoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoa.

Egin ezazu matrikula orain JAITSI PDFa

Udako ikastaro honetan entzumen-urritasunak haurren hizkuntza-garapenean eta garapen pertsonalean nolako eragina duen aztertu nahi da, bai eta haur horiek eta haien familiak artatzeko dauden baliabideak ezagutzera eman ere.

Ikastaroak, diziplinarteko ikuspegi batetik, honako hauek ditu helburu: entzumen-urritasuna duten haurrei ematen zaien arreta hobetzen laguntzea, egungo sistemaren indarguneak eta hobetzeko arloak aztertuta; prestakuntza eta ezagutzaren hedapena bultzatzea profesionalen eta familien artean; eta Nafarroako testuingurutik harago dauden beste esperientzia eta esku hartzeko eredu batzuk jakitera ematea. Era berean, lankidetza-lana sustatu nahi du, prestakuntza- eta ikerketa-ekimenak eta sare eta foro espezializatuetan parte hartzea bultzatuz.

Norentzat

Dibulgazio jarduera hau publiko orokorrarentzat da: profesionalak, familiak, eragindako pertsonak eta gaian interesa duten entitate publiko eta pribatuak.

Helburuak

1.- Helburu orokorra: entzumen-urritasunak haurrengan duen eragina ezagutzea, bai hizkuntzaren garapenean, bai pertsonaren garapen integralean, eta, bestetik, gure komunitateak haur eta familia horiei arreta indibiduala zein soziala eskaintzeko dituen baliabideen berri izatea.
2.- Helburu espezifikoak:
a. Pertsona horiei ematen zaien arreta hobetzen laguntzea, eta gure erakundearen indarguneak eta ahulguneak aztertzea.
b. Profesionalei eta familiei prestakuntza ematen eta ezagutzak transmititzen laguntzea.
c. Nafarroakoak ez diren beste errealitate batzuen berri ematea.
d. Lankidetza-lana eta prestakuntza eta ikerketa sustatzea, bai maila indibidualean, bai diziplina anitzetan.
e. Prestakuntza-jarduera osatuagoak egitea eta estatuko eta nazioarteko foroetan parte hartzea bultzatzea, hautemandako beharrei erantzuten lagunduko diguten aukerak zabaltzeko.

Ikastaroaren zuzendaria(k)

Ana Intsausti Serrano. Osasun Zientzien Saila (NUP).

Belén Compains. Doktoregaia (NADOE).

Isabel García del Real Marco. Giza eta Hezkuntza Zientzien Saila (NUP).

ostirala 11 iraila

09:00 - 9:45  Hitzaldia
Ikastaroari hasiera emateko hitzaldia. Zergatik egin ikastaro hau? Gaiaren berrikuspena eta haren egoeraren berri ematea.

Belén Compains, NUPeko doktoregaia.

9:45 - 11:00  Hitzaldia
Modera: Javier Monzón
Pertsona gorren garapen integrala: entzumen-urritasuna duten haurrekin esku hartzeko ereduak.

Maialen Olea, osasun arloko psikologoa eta pertsona gorra (Psikoelkar).

11:00 - 11:30  Atsedenaldia

11:30 - 12:15  Hitzaldia
Nafarroako Osasun Publikoko arreta-eredua.

Maria Ederra doktorea, Detekzio Goiztiarreko Atala (Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua).

12:15 - 13:00 
Nafarroako arreta-eredua hezkuntzaren ikuspegitik.

Alicia Ruiz, Nafarroako Eskola Kontseiluaren zuzendaria.

13:30 - 15:30  Bazkaltzeko atsedenaldia

15:30 - 17:30  Mahai-ingurua
Hipoakusia duten haurren errehabilitazioan eta hezkuntza-arretan diharduten profesionalen prestakuntza.

Logopeden prestakuntza. Nafarroako Logopeden Elkargoaren ordezkaria (zehaztu gabe oraindik).

NUPeko Entzumena eta Hizkuntza espezialitateko irakasleen prestakuntza. Isabel García del Real/Javier Monzón (NUP).

Logopedak Kubako eskoletan. Ana Isis Valdés Valdés, Universidad Pinar del Ríoko irakaslea (UPR, Kuba).

larunbata 12 iraila

09:00 - 11:00  Mahai-ingurua
Modera: Belén Compains, NUPeko doktoregaia.
Diagnostikoa eta arreta goiztiarra.

Kokleako inplantearen kasuan ematen den arreta. Beatriz Pérez, logopeda Nafarroako Klinika Unibertsitarioan.

Oinarrizko osasun laguntza eta pediatria. Edurne Ciriza, Oinarrizko osasun laguntzako kudeatzailetzaren kudeaketa klinikoari eta asistentziaren jarraitutasunari laguntzeko zerbitzuko kidea.

Arreta goiztiarra hipoakusia kasuetan. Patricia Piqueras, Haurtzaroaren, Nerabezaroaren eta Familiaren organoko zuzendariordea (Nafarroako Gobernua).

11:00 - 11:30  Atsedenaldia

11:30 - 13:30  Mahai-ingurua
Modera: Isabel García del Real, NUP:
Arreta eskolan.

Nafarroako Hezkuntza Ekitaterako Baliabide Zentroak hipoakusia duten ikasleei ematen dien hezkuntza-arreta. Laura Marín eta Amaia Zaldua Entzumenaren arloko langileak Nafarroako Hezkuntza Ekitaterako Baliabide Zentroan.
Entzumena eta Hizkuntzako irakasleen lana taldekatu gabeko eskola batean. Iruñeko Paderborn HLHIko Entzumena eta Hizkuntzako irakasleak.
Entzumena eta Hizkuntzako irakasleen lana eskola taldekatu batean. Laura Garnateo, Entzumena eta Hizkuntzako irakaslea Amaraberri HLHIan, Donostian.

13:30 - 15:30  Bazkaltzeko atsedenaldia

15:30 - 17:30  Mahai-ingurua
Modera: Javier Monzón, NUP.
Elkarteak eta familientzako arreta.

EUNATE elkarteak familiei emandako arreta. Rebeca Ballesta (EUNATE).

ASORNA elkarteak familiei emandako arreta. ASORNAko ordezkaria ez da oraindik konfirmatu.

AGBELL elkarteak familiei emandako arreta. Fernanda Hinojosa, hizkuntza- eta entzumen-terapia egiten du ONLINE.

17:30 - 18:00  Descanso

18:00 - 19:00  Taller
Cómo facilitar a la familia su participación y contribución al optimo desarrollo de su hijo/a.

Lali García. Logopeda de la CUN.

Antolatzailea

Nafarroako Unibertsitate Publikoa. Nafarroako Gobernua.