Cursos de verano
Udako ikastaroak

Ikasgelan STEM bokazioak pizteko baliabideak (II. edizioa)

31 abuztua - 02 iraila

Iruñeko Planetarioan

Descargar PDF

Belaunaldi berrientzat funtsezkoa da STEM (ingeleseko sigletatik zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika) arloko gaitasunak garatzea beren etorkizun profesionala bermatzeko eta gizartean osoki parte hartzeko.

Jakina da, gainera, zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematikaren aldeko apustua egiten duten lurraldeek garapen ekonomiko eta berrikuntzarako baldintza hobeak dituztela, horien alde egiten ez dutenekin alderatuta. STEM Planetak gazteei bereziki eta gizarteari orokorrean, materia horien baloreak erakusteko tresna izan nahi du eta Nafarroako Unibertsitate Publikoa, ikasle horien ikasketak burutzeko Nafarroako leku estrategikoa da.

Kontestu honetan, irakaslegoa bera STEM ikasketetara hurbiltzea funtsezkoa da, horiek ikasleekin harreman zuzen-zuzena dutelako, eta lan honetan guztian konplize izan daitezen bilatzen dugulako. Hori dela eta, STEM ikasketen sustapenerako giltza izango diren pertsonen interesa pizteko, ikastaro honen helburua parte-hartzaileek STEM-ekin erlazionatutako ikasgaien irakaskuntza erakargarriagoa nola egin hausnartzea eta horri buruzko trebakuntza eta baliabideak eskaintzea da. Honekin, parte-hartzaileek bere ikaslerian hurrengo trebetasunak sustatzeko gaitasunak indartuko dituzte: bokazio zientifiko-teknologikoak piztea, ikasleen STEM gaitasunak hobetzea eta ikasleei euren inguruko munduan modu aktiboan parte hartzera bultzatzea.

Ikastaroan, STEM-irakaskuntzan generoa lantzeari garrantzi handia emango zaio, zientzia eta teknologiara hurbiltzen diren nesken eta mutilen kopuruaren artean desberdintasun handia dagoelako.

Aurkezten den programan ikus daitekeen moduan, saio teorikoak tailer praktikoekin aldizkatzen dira, bertaratutakoek ikastaroan landutakoa irailetik aurrera euren klaseetan martxan jartzeko aukera izanen dutelarik.

Norentzat

Irakasleak: Zientzia eta teknologiaren hezkuntzarekin eta ikerketarekin erlazionatutako langileak (irakasleak, ikerlariak, etab.).

Ikasleak: Magisteritzako ikasleak, Bigarren Hezkuntzako Irakasletzan Masterreko ikasleak, edo erlazionatutako ikasketak burutzen ari diren ikasleak.

Publiko orokorra: Ikastaroan landuko diren edukietan interesa duen edonor.

Helburuak

Ikastaroaren helburua parte-hartzaileek bere ikaslerian STEM trebetasunak sustatzeko gaitasunak indartzea da.

Erakunde desberdinak STEM trebetasunak ikasgelan lantzeko eskeintzen dituzten baliabideak ezagutuko dira, eta gelara eraman daitezkeen adibide desberdinak modu praktikoan landuko dira.

Ikastaroaren zuzendaria

Miriam Gil Monreal, Nafarroako Unibertsitate Publikoa - Zientzien Saila

Miren Karmele Gómez Garmendia, Iruñeko Planetarioko STEM Planeta programaren koordinatzailea

Joseba Aldasoro Galán, Elhuyar - STEAM Hezkuntza arloa

Asteartea 31 abuztua

16:00-16:15 
Dokumentazioaren banaketa

16:15-16:30 
Harrera eta ikastaroaren aurkezpena

Nafarroako Unibertsitate Publikoko ordezkaria eta Ikastaroaren zuzendariak

16:30-17:30 
Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Elhuyar eta STEM Planeta: zer eskeintzen dugu irakaslegoarentzat?

Miriam Gil Monreal, Nafarroako Unibertsitate Publikoa - Zientzien Saila

Miren Karmele Gómez Garmendia, Iruñeko Planetarioko STEM Planeta programaren koordinatzailea

Joseba Aldasoro Galán, Elhuyar - STEAM Hezkuntza arloa

17:30-18:00 
Atsedenaldia

18:00-20:00 
Wikipedia: saio teoriko eta praktikoa

Asteazkena 01 iraila

16:00-16:45 
Metodo zientifiko-teknologikoa eta pentsamendu kritikoa eguneroko bizitzan

Joseba Aldasoro Galán, Elhuyar - STEAM Hezkuntza arloa

16:45-17:30 
Zientziarekin jolasean: ikasgelan garatzeko esperimentuen adibideak

Miriam Gil Monreal, Nafarroako Unibertsitate Publikoa - Zientzien Saila

Joseba Aldasoro Galán, Elhuyar - STEAM Hezkuntza arloa

17:30-18:00 
Atsedenaldia

18:00-19:30 
Nola landu proiektu zientifiko-teknologiko bat ikasgelan

Miriam Gil Monreal, Nafarroako Unibertsitate Publikoa - Zientzien Saila

Joseba Aldasoro Galán, Elhuyar - STEAM Hezkuntza arloa

19:30-20:00 
Proiektu zientifikoak ikasgelan lantzen: irakasleen testigantzak

Aitor Zandueta Criado, Erronkari DBHI-Biologia eta Geologiako irakaslea eta Teknologia Berrien arduraduna

Osteguna 02 iraila

16:00-16:15 
Europako Espazio Agentzia: CanSat proiektua

Miren Karmele Gómez Garmendia, Iruñeko Planetarioko STEM Planeta programaren koordinatzailea

16:15-17:30 
CanSat-aren edukiontzia nola egin? 3D tailerra

Jon Goikoetxea Macua, BHI Askatasunako ikaslea eta STEM Planetaren bolondres-kolaboratzailea

Miren Karmele Gómez Garmendia, Iruñeko Planetarioko STEM Planeta programaren koordinatzailea

17:30-18:00 
Atsedenaldia

18:00-19:30 
Cansataren bihotza eta hegalak: Arduino / Paraxuta tailerra

Jon Goikoetxea Macua, BHI Askatasunako ikaslea eta STEM Planetaren bolondres-kolaboratzailea

Miren Karmele Gómez Garmendia, Iruñeko Planetarioko STEM Planeta programaren koordinatzailea

19:30-20:00 
Cansat irakasleen testigantza

Nagore Ocejo Blanco, BHI Iturramako irakaslea

20:00-20:15 
Ikastaroaren amaiera ekitaldia

Miren Karmele Gómez Garmendia, Iruñeko Planetarioko STEM Planeta programaren koordinatzailea

Miriam Gil Monreal, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Zientzien Saileko Irakasle Laguntzaile Doktorea

Joseba Aldasoro Galán, Elhuyar - STEAM Hezkuntza arloa

Antolatzailea

Nafarroako Unibertsitate Publikoa

Beste antolatzaile batzuk

STEM Planeta-Iruñeko Planetarioa eta Elhuyar Fundazioa

Finantzatzailea

DANAGEN-BIOTED SL