Belaunaldi berrientzat funtsezkoa da STEM (ingeleseko sigletatik zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika) arloko gaitasunak garatzea beren etorkizun profesionala bermatzeko eta gizartean osoki parte hartzeko.
Jakina da, gainera, zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematikaren aldeko apustua egiten duten lurraldeek garapen ekonomiko eta berrikuntzarako baldintza hobeak dituztela, horien alde egiten ez dutenekin alderatuta. STEM Planetak gazteei bereziki eta gizarteari orokorrean, materia horien baloreak erakusteko tresna izan nahi du eta Nafarroako Unibertsitate Publikoa, ikasle horien ikasketak burutzeko Nafarroako leku estrategikoa da.
Kontestu honetan, irakaslegoa bera STEM ikasketetara hurbiltzea funtsezkoa da, horiek ikasleekin harreman zuzen-zuzena dutelako, eta lan honetan guztian konplize izan daitezen bilatzen dugulako. Hori dela eta, STEM ikasketen sustapenerako giltza izango diren pertsonen interesa pizteko, ikastaro honen helburua parte-hartzaileek STEM-ekin erlazionatutako ikasgaien irakaskuntza erakargarriagoa nola egin hausnartzea eta horri buruzko trebakuntza eta baliabideak eskaintzea da. Honekin, parte-hartzaileek bere ikaslerian hurrengo trebetasunak sustatzeko gaitasunak indartuko dituzte: bokazio zientifiko-teknologikoak piztea, ikasleen STEM gaitasunak hobetzea eta ikasleei euren inguruko munduan modu aktiboan parte hartzera bultzatzea.
Ikastaroan, STEM-irakaskuntzan generoa lantzeari garrantzi handia emango zaio, zientzia eta teknologiara hurbiltzen diren nesken eta mutilen kopuruaren artean desberdintasun handia dagoelako.
Aurkezten den programan ikus daitekeen moduan, saio teorikoak tailer praktikoekin aldizkatzen dira, bertaratutakoek ikastaroan landutakoa irailetik aurrera euren klaseetan martxan jartzeko aukera izanen dutelarik.
Norentzat
Irakasleak: Zientzia eta teknologiaren hezkuntzarekin eta ikerketarekin erlazionatutako langileak (irakasleak, ikerlariak, etab.).
Ikasleak: Magisteritzako ikasleak, Bigarren Hezkuntzako Irakasletzan Masterreko ikasleak, edo erlazionatutako ikasketak burutzen ari diren ikasleak.
Publiko orokorra: Ikastaroan landuko diren edukietan interesa duen edonor.
Helburuak
Ikastaroaren helburua parte-hartzaileek bere ikaslerian STEM trebetasunak sustatzeko gaitasunak indartzea da. Erakunde desberdinak STEM trebetasunak ikasgelan lantzeko eskeintzen dituzten baliabideak ezagutuko dira, eta gelara eraman daitezkeen adibide desberdinak modu praktikoan landuko dira.
Ikastaroaren zuzendaria
Miriam Gil Monreal, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Zientzien Saila
Miren Karmele Gómez Garmendia, Iruñeko Planetarioa eta STEM Planeta programaren koordinatzailea
Joseba Aldasoro Galán, Bigarren hezkuntzako irakaslea eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Zientzien Saileko ikerlari ohia)
asteartea 11 ekaina
16:15-16:30
Dokumentazioaren banaketa
16:30-17:00
Harrera eta Ikastaroaren aurkezpena
Nafarroako Unibertsitate Publikoko ordezkaria eta Ikastaroaren zuzendariak
17:00-17:45
Elhuyar Fundazioa: Zer baliabide ditu irakaslegoarentzat?
Elhuyarreko ordezkaria
17:45-18:15
Wikipedia - saio teorikoa
Galder González
18:15-18:45 Atsedenaldia
18:45-19:45
Wikipedia - saio praktikoa: Emakumeak zientzian
Galder González
19:45-20:30
STEM Planeta eta Nafarroako Unibertsitate Publikoa: zer eskeintzen dugu irakaslegoarentzat?
Karmele Gómez Garmendia eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko ordezkaria
asteazkena 12 ekaina
16:30-17:15
Metodo zientifikoa eguneroko bizitzan
Joseba Aldasoro Galán eta Miriam Gil Monreal
17:15-18:15
Zientzia Tailerrak: gelan garatzeko esperimentuen adibideak
Miriam Gil Monreal eta Joseba Aldasoro Galán
18:15-18:45 Atsedenaldia
18:45- 19:45
Zientzia Tailerrak: gelan garatzeko esperimentuen adibideak
Joseba Aldasoro Galán eta Miriam Gil Monreal
19:45-20:30
Zientzia proiektu luzeak ikasgelan
Miriam Gil Monreal eta Joseba Aldasoro Galán
osteguna 13 ekaina
16:30-17:30
Nola egin CanSat bat
Iturrama BHIko irakaslea
17:30-18:15
Robotika tailerrak: gelan garatzeko adibideak
Miren Karmele Gómez Garmendia eta NUPeko “i2tec” Elkarteko begiraleak
18:15-18:45 Atsedenaldia
18:45- 19:30
Robotika tailerrak: gelan garatzeko adibideak
Miren Karmele Gómez Garmendia eta “i2tec” Elkarteko-eko begiraleak
19:30-20:20
Planetarioko Tornamira Aretoa: Izar-eskola elementu motibagarri bezala
Miren Karmele Gómez Garmendia
20:20-20:30 Ikastaroaren amaiera ekitaldia
Miren Karmele Gómez Garmendia, Joseba Aldasoro Galán eta Miriam Gil Monreal
Antolatzailea
Nafarroako Unibertsitate Publikoa eta STEM Planeta-Iruñeko Planetarioa
Laguntzailea
Iruñeko Planetarioa
Finantzatzailea
DANAGEN-BIOTED SL
Nafarroako Gobernua. Hezkuntza Departamentua.