Cursos de verano
Udako ikastaroak

Gaixotasun arraroek nolako eragina duten eta nola tratatu behar diren ikuspegi biopsikosozialetik

ekainak 20 - 21

Osasun Publikoko Institutua (Leire kalea, 15)

Deskargatu PDF

Gaixotasun bat arrarotzat jotzen da baldin eta 10.000 biztanleko 5 pertsonak baino gutxiagok badute eta, gainera, larriak eta kronikoak badira, ahultasuna badakarte eta kasu gehienetan desgaitasun handia eragiten badute. Gaixotasun arraroen diagnosiak eta tratamenduak alderdi asko eta bereiziak hartu behar ditu kontuan; zehazki, alderdi biologikoa, psikologikoa, soziala eta laguntzarena. Alderdi guzti horiek, gainera, integratzaileak izan behar dira.

Norentzat

Gizarte osoarentzat oro har, eta gaixotasun arraroetan interesa duten guztientzat. Bereziki, psikologiako eta arlo soziosanitarioko profesional, ikasle eta irakasleentzat.

Helburuak

Ikastaro honen bidez, gaixotasun arraroak dituzten pazienteen behar biopsikosozialak jakitera eman nahi ditugu, bai eta halako gaixoen inguruko senitartekoenak eta profesionalenak ere. Horretaz gainera, gaixotasun arraro batekin bizitzeak nolako eragin psikologikoa duen eman nahi dugu ezagutzera (bai norberak bai hurbileko norbaitek gaixotasun arraro bat izanez gero), eta azaldu nola aurre egiten ahal zaien halako egoerei eta nolako eragina izan duen Covid-19ak gaixotasun arrarodunengan.

Ikastaroaren zuzendaria

Esther Vicente Cemborain doktorea, NUPeko Osasun Zientzien Saileko irakasle elkartua eta Nafarroako Osasun Publikoko eta Lan Osasuneko Institutuko Gaixotasun Arraroen Nafarroako Biztanleen Erregistroko teknikaria (RERNA).

 

··········································································································
EKAINAK 21, ASTEARTEA
Alboko Esklerosi Amiotrofikoaren kontra borrokatzeko Nazioarteko Eguna
··········································································································

astelehena 20 ekaina

09:00 - 09:30 
Ikastaroaren inaugurazioa eta aurkezpena

Begoña Pérez Eransus, Unibertsitate Proiekzioko, Kulturako eta Dibulgazioko errektoreordea

Mª Ángeles Nuin Villanueva, Nafarroako Osasun Publikoko eta Lan Osasuneko Institutuko zuzendari nagusia

Txema García Gila, Pazienteen elkarteen ordezkariak

Esther Vicente Cemborain doktorea, ikastaroaren zuzendaria

09:30 - 10:15  Hitzaldia
Gaixotasun arraroak: sarrera eta informazio baliabideak

Esther Vicente Cemborain doktorea, NUPeko irakaslea eta Nafarroako Osasun Publikoko eta Lan Osasuneko Institutuko Gaixotasun Arraroen Nafarroako Biztanleen Erregistroko teknikaria

10:15 - 11:00  Hitzaldia
Gaixotasun arraroak dituztenen, haien senitartekoen eta profesionalen beharrak eta espektatibak ikuspegi biopsikosozialetik

Juan Francisco López Paz, Deustuko Unibertsitateko Psikologiako irakasle titularra eta Neuro-e-Motion taldeko kidea

11:00 - 11:30  Atsedenaldia

11:30 - 12:15  Hitzaldia
Gaixotasun arraroen diagnosia egiten deneko esperientzia emozionala eta laguntza sistemen pertzepzioa

Laia Llubes Arrià, erizaina eta doktoregaia eta Judith Roca Llobet, Lleidako Unibertsitateko Erizaintzako eta Fisioterapiako Fakultateko dekanoa

12:15 - 13:00  Hitzaldia
Genetikari buruzko aholkua ondoretasunezko gaixotasun arraroen aurrean

María A. Ramos Arroyo, Nafarroako Unibertsitate Ospitaleko Genetika Medikoko Zerbitzuko kidea eta NUPen ohorezko kolaboratzailea

13:00 - 14:00  Mahai-ingurua
Gaixotasun arraroak eta perspektiba biopsikosoziala

Esther Vicente Cemborain
Juan Francisco López Paz
Laia Llubes Arrià
Judith Roca Llobet
María A. Ramos Arroyo

Moderatzailea: José Antonio Villanueva Oyarzábal, ADEMNAko gizarte langilea eta NUPeko Soziologiako eta Gizarte Laneko Saileko irakaslea

asteartea 21 ekaina

09:00 - 09:45  Hitzaldia
Gaixotasun arraro batek edo diagnostikorik ez duen gaixotasun batek sistema familiarrean duen eragina

María Donalisio Artieda, EMPSANA zentroko psikologoa

09:45 - 10:30  Hitzaldia
Gaixotasun arraroak dituztenentzako laguntza psikologikoa (pazienteentzat eta senitartekoentzat)

Patricia Díez Lecumberri, EMPSANA zentroko psikologoa

10:30 - 11:00  Mahai-ingurua
Pazienteen eta senitartekoen esperientziak

GERNA Gaixotasun Arraroen Nafarroako Elkartearen ordezkariak

Moderatzailea: Esther Vicente Cemborain

11:00 - 11:30  Atsedenaldia

11:30 - 12:30  Mahai-ingurua
Merezi du alboko esklerosi amiotrofikoarekin bizitzea

Juan Carlos Unzué Labiano, futbol profesionaleko atezain eta entrenatzailea ohia
ANELA Alboko Esklerosi Amiotrofikoaren Nafarroako Elkartearen ordezkariak

Moderatzailea: Esther Vicente Cemborain

12:30 - 13:15  Hitzaldia
Laguntza emateko entitateak, asoziazionismoa, koordinazioa eta entitateen lankidetza

Mireia Soba Martínez, Gaixotasun Arraroen Espainiako Federazioaren (FEDER) Euskal Autonomia Erkidegoko ordezkaritzaren Laguntza Psikologikoko Zerbitzuko psikologoa

13:15 - 14:00  Hitzaldia
Covid-19aren pandemiak nolako eragina izan duen gaixotasun arrarodunengan

Mireia Soba Martínez, FEDERen Laguntza Psikologikoko Zerbitzuko psikologoa

Antolatzailea

Nafarroako Unibertsitate Publikoa

Laguntzailea

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua

Nafarroako Gobernua

GERNA Gaixotasun Arraroen Nafarroako Elkartea