Cursos de verano
Udako ikastaroak

Sakratutasunaren ikerketa. Bizitzari eusten dioten begiradak, esperientziak eta paisaiak

abuztuak 26 - 30

Remacha aretoa (NUP, Iruñea) eta Henri Lenaerts zentroko Helene aretoa (Irurre, Nafarroa)

Deskargatu PDF

Zaurgarritasunak interdependente bihurtzen gaitu. Horregatik da horren garrantzitsua lurralde berriak eta bizigarritasun-, berdintasun- eta zaintza-baldintza berriak sortzeko gai diren loturez jabetzea. Azelerazioa, ziurgabetasuna eta klima aldaketa nagusi diren mundu honetan, bizitzaren materialtasunari begiratzeko eta hura esperimentatzeko baldintzak sortzea errebeldia-ekintza bat da. Geure buruari pixkanaka antzematen diogu, gure gorputzetan, gure espazioetan, gure hitzetan eta gure isiltasunetan. Haietan bizi gara, eta afektu, emozio eta lotura komunitario bihurtzen ditugu. Espazio horietatik eta beste begirada batzuetatik geure buruari galdetzen diogu nola jarraitu bizitza zaintzen, eta, horretarako, gauzak ulertzeko beste modu batzuk ere barneratzen ditugu gugan dar-dar egiten duen esperientziatik abiatuta. Batzuetan sakratutasuna bilatzera eramaten gaituen hori eguneroko bizitzan gauzatzen da, eta funtsezkoaren sotiltasuna eta sakontasuna hautemateko aukerak eskaintzen dizkigu.

Norentzat

Ezagutza maite dutenentzat: irakasleak, ikasleak, kudeaketariak, osasunaren arloko langileak, arlo sozialekoak, artistak, publizistak, zientzialariak, zuzenbidearen arloko profesionalak eta abar, baldin eta sormena eta hazkuntza pertsonala eta/edo profesionala lantzeko kondizioak eratu nahi badituzte.

Helburuak

1.- Bizitzaren iraunkortasuna zenbait ikuspegitatik aztertzea.
2.- Esperientzia osasungarriak sortuko dituzten espazioak sortzea eta praktikak egitea, sakratutasuna ulertzen lagunduko digutenak.

Ikastaroaren zuzendaria

Ana Aliende Urtasun, NUPeko Soziologiako eta Gizarte Laneko Saileko irakaslea.

Ana Ansa Ascunce, medikua, Osasunaren Sustapenean aditua.

astelehena 26 abuztua

10:00-11:30  Tailerra. Sario eraikineko Remacha aretoan (NUP)
Isiltasunerako soinuak: nork bere barnea entzuteko proposamena

María Vega Pérez. Pianoko goi-mailako ikasketak ditu, eta Soinu Terapiari buruzkoak. Cos Art metodoko irakaslea da, eta gaur egun Barakaldoko Udal Kontserbatorioan ari da lanean.
David Azurza Aranburu, Arte Ederretako lizentziaduna. Bere ibilbide profesionalean kontratenor bakarlaria, abesbatzako zuzendaria eta abesbatzako konpositorea izan da, baita ahots teknikako irakaslea ere ikastaro askotan. Ahotsarekin egindako lanari esker, ahotsaren kontzientzia eta inprobisazioa sakon lantzeko interesa piztu zitzaion.

12:00-13:30  Tailerra. Sario eraikineko Remacha aretoan (NUP)
Isiltasunerako soinuak: nork bere barnea entzuteko proposamena

María Vega Pérez. Pianoko goi-mailako ikasketak ditu, eta Soinu Terapiari buruzkoak. Cos Art metodoko irakaslea da, eta gaur egun Barakaldoko Udal Kontserbatorioan ari da lanean.

David Azurza Aranburu, Arte Ederretako lizentziaduna. Bere ibilbide profesionalean kontratenor bakarlaria, abesbatzako zuzendaria eta abesbatzako konpositorea izan da, baita ahots teknikako irakaslea ere ikastaro askotan. Ahotsarekin egindako lanari esker, ahotsaren kontzientzia eta inprobisazioa sakon lantzeko interesa piztu zitzaion.

asteartea 27 abuztua

10:00-11:30  Mahai-ingurua, Sario eraikineko Remacha aretoan (NUP)
Kontrabotere komunitario baten esperientzia. Ongizaterako espazio komunitario inklusiboak

Ander Barandiaran Ziordia, Gizarte Laneko graduduna eta kontratupeko ikertzailea EHUn, non adingabeak eta gazteak ahalduntzearen arloan ikertzen ari baita. Esperientzia du ekimen komunitarioetan eta kontraboterekoetan. Matalazeko militantea.
Irune Ansa Eguileta, gizarte-langilea eta Kabia proiektuko langile ohia, non parte-hartzaileetako bat baita gaur egun. NUPeko Prometeus programa kudeatzen du, eta irakaslea da Gizarte Laneko Graduan.
(Saio hau euskaraz eginen da. Itzulpen zerbitzua egonen da).

12:00-13:30  Hitzaldi tailerra, Sario eraikineko Remacha aretoan (NUP)
Taldeen lidergoa

Estrella Bernal Cuenca, Analisi Ekonomikoko doktorea eta irakasle titularra Zaragozako Unibertsitateko Enpresen Zuzendaritza eta Antolaketa Sailean. Espezialista lidergoan, taldeen zuzendaritzan eta enpresako aldaketa disruptiboaren kudeaketan. Mindfulnesseko irakaslea.

asteazkena 28 abuztua

10:00-11:30  Tailerra Lenaerts Museo Etxeko Helene aretoan (Irurre)
Begirada solidarioak eta osasungarriak: errukia

Ana Aliende Urtasun, NUPeko Soziologiako eta Gizarte Laneko Saileko irakaslea.

Ana Ansa Ascunce, medikua, Osasunaren Sustapenean aditua.

Natalia Tajadura Arizaleta, NUPeko Gizarte Ekintzarako Unitateko kudeaketaria.

12:00-13:30  Tailerra Lenaerts Museo Etxeko Helene aretoan (Irurre)
Gorputza eta errukiz entzutea

Ana Aliende Urtasun. Profesora del departamento de Sociología y Trabajo Social de la UPNA

Ana Ansa Ascunce. Médica experta en Promoción de la Salud

Natalia Tajadura Arizaleta. Gestora de la unidad de Acción Social de la UPNA

osteguna 29 abuztua

10:00-11:30  Hitzaldia, Sario eraikineko Remacha aretoan (NUP)
Eleberri honen analisia: Herriak ez du barkatuko

Irati Goikoetxea Asurabarrena, Matematikako lizentziaduna eta Bigarren Hezkuntzako irakaslea. Gaur egun Bizikidetzako arduraduna da Nafarroako Gobernuaren Memoriaren eta Bizikidetzaren Zuzendaritza Nagusian. Zenbait eleberri idatzi ditu, haien artean Herriak ez du barkatuko.

(Saio hau euskaraz eginen da. Itzulpen zerbitzua egonen da).

12:00-13:30  Tailerra, Sario eraikineko Remacha aretoan (NUP)
Sendagarri izateko ehundutako keinuak

Ángela Moreno, diziplina anitzeko artista plastikoa, Arte Ederretan lizentziatua. Zubiarte grabatu tailerreko zuzendaria. Ibilbide luzeko irakaslea.

ostirala 30 abuztua

10:00-11:30  Tailerra Lenaerts Museo Etxeko Helene aretoan (Irurre)
Paisaia sinbolikoa.

Fermín Alvira, Arte Ederretako lizentziaduna eta Arte eta Sormen Terapietako masterduna. Artista plastikoa, irakaslea, dibulgatzailea eta arteterapeuta.

12:00-13:30  Tailerra Lenaerts Museo Etxeko Helene aretoan (Irurre)
Paisaia sinbolikoa.

Fermín Alvira, Arte Ederretako lizentziaduna eta Arte eta Sormen Terapietako masterduna. Artista plastikoa, irakaslea, dibulgatzailea eta arteterapeuta.

Antolatzailea

Nafarroako Unibertsitate Publikoa

Laguntzailea

Gesalazko Udala

Nafarroako Unibertsitate Publikoa

Finantzatzailea

Gesalazko Udala