Cursos de verano
Udako ikastaroak

Informazio Geografikoko Sistemak (IGS), genero ikuspegia duen ikerketa epidemiologikoari aplikatuak

ekainak 23

Kondestableko Civivox. Iruñea. 17. edo 18. gela (3. solairua)

Egin ezazu matrikula orain JAITSI PDFa

Ikastaroak sarrera praktiko bat eskaintzen du Informazio Geografikoko Sistemak (IGS) erabiltzeari buruz, haien bidez osasunaren determinatzaile sozialak genero ikuspegitik aztertzeko. Iturri ofizialetatik datozen datu irekietatik abiatuta eta errolda-eskualdearen eskalan lan eginez, hirietan emakumeei modu bereizgarrian eragiten dieten desparekotasun sozioekonomikoak identifikatuko dira.

Ikastaroak sarrera kontzeptual labur bat eta IGSetan aplikatutako lana konbinatzen ditu, ulertzeko gizarte- eta lurralde-baldintzek zaurgarritasun egoeren sorreran nola eragiten duten eta kartografia zer-nolako funtsezko tresna den desparekotasun horiek ikusarazteko eta osasunaren eta politika publikoen esparruan erabakiak hartzen laguntzeko.

IGSek beste balio erantsi bat dute epidemiologian; izan ere, gaitasuna dute tokiko/eskualdeko osasunaren egiturazko determinatzaileak lotzeko, klusterrak eta desparekotasunak identifikatzeko eta emaitzak kartografia eskuragarriaren bidez jakinarazteko.

Genero ikuspegia kontuan hartzeak honako hauek dakartza berekin: sexu/genero aldagaien arabera estratifikatzea, doitzea edo modelatzea, sarbiderako oztopoak eta lotutako gaixotasun ereduak identifikatzea, eta beste determinatzaile batzuekiko intersekzionalitatea aztertzea (adina, pobrezia, etnia).

Norentzat

Ikastaroaren hartzaileak epidemiologiako eta osasun publikoko ikertzaileak eta profesionalak dira batik bat, interesa dutenak analisi geoespazialean eta eta genero ikuspegia beren eguneroko praktikan txertatzean.

Bertaratzen direnek beren ordenagailu eramangarria eraman beharko dute, ikastaroko jarduera praktikoak egin beharko baitituzte.

Helburuak

Helburu orokorra
Osasun publikoko profesionalei gaitasunak ematea osasunaren arloko desparekotasunak identifikatzera bideratuta dauden eta genero ikuspegia eta intersekzionalitatea kontuan hartzen dituzten analisi geoespazialak diseinatu, gauzatu eta komunikatzeko, betiere kalitate metodologikoa eta errepikatzeko aukera bermatuta eta araudi etikoa errespetatuta.

Helburu espezifikoak
- IGSen oinarriak eta epidemiologian duten aplikazioa ulertzea
- Genero joerak identifikatzea osasunaren arloko datuen geoerreferentziazioan
- Genero eta dibertsitate aldagaiak txertatzen dituzten analisi espazialak aplikatzea
- Mapak eta bistaratzeak genero ikuspegitik interpretatzea
- IGSak erabiltzeari buruzko gaitasunak ematea, osasun intersekzionalaren arloan genero desparekotasunak eta dibertsitate afektibo-sexuala ikertu eta ikusarazteko tresnak diren aldetik.

Ikastaroaren zuzendaria(k)

Esther Vicente Cemborain doktorea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Osasun Zientzien Saileko irakasle elkartua, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko (ISPLN) Irakaskuntza, Ikerketa eta Berrikuntza Ataleko teknikaria eta Epidemiologiako Espainiako Elkarteko Zuzendaritza Batzordeko kidea.

asteartea 23 ekaina

10:00 - 10:30  Mahai-ingurua
Modera: Esther Vicente Cemborain, Epidemiologiako Espainiako Elkartearen (SEE) kongresuaren aurreko jardueretan integratuta dauden NUPeko udako ikastaroen zuzendaria.
Epidemiologiako Espainiako Elkartearen (SEE) kongresuaren aurreko jardueretan integratuta dauden NUPeko udako ikastaroen aurkezpena eta inaugurazioa

Begoña Pérez Eransus, Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Ikasleen Gaietarako, Unibertsitateko Bizitzako eta Konpromiso Sozialeko errektoreordea.
Joseba Asiron Saez, Iruñeko Udaleko alkatea.
Maria João Forjaz, Epidemiologiako Espainiako Elkarteko presidentea.

11:00 - 11:30  Hitzaldia
Esparru kontzeptuala: osasunaren eta generoaren determinatzaile sozialak eta Informazio Geografikoko Sistemak (IGS)

Blanca Obón Azuara. Prebentzio Medikuntzako eta Osasun Publikoko eta Medikuntza Intentsiboko mediku espezialista. Unibertsitate Ospitale Klinikoko Medikuntza Intentsiboko Zerbitzua. Zaragoza. Generoari, aniztasun afektibo-sexualari eta osasunari buruzko lantaldearen koordinatzailea Epidemiologiako Espainiako Elkartean.

Isabel Gutiérrez Cía. Medikuntza Intentsiboko mediku espezialista. Unibertsitate Ospitale Klinikoko Medikuntza Intentsiboko Zerbitzua. Zaragoza. Generoari, aniztasun afektibo-sexualari eta osasunari buruzko lantaldeko kidea Epidemiologiako Espainiako Elkartean.

11:30 - 12:30  Tailerra
Zaurgarritasun sozialaren modelizazioa: indize sintetikoak eraikitzea.

María Zúñiga Antón. Geografiako eta Lurralde Antolamenduko Saileko Giza Geografiako irakaslea. Filosofiaren eta Letren Fakultatea. Zaragozako Unibertsitatea.

Carmen María Bentué Martínez. Geografiako eta Lurralde Antolamenduko Saileko Giza Geografiako irakaslea. Filosofiaren eta Letren Fakultatea. Zaragozako Unibertsitatea.

12:30 - 13:00  Atsedenaldia
Kafea hartzeko atsedenaldia eta networkinga.

13:00 - 14:00  Tailerra
Justizia espaziala eta osasuneko baliabideetarako irisgarritasuna

María Zúñiga Antón. Geografiako eta Lurralde Antolamenduko Saileko Giza Geografiako irakaslea. Filosofiaren eta Letren Fakultatea. Zaragozako Unibertsitatea.

Carmen María Bentué Martínez. Geografiako eta Lurralde Antolamenduko Saileko Giza Geografiako irakaslea. Filosofiaren eta Letren Fakultatea. Zaragozako Unibertsitatea.

14:00 - 15:00  Tailerra
Osasunaren arloko desparekotasunen kartografia tematikoa eta komunikazioa

María Zúñiga Antón. Geografiako eta Lurralde Antolamenduko Saileko Giza Geografiako irakaslea. Filosofiaren eta Letren Fakultatea. Zaragozako Unibertsitatea.

Carmen María Bentué Martínez. Geografiako eta Lurralde Antolamenduko Saileko Giza Geografiako irakaslea. Filosofiaren eta Letren Fakultatea. Zaragozako Unibertsitatea.

Antolatzailea

Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP) eta Epidemiologiako Espainiako Elkartea.

Laguntzailea

Zaragozako Unibertsitateko Lurralde Antolamenduko Ikasketa Taldea (GEOT)