Gaur egungo pandemia egoera dela-eta, inoiz baino beharrezkoagoa da teknikak eta estrategiak ikastea osasun psikoemozionala hobetzeko, COVIDa adin guztietako populazioaren osasun psikologikoan eragiten ari den ondorio negatiboak direla eta.
Ikastaroak autoerregulatzeko estrategia eta teknikak ematen ditu eguneroko estresa eta presioak kudeatzeko, erresilientzia garatzeko eta bizimodu osasungarriagoa izateko.
Alde horretatik, esaten ahal dugu ikastaroa lotuta dagoela 2030 Agendarekin eta Garapen Jasangarrirako Helburuekin.
GJH 3: Osasuna eta Ongizatea: Bizimodu osasungarria bermatzea eta guztien ongizatea sustatzea adin guztietan.
GJH 4: Hezkuntza eta Kalitatea: Bermatzea kalitatezko hezkuntza inklusibo eta ekitatiboa eta denek ikasteko aukerak sustatzea.
Norentzat
Adin guztietako jendearentzat, 18 urtetik 75 urtera bitartekoentzat
Helburuak
HELBURU NAGUSIA:
Kontzientzia pertsonal handiagoa lortzea gure prozesu emozionalekin eta estresarekin batera ditugun emozio, pentsamendu eta jokabideei buruz, bai eta autoerregulazio eta komunikazio teknikak ikastea ere bizimodu osasungarriago baterako.
HELBURU ESPEZIFIKOAK:
1. Emozioetan eta sortzen den zirkuitu emozionalean sakontzea, komunikazioaren eta giza harremanen higiarazle baitira.
2. Adimen emozionalaren gaitasun pertsonal eta sozialak aztertzea gure emozioak erregulatzeko gaitasuna hobetzeko.
3. Estresari buruzko alderdiak ezagutzea hari aurrea hartzeko edo hautemateko eta hala bizimodu osasungarriagoa izateko.
4. Estresa prebenitzeko aztura osasungarriei buruz gogoeta egitea eta autoerregulazio fisiologiko eta kognitiboko estrategiak ikastea asaldura emozionalaren intentsitatea jaisteko egoera estresagarrietan.
5. Enpatia eta teknika asertiboak lantzea hitzezko komunikazioa modu eraginkor eta positiboan bideratzeko, lagungarria izan dadin harreman pertsonaletarako.
Ikastaroaren zuzendaria
Inés Gabari Gambarte, NUPeko Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoa eta Giza eta Hezkuntza Zientzien Saileko irakaslea
asteartea 02 abuztua
10:00 -12:00 Saio teoriko-praktikoa
Prozesu emozionala eta adimen emozionala: emozioak eta zirkuitu emozionala; eragin zirkulua eta kezka zirkulua
Lourdes Díez Hernándezek emanen ditu saio guztiak
12:00-12:20 Atsedenaldia
12:20-14:00 Saio teoriko-praktikoa
Prozesu emozionala eta adimen emozionala: emozio alteratuak eta haien esanahia; adimen emozionala: kontzeptua eta gaitasunak
asteazkena 03 abuztua
10:00-12:00 Saio teoriko-praktikoa
Estresa eta prebentzio teknikak: estresa, kontzeptua eta motak; estresaren ondorioak eta sintomatologia
12:00-12:20 Atsedenaldia
12:20-14:00 Saio teoriko-praktikoa
Estresa eta prebentzio teknikak: estresa sortzen duten aldagaiak; teknika orokorrak, motorrak eta fisiologikoak
osteguna 04 abuztua
10:00-12:00 Saio teoriko-praktikoa
Teknika kognitiboak eta komunikazio positiboaren oinarriak: Psikologia Kognitiboa: pentsamendua emozioaren oinarri; pentsamendua geratzea
12:00-12:20 Atsedenaldia
12:20-14:00 Saio teoriko-praktikoa
Teknika kognitiboak eta komunikazio positiboaren oinarriak: berregituraketa kognitiboa; distortsio kognitiboak eta autoaginduak
ostirala 05 abuztua
10:00-12:00 Saio teoriko-praktikoa
Komunikazio positiboa: enpatia eta asertibotasuna; enpatia eta entzute aktiboa; hitzezko eta ez-hitzezko alderdiak
12:00-12:20 Atsedenaldia
12:20-14:00 Saio teoriko-praktikoa
Komunikazio positiboa: enpatia eta asertibotasuna; asertibitatea: oinarrizko alderdiak; zenbait teknika asertibo estres egoeretan komunikazioa kudeatzeko
Antolatzailea
NUP
Laguntzailea
Nafarroako Gobernua
Iruñeko Udala