Cursos de verano
Udako ikastaroak

Kulturartekotasuna migratzaileei laguntzeko eta haien inklusio sozialerako

ekainak 17 - 18

Sarioko 04. gela erantsia (NUP, Iruñea)

Deskargatu PDF

2023ko urtarrilaren 1eko biztanle erroldaren arabera, atzerritar jatorriko 120.373 lagun bizi dira Nafarroan. Nafarroako Foru Komunitateak gero eta jatorri gehiagotako biztanleak ditu, eta, horren ondorioz, dibertsitatearekin, herritarren parte-hartzearekin eta inklusio sozialarekin lotutako zenbait desafiori egin behar die aurre.

Genero berdintasuna, pobreziaren aurkako borroka eta hiri zein komunitate jasangarriak funtsezko helburuak dira Garapen Jasangarrirako Helburuen arloan (GJH), berdintasun handiagoa egon dadin herritar guztien artean. Kontuan hartuta migratzaileek nolako oztopoak izan ditzaketen gizarteratzeko eta zer ondorio dituen genero arrakalak, garrantzitsua da gizarte askotariko eta kohesionatua eraikitzen lagunduko duten estrategiak eta ekintzak ezagutzera ematea.
Hori dela-eta, eremu sozialetan kulturarteko gaiak landuz erantzun alternatiboa ematen zaio gizarte kohesionatu bat sendotzeko beharrari, non aintzat hartuko diren dibertsitateak berezko dituen berezitasunak. Ikastaro honetan, gizarteak gaur egun dituen desafioak eta gizarte inklusiboa eraikitzeko eskaerak eta beharrak hartuko ditugu abiapuntu, eta ezagupenak eta tresnak eskainiko dizkiegu teknikariei, ikasleei eta, oro har, gizarteari kulturartekotasuna Nafarroako esku-hartze, laguntza eta inklusio sozialerako eredu gisa bultzatzeko.

Ikastaro hau, hitzaldi teorikoak aditzeko parada izateaz gainera, parte-hartzaileak esperientziez eta ezagupenez mintzatzeko lekua ere izatea nahiko genuke, non herritarrak izanen baitira protagonista hizlariekin eta gainerako parte-hartzaileekin batera.

Norentzat

Arlo sozialeko teknikarientzat, ikasleentzat eta herritar ororentzat.

Helburuak

• Tresna teoriko-praktikoak eskaintzea Nafarroan bizi diren migratzaileekin izaten diren esku-hartzeko, laguntzako eta inklusio sozialeko prozesuak errazteko.

• Esku-hartze eta laguntza psikosozialaren eremuetan kohesio soziala eta kulturartekotasuna lantzeko lagungarriak diren neurri, baliabide, ekimen eta estrategiak ezagutzera ematea.

• Ikastaroko parte-hartzaileak beren esperientziez eta ezagupenez mintzatzeko moduko leku bat sortzea, ikastaroan parte hartzen duten herritarren artean jakintzak eta esperientziak trukatzeko.

Ikastaroaren zuzendaria

Lucía Martínez Virto, Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Gizarte Laneko Saileko irakaslea eta Gizarte Ekintzako eta Berdintasuneko Atalaren zuzendaria. Marcela Bejarano Riveros, Herritarrei, Bizikidetzari eta Pluralismoari buruzko UNESCO Katedra (NUP).

astelehena 17 ekaina

9:15-9:30  Ikastaroari hasiera eta parte-hartzaileei ongietorria ematea
Ikastaroari hasiera ematea

Lucía Martínez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Ekintzako eta Berdintasuneko Atalaren zuzendaria.

Virginia Eraso, Karibu Migratzaileei Harrera eta Lagun Egiteko Zerbitzuko zuzendaria, Migrazio Politiken Zuzendaritza Nagusikoa (Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentua, Nafarroako Gobernua).

9:30-11:00  Hitzaldia
Esku-hartze sozialaren kulturarteko ikuspegia

Alexandra Bermudez, soziologoa, Nafarroako CEAReko teknikaria (Errefuxiatuei Laguntzeko Espainiako Batzordea).

Esku-hartze sozialaren kulturarteko ikuspegiari buruzko klase teorikoa

11:00-12:30  Hitzaldia
Esku-hartze sozialeko praktikan kulturarteko bitartekaritzak duen garrantzia: Médicos del Mundo Navarra entitateak Nafarroan egiten duen lana

Blanca Fraile, hezkuntzako teknikaria.
Farmata Watt, Médicos del Mundoko bitartekaria eta esku-hartze sozialeko teknikaria.

12:30-12:45  Atsedenaldia

12:45-14:15  Hitzaldia
Hezkuntza-komunitateko kide sentitzea ingurune transkulturaletan.

Edurne Saiz Velaz, Irakasletzako diplomaduna eta Sexologiako masterduna eta SEI elkarteko langilea.

14:15-14:30  Bukaerako ekitaldia

Marcela Bejarano

asteartea 18 ekaina

9:30 – 13:00  Hitzaldia
Ikuspegi transkulturalaren praktika osasun mentalaren arloan

Alejandra Carrasco Martín, antropologo soziokulturala eta gizarte langilea.

La Casa Jove - Dar Chabab zerbitzuko koordinatzailea eta SAPPIR Migratzaileei eta Errefuxiatuei Arreta Psikopatologikoa eta Psikosoziala emateko Zerbitzuko gizarte langilea.

Andrea Urrea Alegre, Osasunaren arloko psikologo orokorra, psikoterapeuta eta irakaslea. La Casa Jove - Dar Chabab zerbitzuko psikologoa (zaurgarritasun egoeran dauden gazte migratzaileak artatzeko zerbitzua), Serveis Residencials - Salesians Sant Jordi zerbitzuko psikologoa eta Konsulta'm +22 proiektuko psikologoa.

13:00-13:15  Atsedenaldia

13:15- 14:30  Mahai-ingurua
Moderatzailea: Marcela Bejarano / Lucía Martínez.
Inklusio sozialeko eta kulturartekotasuneko esperientziak

Irune Ansa, Lantxotegi elkartea (NUP). Kabia: migratzaileen inklusiorako eta kulturarteko bizikidetzarako programa.

Ruben Lasheras, NUPeko katedraduna. Aukera: NUPen ekimena migratzaile gazteen inklusioa eta haien eta Unibertsitateko ikasleen arteko kulturarteko bizikidetza bultzatzeko.

Zaska zurrumurruen kontrako Nafarroako sarea: arrazakeriari eta xenofobiari aurre egiteko estrategia.
Quindy Akeju: Afroemakumeak. Komunikabide inklusiboak eta arrazakeriaren aurkako aktibismoa.

14:30-14:45  Bukaerako ekitaldia

Marcela Bejarano/ Lucía Martínez

Antolatzailea

Nafarroako Unibertsitate Publikoa. Herritarrei, Bizikidetzari eta Pluralismoari buruzko UNESCO Katedra (NUP).

Beste antolatzaile batzuk

Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentua. Migrazio Politiken Zuzendaritza Nagusia.

Laguntzailea

Nafarroako Gobernua