Europan gaixotasun bat arrarotzat jotzen da baldin eta 10.000 biztanleko 5 pertsonak baino gutxiagok badute eta, gainera, larriak eta kronikoak badira, ahultasuna badakarte eta kasu gehienetan desgaitasun handia eragiten badute.
Teknologia biosanitarioaren arloan, aurrerapauso garrantzitsuak eman dituzte azken urteotan, eta aukera paregabea eskaintzen dute gaixotasun arraroen diagnostikoan, tratamenduan eta halako gaixotasunak dituztenekin lan egiteko moduan aurrera egiteko.
Norentzat
Ikastaroa, oro har, gaixotasun arraroetan interesa duten guztientzat da. Bereziki, osasunaren eta/edo teknologiaren arloko profesional, ikasle eta irakasleentzat.
Helburuak
Ikastaro honetan, Nafarroan egiten ari diren ikerketa teknologikoko proiektu nagusien emaitzak emanen dira ezagutzera, eta gaixotasun arraroak tratatzeko nola aplikatzen diren azalduko da.
Ikastaroaren zuzendaria
Esther Vicente Cemboráin doktorea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Osasun Zientzien Saileko irakasle elkartua (Biokimikaren eta Biologia Molekularraren arloa) eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko (NOPLOI) Gaixotasun Arraroen Nafarroako Biztanleen Erregistroko teknikaria (RERNA).
asteartea 18 ekaina
09:00 - 09:30
Ikastaroaren inaugurazioa eta aurkezpena
Tomás Belzunegui Otano, Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Medikuntzako Graduko dekanordea (Osasun Zientzien Fakultatea)
José María Casado Aguilera, GERNA Gaixotasun Arraroen Nafarroako Elkartearen kide fundatzailea eta aholkularia
Esther Vicente Cemboráin, udako ikastaroaren zuzendaria
09:30 - 10:30 Hitzaldia
NAGEN proiektuak.
Virginia García Solaesa, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko (NOU) Genetika Medikoko Zerbitzuko mediku espezialista eta Navarrabiomedeko Medikuntza Genomikoko Unitateko NAGEN-data proiektuko ikertzaile nagusia
10:30 - 11:30 Hitzaldia
Zientziari eta teknologiari lotutako Doitasun Medikuntzako Azpiegitura (IMPaCT)
Gonzalo Rodríguez Ordóñez. Dirección de Medicina Personalizada y Laboratorios de Nasertic (Navarra de Servicios y Tecnologías S.A.)
11:30 - 12:00 Atsedenaldia, kafea
12:00 - 13:00 Hitzaldia
UNICAS proiektua
Javier Gorricho Mendívil, Osasun arloko Emaitzak ebaluatu eta zabaltzeko Zerbitzuko burua. Osasunbidea - Nafarroako Osasun Zerbitzuko Osasunerako Sistemen eta Teknologien Zuzendariordetza.
13:00 - 14:00 Hitzaldia
Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Zerbitzuak NAGEN eta UNICAS proiektuetan izandako esperientzia
Josune Hualde Olascoaga, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Pediatria Zerbitzuko mediku espezialista eta NAGEN Pediatrics proiektuko ikertzaile nagusia.
asteazkena 19 ekaina
9:30-10:30 Hitzaldia
Proteomika alboko esklerosi amiotrofikoan: biomarkatzaileak
Marta Velasco Martín, Telekomunikazioetako goi-mailako ingeniaria eta NUPeko Ingeniaritza Biomedikoko Graduko irakaslea
Esther Vicente Cemborain, Kimika Medikoko doktorea eta NUPeko Erizaintza, Medikuntza eta Ingeniaritza Biomedikoko irakaslea
10:30 - 11:30 Hitzaldia
Proteinak, datuak eta erabilera farmakologiko berriak neurodegenerazioaren arloan
Enrique Santamaría Martínez, NUPeko irakasle elkartua eta Navarrabiomedeko Neuroproteomika Klinikoko taldeko ikertzaile nagusia
11:30 - 12:00 Kafea hartzeko etenaldia
12:00 - 13:00 Hitzaldia
Internet of Medical Things (IoMT): zer den ona, zer itsusia eta zer txarra
Luis Serrano Arriezu, NUPeko irakaslea eta Smart Cities Institutuko zuzendariordea (ISC)
13:00 - 14:00 Mahai-ingurua
Moderatzailea: Esther Vicente Cemboráin, udako ikastaro honen zuzendaria
Nola laguntzen digu teknologiak gaixotasun arraroak ditugunoi?
GERNA elkartea
Luis Serrano Arriezu, NUPeko irakaslea eta Smart Cities Institutuko zuzendariordea (ISC)
Enrique Santamaría Martínez, NUPeko irakasle elkartua eta Navarrabiomedeko Neuroproteomika Klinikoko taldeko ikertzaile nagusia
Antolatzailea
Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Laguntzailea
GERNA Gaixotasun Arraroen Nafarroako Elkartea
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua (NOPLOI)
Nafarroako Gobernua