Klima-aldaketari buruzko ikerketarentzat, zientzietan eta zientzietatik haratago, kalteberatasunaren gaia auzi zaila da, eta aberastasunaren banaketa bidegabea ditu oinarri, honakoak aintzat hartuta: generoa, jatorria, gizarte-maila eta lekua. Ingurunearen okerragotzearekin eta garapen bidezkoagoa lortzearekin lotutako protestek zabaldu egiten dute gure begirada: komunitatearen ongizatea da gakoa, eta bizimodu berriak aldarrikatzen ditu, landareak, animaliak, gizakiak eta espiritualtasuna lotzen dituztenak.
Norentzat
Ezagutza maite dutenak: irakasleak, ikasleak, kudeatzaileak, osasunaren arloko langileak, kazetariak, publizistak, artistak, zuzenbidearen arloko profesionalak eta abarrak, baldin eta sormena eta hazkuntza pertsonala eta/edo profesionala lantzeko kondizioak eratu nahi badituzte.
Helburuak
1.- Sakratutasunean ikertzea, ikuspegi zabal eta inklusibo batetik, aldaketaren eta mobilizazio sozialaren parte dela ulertuta.
2.- Denbora ematea entzuten, eta gorputzaren, buruaren eta emozioen arteko loturei erreparatzea.
3.- Mundua taxutzen eta bertan bizitzen lagunduko duten ikaskuntzak sortzea.
Ikastaroaren zuzendaria
Ana Aliende Urtasun, NUPeko Soziologiako eta Gizarte Laneko Saileko irakaslea.
Ana Ansa Ascunce, medikua, Osasunaren Sustapenean aditua.
astelehena 28 abuztua
10:00 - 11:30 Hitzaldia
Natura, lurraldea eta espiritualtasuna
Josep Maria Mallarach Carrera, Ingurumeneko Biologian doktorea, Ingurumen Zientzietako masterra du, eta lizentzia Geologian. Naturaren balio eta esanahi espiritualei buruzko graduondoko ikastaro baten zuzendaria izan da Gironako Unibertsitatean.
12:00 - 13:30 Tailer praktikoa
Natura, lurraldea eta espiritualtasuna
Josep Maria Mallarach
asteartea 29 abuztua
10:00 - 11:30 Hitzaldia Henri Lenaerts Museo Etxean. Helène aretoa. Irurre (Nafarroa)
Sakratutasuna naturan
Josep Maria Mallarach
12:00 - 13:30 Tailer praktikoa Henri Lenaerts Museo Etxean. Helène aretoa. Irurre (Nafarroa)
Sakratutasuna naturan
Josep Maria Mallarach
asteazkena 30 abuztua
10:00 -11:30 Tailer teoriko-praktikoa
Kalteberatasuna eta zainketak gizartea eraldatzeko
Ana Aliende Urtasun, NUPeko Soziologiako eta Gizarte Laneko Saileko irakaslea.
Ana Ansa Ascunce, medikua, Osasunaren Sustapenean aditua.
Natalia Tajadura Arizaleta, NUPeko Gizarte Ekintzarako Unitatearen kudeatzailea.
12:00 -13:30 Tailer teoriko-praktikoa
Gorputza, kontzientzia eta osasuna
Wang Lee jauna, doktorea Naturologian eta Akupunturan Cambridgeko Nazioarteko Unibertsitatean, eta graduondokoa Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan, Elikaduran, Fitoterapian eta Bioenergian.
osteguna 31 abuztua
10:00 - 11:30 Tailer teoriko-praktikoa euskaraz
Jasangarritasunerako eta zaintzarako sareak sortzen
Raúl Hernández Amillano, abokatua, yogako eta meditazioko irakaslea.
12:00 - 13:30 Tailer teoriko-praktikoa
Sareak sortzen: barne-garapeneko helburuak
Leyre Iriarte Cerdán, Zientzietan doktorea, eta profesional seniorra jasangarritasunean, garapen iraunkorrean eta ongizatean
ostirala 01 iraila
10:00 - 11:30 Tailer praktikoa Henri Lenaerts Museo Etxean. Helène aretoa. Irurre (Nafarroa)
Gorputza, kontzientzia eta osasuna
Becky Siegel dantzari, koreografo eta dantza-irakaslea Tempomobile eta Kon Moción konpainietako zuzendaria da, baita "Bailar desde quienes somos" proiektukoa ere.
12:00-13:30 Tailer praktikoa Henri Lenaerts Museo Etxean. Irurre (Nafarroa)
Kalteberatasuna eta zainketak gizartea eraldatzeko
Ana Aliende Urtasun, NUPeko Soziologiako eta Gizarte Laneko Saileko irakaslea.
Ana Ansa Ascunce, medikua, Osasunaren Sustapenean aditua.
Natalia Tajadura Arizaleta, NUPeko Gizarte Ekintzarako Unitatearen kudeatzailea.
Antolatzailea
NUP
Beste antolatzaile batzuk
Henri Lenaerts Fundazioa
Laguntzailea
Nafarroako Gobernua
Gesalazko Udala