Cursos de verano
Udako ikastaroak

Jasangarritasunerako eta ongizaterako ibilbideak

abuztuak 22 - 26

Fernando Remacha ikasgela, Sario eraikina, NUP

Deskargatu PDF

Ikastaroan arakatuko dugu natura nola bihurtzen den aliatua emakumeen ibilbide biografikoetan, bizitzako esperientziei eta horrek sortzen dituen ziurgabetasun eta duda-mudekin zerikusia duten auziei buruzko iritziak konparatzeko eta jakin-mina elikatzeko.

Horretaz gainera, astia hartuko dugu gorputzaren bidez sormena eta izatearekiko eta bilakaerarekiko konexioa sentitzeko. Izan ere, gorputzaren bidez bizipenak izateak aukera emanen digu nolakoak garen eta munduan nola jokatzen dugun hobeki ulertzeko prozesuetan murgiltzeko.

Kultura baten baino gehiagoren ikuspegitik begiratuko diogu gaiari konexio berriak sortzeko, talde loturak eta bilakaeraren ingurukoak, zeinak lagungarriak izanen baitzaizkigu bizi-egoera on batzuetara iristeko; bizitzak dar-dar eragiten digula sentitzeko eta bizitzaren erritmoan ibiltzeko, prozesu zehatzetatik abiatuz bizitzaren beraren dimentsioetan barrena. Azkenik, musikaren eta arteen bidez bizipen kontzientea eta gozamen estetikoa arakatuko ditugu, eta ikusiko dugu nola laguntzen dioten berdintasunari; bestetik, hitzekin ere gozatuko dugu, eta ikasiko dugu hitzaren bidez bidaian aurrera egiten esperimentazio poetikoko eta aldaketa sozialeko norabide berriak moldatzeko.

Norentzat

Ikastea maite dutenentzat, irakasle, ikasle, kudeatzaile, osasunaren arloko langile, kazetari, publizista, zuzenbidearen arloko profesionalentzat eta abarrentzat, baldin eta sormena eta hazkuntza pertsonala eta/edo profesionala lantzeko kondizioak eratu nahi badituzte.

Helburuak

- Astia hartzea geure buruari entzuteko, gorputzaren, buruaren eta emozioen arteko loturak ezarriz eta landuz; hala, ohartuko gara lotura horiek batasunean egoten laguntzen digutela eta dakiguna aktibatzen dutela

- Diziplina artistikoak generoan oinarrituz arakatzea garen horretara iristeko bidaide izanen dugun sormena esperimentatzeko

- Espiritualtasunaren bizipenari kultura batetik baino gehiagotatik begiratuz gure ikuspegia zabaltzea

Ikastaroaren zuzendaria

Ana Aliende Urtasun, NUPeko Soziologiako eta Gizarte Laneko Saileko irakaslea

Ana Ansa Ascunce, medikua eta foru parlamentaria

astelehena 22 abuztua

10:00  Hitzaldia
Zergatik da garrantzitsua gaur inoiz baino gehiago gure izaerarekin konektatzea?

Itziar Insausti Mujika, basoko terapiako gidaria, antropologoa, artista eta hezitzailea

12:00  Hitzaldia
Mendia, buruaren gozagarri

Juanjo Garbizu Areizaga, diseinatzailea, idazlea eta mendizalea

asteartea 23 abuztua

10:00  Hitzaldia
Nondik jaiotzen da bertsoa? Nola iristen da ahora?

Julio Soto Ezkurdia, bertsolaria

12:00  Hitzaldia
Kontrako eztarritik: nola iritsi bertsora emakume gorputzetik?

Uxue Alberdi Estíbaritz, idazlea eta bertsolaria

asteazkena 24 abuztua

10:00  Tailerra
Nire gorputza, nire betiereko izaeraren ataria

Miren Portillo Ciriza, terapeuta psikokorporala eta transpertsonala. Terapia Okupazionaleko graduduna, eta Psikomotrizitateko masterduna

12:00  Tailerra
Gorputz lirikoen artea

Eloina Aarras, gorputzaren psikoterapian eta dantzaterapian trebatua. Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren sustatzailea

Antonia Lazcoz Urtasun, Espainiar Literaturako eta Hizkuntzako lizentziaduna

osteguna 25 abuztua

10:00-13:30  Tailerra
Hatsetik begiradara: idazketa intimoa erritual gisa

Olga Fajardo, “La escritura como camino” ekimenaren zuzendaria (hizkuntza, isiltasuna eta espiritualtasuna), hezkuntzako proiektuetan aritua eta kontenplazio gaien editorea

ostirala 26 abuztua

10:00-13:30  Tailerra
Zentzumenen poetika

Gabriel Hernández, Teatro de los Sentidos taldearen zuzendari laguntzailea

Antolatzailea

NUPeko Bizitza Eskola

Laguntzailea

Nafarroako Gobernua