Cursos de verano
Udako ikastaroak

Komunitatea, haurren eta nerabeen babesgarri: esku hartzeko estrategiak eta tresnak Nafarroako komunitateen esperientzietan

abuztuak 30 - 31

Sarioko 04. ikasgela, NUP

Deskargatu PDF

Haurren zerbitzu publikoetako profesional askok eta Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzietako ikasleek prestakuntza eskatu izan dute haurrak eta nerabeak babesteko komunitateak duen zereginari buruz. Horregatik jarri da martxan ikastaro hau.

Goizetan, esparru teorikoa aurkeztu, eta esperientzia batzuk azalduko ditugu kontzeptuak hobeki ulertzeko.

Arratsaldeetan, berriz, bisitak eginen ditugu proiektu komunitarioetara, eta tailer praktikoak eginen ditugu komunitateak babesa nola ematen ahal duen jakiteko.

Norentzat

Haurrak babesteko sistemako profesionalentzat, gizarte zerbitzuetako oinarrizko osasun laguntzakoentzat eta ikastetxeetako eta osasun zentroetako profesionalentzat.
Entitate sozialetako eta komunitarioetako teknikarientzat, boluntarioentzat eta arduradunentzat.
Arduradun politikoentzat.
Gazteen, berdintasunaren eta hezkuntzaren arloetako udal teknikarientzat.
Gizarte Laneko, Gizarte Hezkuntzako, Soziologiako eta Irakasletzako ikasleentzat.

Helburuak

1.- Nafarroako babes komunitarioko esperientziekin ikasitakoaren berri ematea

2.- Taldean gogoeta egitea komunitateak haurrei eta nerabeei ematen dien babesari buruz

3.- Nafarroako herri, auzo eta ibarretan proposamen berriak martxan jar daitezen bultzatzea

Ikastaroaren zuzendaria

Alberto Jauregui Virto doktorea.
Xabier Senosiain Echavarri eta
Hodei Sarasa Camacho,

NUPeko Soziologiako eta Gizarte Laneko Saileko irakasleak

asteartea 30 abuztua

9:00 - 9:30  Hasiera

Olga Chueca Chueca, Nafarroako Gobernuko Familiaren eta Adingabeen Zerbitzuko zuzendariordea.
Alberto Jauregui Virto, NUPeko Soziologiako eta Gizarte Laneko Saileko irakaslea eta ikastaroaren zuzendaria.

9:30 - 11:30  Hitzaldia
Haurren babes komunitarioaren oinarriak

Alberto Jauregui Virto, Xabier Senosiain Echavarri eta Hodei Sarasa Camacho, NUPeko Soziologiako eta Gizarte Laneko Saileko irakasleak

12:00 - 13:15  Mahai-ingurua
Garapen komunitarioa

Umetxea Sanduzelai elkartea.
Buztintxureando Txuri elkartea.

Moderatzailea: Javier Arza Porras, NUPeko Giza Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoa

13:15 - 14:15  Mahai-ingurua
Haurren eta nerabeen diagnosi komunitarioa

Umetxea Sanduzelai elkartea. Sanduzelai, Iruñea.
Lizarraldea Erein elkartea. Lizarra.
Haizialdia elkartea. Emitagaña – Mendebaldea, Iruñea.

Moderatzailea: Xabier Senosiain Echavarri, NUPeko Soziologiako eta Gizarte Laneko Saileko irakaslea

16:00 - 17:30  Tailerra
Haurrentzako eta nerabeentzako proiektu komunitarioak martxan jartzea

Alberto Jauregui Virto, NUPeko Soziologiako eta Gizarte Laneko Saileko irakaslea

17:45 - 19:15  Tailerra
Haurrentzako eta nerabeentzako proiektu komunitarioak egitea

Hodei Sarasa Camacho, NUPeko Soziologiako eta Gizarte Laneko Saileko irakaslea

asteazkena 31 abuztua

9:00 - 10:30  Mahai-ingurua
Talde eta zerbitzu komunitarioak: talde lana udaletako zerbitzu sozialekin

Iruñeko auzoetako Prebentzioko Ekintza Komunitarioko Zerbitzuetako teknikari ohia
Antsoaingo Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko hezitzailea
Iruñeko Haurrak eta Familia Programako gizarte langilea
Iruñeko Haurrak eta Familia Programako hezitzailea

Moderatzailea: Hodei Sarasa Camacho, NUPeko Soziologiako eta Gizarte Laneko Saileko irakaslea

11:00 - 12:30  Hitzaldia
Hezitzaile komunitarioen prestakuntza

Iñigo Subiza Iribarren, Berriozarko Udaleko Aisialdiko eta Animazioko Udal Eskolako kidea
Xabier Leoz Arriaga, Eskola Komunitarioko kidea. Txantreako Sinarzubi Federazioko kidea

Moderatzailea: Xabier Senosiain Echavarri, NUPeko Soziologiako eta Gizarte Laneko Saileko irakaslea

12:45 - 14:15  Mahai-ingurua
Zentro komunitarioak, babes eremu sozioedukatiboak

"El piso" Etxabakoitz Bizirik elkartea
Auzoenea zentro komunitarioa, Aldezar elkartea, Iruñea
Antzara zentro komunitarioa, Mendillorri, Iruñea

Moderatzailea: Xabier Senosiain Echavarri, NUPeko Soziologiako eta Gizarte Laneko Saileko irakaslea

16:00 - 19:00  Bisitak
Haurren eta nerabeen babesaren geografiak

Buztingune zentro komunitarioa, Buztintxureando Txuri elkartea
Berriozarko Gaztegunea, Berriozarko Udala
Harrobi gaztegunea, Antsoaingo Udala

Antolatzailea

NUP

Beste antolatzaile batzuk

Nafarroako Gobernua

Laguntzailea

Nafarroako Gobernuko Familiaren eta Adingabeen Zerbitzuko Zuzendariordetza

Ereitegi kooperatiba