Historia gero eta gehiago gaur egungo eztabaida publikoaren parte da. Telebista-programetatik hasi eta bideojokoetan edo sare sozialetan buka, gertaera historikoak, horien ondorioak, haiei buruzko memoria eta gure gizarteetan dituzten ondorioak etengabe ageri dira kultura-industrietan, eta haien bitartez gure eguneroko bizitzan. Historia publikoago bat dibulgatzeko eta hedatzeko panorama honetan, ikastaro honen bidez ikasleei hedapen hori egiteko euskarri eta bideak hurbilduko zaizkie, haiek erabiltzen dituzten eragile nagusietako batzuen eskutik (historiari buruzko telebista-programen ekoizle eta aurkezleak, youtube, twitter edo halako plataformen bidez historia dibulgatzen duten pertsonak, bideojokoen diseinatzaileak, historia dibulgatzeko aldizkarietako zuzendariak eta editoreak...).
Ikastaro honetan, ikasleek, alde batetik, historia dibulgatzeko eta hedatzeko tipologia desberdinak behatuko dituzte, horretan diharduten eragile nagusietako batzuen praktika profesionalaren bidez. Eta, bestetik, dibulgazio-tresnak garatuko dituzte, bizipenez, eragile horiekin batera, haiek menderatzen eta ezagutzen dituzten euskarrietan.
Hala, historian interesa duten ikasleak sare sozialetara, kultura-industriara eta historiaren dibulgazioarekin lotutako sektoreetara hurbiltzea du helburu ikastaro honek, egungo ikuspegi praktiko eta erreala erabiliz horretarako.
Norentzat
Historiako Graduko ikasleentzat. Historian interesa duten ikasleentzat. Historiako, Ondareko, Arkeologiako eta Giza Zientzietako gradudunentzat, oro har.
Helburuak
Historiaren dibulgazioarekin lotutako sektoreak ezagutzea, hala nola komunikabideak, sare sozialak eta kultura-industriak. Historia eta ondarea dibulgatzeko modalitateak ebaluatzea. Modu autonomoan garatzea aztertutako kultura-sektore bakoitzean parte hartzeko ereduak.
Ikastaroaren zuzendaria
Carlos Ciriza Mendivil, NUPeko Giza eta Hezkuntza Zientzien Saileko irakaslea.
Miguel Fernández Carcar, NUPeko Giza eta Hezkuntza Zientzien Saileko irakaslea.
astelehena 03 uztaila
9:30 - 11:00 Hitzaldia
Historiari buruzko bideojokoen garapena
Xavi Rubio Campillo, Ramon i Cajal programako ikertzailea Bartzelonako Unibertsitatean
11:00 - 11:30 Atsedenaldia
11:30 -13:30 Tailerra
Moderatzailea: Iñigo Mugueta Moreno, Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Twitterreko hariak: historia sare sozialetan dibulgatzeko tailerra
Javier Traité Clavería, liburu-saltzaile ohia, historialaria eta gai orotako idazlea
13:30-15:30 Atsedenaldia
15:30 - 17:00 Tailerra
Moderatzailea: Carlos Ciriza Mendívil
Historia Youtuben: historiaren dibulgazioa ikus-entzunezko formatuan
Mikel Herrán Subiñas, arkeologoa, doktoregaia Leicesterreko Unibertsitatean
17:00 - 18:30 Mahai-ingurua
Dibulgazio historikoaren egoera gaur egun. Irteera profesionala izan daiteke?
Javier Traité Clavería, idazle eta dibulgatzailea
Mikel Herrán Subiñas, Leicesterreko Unibertsitatea
Eva Tobalina Oraá, Errioxako Nazioarteko Unibertsitatea
Laia San José Beltrán, idazle eta dibulgatzailea
asteartea 04 uztaila
10:00 - 11:30 Tailerra
Moderatzailea: Miguel Fernández Carcar
“El Condensador de Fluzo”: Historiaren kontsumoa prime time-an
Laia San José Beltrán, idazle eta dibulgatzailea
11:30 - 12:00 Atsedenaldia
12:00 - 13:30 Hitzaldia
Desperta Ferro: Historiaren dibulgazioa argitaletxeen industrian
Alberto Pérez, Desperta Ferro Ediciones argitaletxeko bazkide sortzaile eta editorea
Antolatzailea
Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Laguntzailea
GTL History proiektua - Kultura Zientifikoaren Unitatea