Cursos de verano
Udako ikastaroak

Adimen artifiziala gure bizitzetan

abuztuak 09 - 12

Uxueko eliza gotorlekua eta erronda-pasealekua

Deskargatu PDF

Uxueko udako ikastaroa abuztuaren 9tik 12ra egingo da eta Adimen Artifiziala izango du hizpide.

Adimen Artifiziala gure bizitzan izenburupean antolatu du Jakiundek topaketa, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren udako ikastaroen baitan. Nafarroako Gobernuko Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko Sailaren eta Espainiako Zientzia eta Berrikuntzako Ministerioaren babesarekin, eta Uxueko Udalaren eta Iruñeko Planetarioa eta Astronavarraren lankidetzarekin.

Ohi bezala, Pertseida ozar-izarren inguruan antolatua da abuztuko ikastaroa, eta aurten Done Laurendiren malkoak santuaren egun berean behatzeko aukera eskainiko du ikastaroak, abuztuaren 10ean, larunbatez.

Izar usoen behaketaz gain, hitzaldiak eta solasaldiak, hiru kontzertu, ikastaroari amaiera emango dion dokumental bat, eta 24 Emakume zientzia, arte eta letretan erakusketa eskainiko ditu egitarauak. Jakiunderen erakusketa ibiltaria abuztuaren 2tik irailaren 5era ikusi ahal izango da Uxuen.

Uxueko udako ikastaroa publiko guztiei dago zabalik eta ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea, hitzaldi eta solasaldietarako sarrera librea da lekuak bete arte. Nolanahi ere, kontzertuak Sta. Maria eliza-gotorlekuan egiten dira eta edukiera mugatua denez gero, doako sarrerak eskuratzeko aurretiaz eman behar da izena, uztailaren 1etik aurrera eskuragarri egongo den esteka honetan: www.jakiunde.eus/ujue

Norentzat

Jende guztiarentzat

Helburuak

Jakiunderen eta Uxueko udako ikastaroaren helburua ezagutza sustatzea eta zabaltzea da, bai eta egungo erronkei buruzko hausnarketa eta analisia eginaraztea ere.

Ikastaroaren zuzendaria

Humberto Bustince, NUPeko Konputazioaren Zientzietako eta Adimen Artifizialeko katedraduna.

ostirala 09 abuztua

10:00  Ikastaroaren hasiera

Patricia Fanlo Mateo. Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria

Unai Hualde Iglesias. Nafarroako Parlamentuko lehendakaria

Iciar Astiasaran. Jakiundeko lehendakaria, zientzia, arte eta letren akademia

10:15  Hitzaldia
Adimen artifiziala burmuin konputazionalaren baitan

Humberto Bustince, Konputazio Zientzietako eta Adimen Artifizialeko katedraduna, UPNA/NUP; Jakiundeko akademikoa; udako ikastaroaren koordinatzailea

11:15  Hitzaldia
Espainiar neurozientzia eta zibernetikaren jaiotza: Cajaletik "Von Neumann arkitekturara", Lorente de Nó-tik pasatuz

Fernando de Castro, CSICeko zientzialari titularra, Garapenaren Neurobiologia taldeko ikertzaile nagusia, Instituto Cajal-CSIC. History Committee, Federation of European Neuroscience Societies-FENS erakundeko lehendakaria

12:15  Hitzaldia
Neuroteknologia, adimen artifiziala eta neuroeskubideak

David Ezpeleta, neurologoa, Espainiako Neurologia Elkarteko lehendakariordea, SENeko Neuroteknologia eta Adimen Artifizialeko eta Historia eta Kulturako arloetako arduraduna

16:30 
Moderatzailea: Manuel Seara, A Hombros de Gigantes, Radio 5, RNE-ko programaren zuzendaria
Solasaldia

Fernando de Castro

David Ezpeleta

Juanjo Rubio ,Cajal lan-taldeko kolaboratzailea

18:00 
Bisita gidatua Uxueko ondare historiko kulturalera

Esther Leza Uxueko maistraren eskutik

19:00  Kontzertua
Zabaldika laukotea (Uxueko Santa Maria eliza-gotorlekuan)

larunbata 10 abuztua

10:00  Hitzaldia
Adimen Artifiziala benetan azkarra al da?

Ramón López de Mántaras, Institut d 'Estudis Catalans; ikerketa-irakasle emeritua, Adimen Artifizialeko Ikerketa Institutua (IIIA) (CSIC)

11:00 
Hitzaldia

Pedro Larrañaga, Konputazio Zientzietako eta Adimen Artifizialeko katedraduna, Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa (UPM); Jakiundeko akademikoa

12:00 
Moderatzailea: Amaia Madinabeitia, Está pasando saioaren zuzendaria, Navarra TV
Solasaldia

Ramón López de Mántaras

Pedro Larrañaga

Israel Olalla, Googleko bezeroen ingeniaritzako gerentea

13:15 
Bisita gidatua Uxueko ondare historiko kulturalera

Esther Leza Uxueko matestraren eskutik

16:30 
Astronomia: lortzeko zailak diren datu gutxi batzuetatik informazio asko eskuratzeko historia

Javier Armentia, astrofisikaria, Iruñeko Planetarioko zuzendaria

17:10 
Herritarren Zientziaren eta Adimen Artifizialaren arteko lehia

Iñaki Ordoñez, astrofisikaria, Iruñeko Planetarioa

17:50 
Izarren behaketa AA-rekin (Adimen Artifiziala) eta AE-rekin (Adimen Emozionala)

Fernando Jáuregui, astrofisikaria, Produkzio eta Pedagogiako arduraduna, Iruñeko Planetarioa

19:00  Kontzertua
Erramun Martikorena (Uxueko Santa Maria eliza-gotorlekuan)

21:00 
Pertseiden behaketa (San Miguel elizaren hondakinen inguruan)

Iruñeko Planetarioak eta Astronavarra elkarteak antolatua

igandea 11 abuztua

10:00 
Hitzaldia

Senén Barro Ameneiro, Konputazio zientzien eta Adimen Artifizialeko katedraduna, Santiago de Compostelako Unibrtsitatea (USC); CiTIUSeko zuzendari zientifikoa (Centro Singular de Investigación en Tecnoloxías Intelixentes)

11:00  Hitzaldia
Adimen artifizialak minbiziaren tratamendua hobetu dezake?

Hugo Arasanz, onkologoa, Osasun Zientzietako doktorea, ikerketa klinikoan espezialista, Navarrabiomed, Miguel Servet Fundazioa

12:30  Hitzaldia
Adimen artifiziala: aliatu bat Lur sistemari behatuta klima-aldaketara egokitzeko

Pello Oria, meteorologoa

16:30  Mahai-ingurua
24 Emakumeak zientzia, arte eta letretan - Erakusketaren inguruko solasaldia

Jakiundeko akademikoak

Nora Alonso, enpresaria

Maite Apezteguía, arkitektoa

Mariasun Landa, idazlea

Maria Teresa Telleria ,ad honorem ikerketa-irakaslea, Madrilgo Errege Lorategi Botanikoa, CSIC

18:00 
Bisita gidatua Uxueko ondare historiko kulturalera

Esther Leza Uxueko matestraren eskutik

19:00  Kontzertua
La chanson nouvelle (Uxueko Santa Maria eliza-gotorlekuan)

astelehena 12 abuztua

10:00  Hitzaldia
Adimen artifiziala eta demokrazia

Daniel Innerarity, filosofia politikoko katedraduna, Ikerbasque ikertzailea eta Gobernantza Demokratikoko Institutuko zuzendaria, UPV/EHU

11:00  Hitzaldia
Adimen Artifizialari buruzko Europar Batasuneko Erregelamendu berria: esparrua mugatzeko ote?

Itziar Alkorta, Zuzenbide Zibileko irakasle titularra, UIKeko Udako Ikastaroen zuzendaria, UPV/EHU

12:00  Mahai-ingurua
Solasaldia

Daniel Innerarity

Itziar Alkorta

Sergio García, UPNA/NUPeko Soziologia eta Gizarte Lana saileko irakaslea

13:00 
Bisita gidatua Uxueko ondare historiko kulturalera

Esther Leza, Uxueko matestraren eskutik

17:00  Dokumentala
Makinen gerra

Karlos Alastruey, zuzendaria

18:00  Mahai-ingurua
Solasaldia

Karlos Alastruey, Zinegilea eta UPNA/NUPeko Ingeniaritza saileko irakasle titularra

Fernando Ustarroz, laburmetraiko aktorea

Ignacio Sánchez de la Yncera , Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoa

Sergio García, UPNA/NUPeko Soziologia eta Gizarte Lana saileko irakaslea

 

19:00 
Ikastaroaren amaiera

Antolatzailea

UPNA | Jakiunde, Zientzia, Arte eta Letren Akademia

Laguntzailea

Nafarroako Gobernuaren Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentua
Espainiako Gobernuko Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa
Uxueko Udala
Iruñeko Planetarioa

Finantzatzailea

Nafarroako Gobernua, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentua