Gizarte digitalaren erronketako bat pornografiaren arazoekin eta horrek hezkidetzako lanean eragiten dituen talkekin dago lotuta. Ikastaroan teoria feministaren eta gizarte zientzien tresna kontzeptualak emanen dira, problematika horiek gehienak ulertzeko eta, horrela, ikasleei interpretazio-esparru bat emateko, hezkuntzako esku-hartzeak pentsatu, diseinatu eta lantzeko aukera izan dezaten. Hau izanen da ikastaroaren egitura:
- multzoa. Pornografiaren problematikei buruzko erreferentzia teoriko nagusiak.
- multzoa. Hezkidetzaren printzipioen eta pornografiaren imajinarioaren eta praktikaren arteko talka.
- multzoa. Pornografia gizarte digitalaren erronka gisa.
Norentzat
Hezkuntzako eta Gizarte Zientzietako graduko eta graduondoko ikasleentzat. Hezkuntza-etapa guztietako irakasleentzat. Familientzat eta hezkuntza-komunitatearentzat. Hezkuntzaren arloko eta emakumeen aurkako indarkeriari buruzko baliabideen arretaren eta kudeaketaren arloko erakunde publikoetako langileentzat, bai eta berdintasun-unitateetakoentzat ere.
Helburuak
Oinarri teorikoa eta kontzeptuala eskuratzea, pornografiak gizarte digitalean sortzen dituen arazoak ezagutu, interpretatu eta detektatu ahal izateko.
Ikastaroaren zuzendaria
Lydia Delicado Moratalla, NUPeko Giza eta Hezkuntza Zientzien Saileko irakaslea
asteartea 20 ekaina
17:00-19:00 Hitzaldia
Pornografia aztertzen duten oinarri teoriko feministak
Lydia Delicado Moratalla, NUPeko Giza eta Hezkuntza Zientzien Saileko irakaslea
osteguna 22 ekaina
17:00-19:00 Hitzaldia
Kulturaren pornifikazioa eta horrek estereotipo sexisten sozializazioan duen eragina
Yolanda Domínguez, ikusizko lanen artista, berdintasunezko komunikazioaren arloko aholkularia eta hezitzailea, “Maldito estereotipo” liburuaren egilea eta Radio 3 irratiko kolaboratzailea
asteartea 27 ekaina
17:00-19:00 Hitzaldia
Nola eragiten duen pornografiaren imajinarioak eta praktikak hezkidetzaren garapenean
Lydia Delicado Moratalla, NUPeko Giza eta Hezkuntza Zientzien Saileko irakaslea
osteguna 29 ekaina
18:00-20:00 Hitzaldia
Pornografia gizarte digitalaren erronka gisa
Lluís Ballester Brage, Balear Uharteetako Unibertsitateko soziologoa, pornografia digitalari buruzko ikerketan aditua
Antolatzailea
UPNA
Finantzatzailea
Nafarroako Gobernua
EHULEAK elkartea