Cursos de verano
Udako ikastaroak

2023ko Udako Ikastaroen irekiera-saioa: “Pornografia: arazo sozial global bat”

ekainak 07

Nafarroako Museoa [Santo Domingo Kalea, 47, Iruña] - 19:00etan.

Deskargatu PDF

Irekiera-hitzaldia emanen dute Lydia Delicado Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasleak eta Yolanda Domínguez artista bisual, aholkulari eta komunikazio parekideko prestatzaileak.

Norentzat

Jende guztiarentzat

Helburuak

Hitzaldian, pornografia aztertzen duten ikerketa akademikoak zertan diren azalduko da; halaber, indarrean dauden eztabaidak mahaigaineratuko dira, bai eta zein diren pornografia digitala edo mainstream pornografia, “pornografia berri” ere izendatua, mundu garaikideko arazo sozial globala dela adierazten duten ebidentziak. Arazoaren zenbait dimentsio aztertuko dira, eta bereziki azpimarratuko da zenbateko eragina izan duen pornografiaren kanonak industria kulturaletan eta sare sozialetan.

asteazkena 07 ekaina

19:00  2023ko Udako Ikastaroen hasierako irakasgaia
Pornografia: arazo sozial global bat

Lydia Delicado eta Yolanda Domínguez

Antolatzailea

Nafarroako Unibertsitate Publikoa