“BEGIRADA POLIEDRIKOAK HIRIARI” ikastaro arrakastatsuaren bigarren edizioa da hau, eta hiriaren kontzeptuari, giza kokalekuari eta espazio publikoari buruz hausnartzeko eta eztabaidatzeko espazio bat eskaintzea du helburu nagusia. Artearen, kudeaketaren, matematikaren, soziologiaren eta arkitekturaren arloko zenbait espezialista kontzeptu horri buruz dituzten ikuspegiez eta interpretazioez mintzatuko dira. Hiria han bizi diren pertsonen multzoa da, hango paisaia eta eraikinak, han dagoen ondare material eta immateriala... Hiria bizipenen eta emozioen agertokia da. Ikastaro honek hiriari eta haren edertasunari buruzko begirada eta hausnarketa sorta zabala eskaintzen du.
Ikastaroaren gaia eta ikuspegi kulturala kontuan hartuta, 72ko Topaketekin lotutako eskaintzan kokatu nahi dugu proposamena; izan ere, topaketa haietan hiriaren kontzeptua oso presente egon zen, eta Iruñea izan zen ekitaldi historiko haren protagonista.
Norentzat
Ikasle eta irakasleentzat (Giza eta Gizarte Zientzietakoak, Matematikakoak, Hezkuntzakoak, Zientzietakoak, Osasunaren arlokoak), unibertsitateko langileentzat eta jendearentzat oro har baldin eta interesa badute bizi garen hiriak modu sentikor eta poliedrikoan ulertzeko.
Helburuak
- Bizi garen hiriari eta, oro har, hiriaren kontzeptuari buruzko hausnarketarako eta eztabaidarako aukera ematea.
- Elkarrizketarako eta dibertsiorako espazioak sortzea, kulturan, begirada sentikorrean eta edertasunaren sorreran oinarrituta.
- NUPen eta Iruñeko hiriaren arteko lotura estutzea.
- Didaktikarako eta dibulgaziorako erabilgarria den materiala sortzea pertsonak aberasteko eta sentsibilizatzeko.
- Adin guztietako jendearen ongizatea sustatzea, bidezko kalitateko hezkuntzaren alde lan egitea eta berdintasunari eta inklusioari erantzutea.
Ikastaroaren zuzendaria
Celso Sánchez, NUPeko Soziologiako irakasle eta I-COMMUNITAS Gizarte Ikerketa Aurreratuko Institutuko ikertzailea.
Fermin Alvira, artista plastikoa, Arteko irakaslea eta bitartekari kulturala.
astelehena 16 iraila
16:45-17:00
Aurkezpena
Begoña Pérez Eransus, Unibertsitate Proiekzioko, Kulturako eta Dibulgazioko errektoreordea. NUP.
Fermín Alvira, artista plastikoa, Arteko irakaslea eta bitartekari kulturala.
17:00-18:15 Hitzaldia
Matematika hirian
Luis Rández García, Zaragozako Unibertsitateko Matematika Aplikatuko katedraduna.
18:45-20:00 Hitzaldia
Kale beretan zehar
Carlos Cánovas, argazkilaria.
asteartea 17 iraila
17:00-18:15 Hitzaldia
Sormenezko lurraldeak, soziologia eta espiritualtasuna
Ana Aliende, Aldaketa Prozesuetako irakaslea Nafarroako Unibertsitate Publikoan.
18:45-20:00 Hitzaldia
Hiriak eta irrikak. Heztea herritartasun demokratikoa sustatzeko. Gizarte-hezkuntza eta hiri-munduaren etorkizuna
Jon Echeverria. Historialaria, filosofoa eta gizarte-hezitzailea. Nuevo Futuro Nafar Elkartea eta FEDICARIA - Hezkuntzaren eta kulturaren kritika.
asteazkena 18 iraila
17:00-18:15 Hitzaldia
Sormenezko hiria
Celso Sánchez, NUPeko Soziologiako irakasle eta I-COMMUNITAS Gizarte Ikerketa Aurreratuko Institutuko ikertzailea.
18:45-20:00 Mahai-ingurua
Moderatzailea: Fermín Alvira
Hiri poliedrikoa
Marta Lajos, kudeaketaren eta giza baliabideen arduraduna Gaz Kaló Nafarroako Ijito Elkarteen Federazioan 2000. urtetik.
Miguel Leache, Zuzenbidean lizentziaduna Nafarroako Unibertsitate Publikoan, eta artista.
Laura Portero, Matematika Aplikatuaren arloko unibertsitateko irakasle titularra Nafarroako Unibertsitate Publikoan.
Antolatzailea
I-COMMUNITAS Gizarte Ikerketa Aurreratuko Institutua, Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
Laguntzailea
Gobierno de Navarra