Cursos de verano
Udako ikastaroak

Mugako nortasunaren nahasmendua desmitifikatzen: Terapia Dialektika Konduktualean oinarrituriko ikuspegi bat

abuztuak 28 - 29

Gela 231 (Aulategia). NUP

Descargar PDF

Mugako nortasunaren nahasmendua gaixotasun mental larria da, eta maiztasun handian agertzen da gizartean (biztanleria orokorraren % 1 - % 6). Hauek dira haren ezaugarri nagusiak: muturreko sentiberatasuna pertsonen arteko arazoetan; emozio bizi eta aldakorrak; jokabide inpultsiboak eta "ni”-aren nozio ezegonkorra. Nahasmendu horren arazo handietako bat da suizidio-jarreren indize altuak izaten dituztela, eta altua dela gaixotasunari loturiko heriotza-tasa. Beste zailtasun esanguratsuetako bat da pazienteek erantzun eskasa izaten dutela patologia horren ohiko tratamenduaren aurrean, eta horrek are gehiago zailtzen duela gaixotasunaren eboluzioa. Alabaina, azken urteetan gaitz horri heltzeko zenbait interbentzio efektibo garatu dira, hala nola Terapia Dialektiko Konduktuala (DBT, ingelesezko sigletan), nahiz eta oraindik ez dauden oso zabalduak asistentzia-eremuetan.

Público destinatario

Publiko orokorra eta ikasleak, unibertsitateko irakasleak eta Osasun Zientzien arloko profesionalak.

Objetivos

Ikastaro honen helburua da mugako nortasunaren nahasmenduari buruz Terapia Dialektiko Konduktualaren ikuspegitik hausnartzea, eta, horretarako, terapia mota horrek nahasmendu hori interpretatzeko eta kudeatzeko ematen dituen tresnak aurkeztea.

Dirección del curso

Iñaki Lorea Conde. Osasun Zientzien Saila. Nafarroako Unibertsitate Publikoa. PsychoLan Psikologia estudioa.

osteguna 28 abuztua

09:00 - 09:15  Ikastaroaren inaugurazioa eta aurkezpena
Inaugurazioa

Iñaki Lorea Conde.
Psikologo klinikoa. Psikologiako doktorea. Osasun Zientzien Saileko irakasle elkartua, NUP. PsychoLan Psikologia estudioko zuzendaria. Aditua Terapia Dialektiko Konduktualean oinarritutako Interbentzio Psikoterapeutikoetan (Deustuko Unibertsitatea).

09:15 – 10:30  Hitzaldia
Mugako nortasunaren nahasmendua eta arreta-defizitaren eta hiperaktibitatearen nahasmendua: errealitate desberdinak ala izeberg beraren bi punta?

Iñaki Lorea Conde.
Psikologo klinikoa. Psikologiako doktorea. Osasun Zientzietako irakasle elkartua, NUP. PsychoLan Psikologia estudioko zuzendaria. Aditua Terapia Dialektiko Konduktualean oinarritutako Interbentzio Psikoterapeutikoetan (Deustuko Unibertsitatea).

10:30 - 12:00  Hitzaldia
Kate-analisia, epaitu gabe elkarri begiratzeko tresna bat

Toni Riera López del Amo.
Osasunaren arloko psikologo orokorra. Balear Uharteetako Unibertsitateko irakasle elkartua. ALIAS Psicología enpresako zuzendaria. Terapia Dialektiko Konduktualeko espezialitatea egin du The Linehan Institute institutuan (BehavioralTech).

12:00 - 12:15  Solasaldia

12:15 - 12:45  Kafea hartzeko atsedenaldia

12:45 - 14:15  Hitzaldia - ON LINE
“Family connections”: senideentzako entrenamendua

Sara Fonseca

14:15 - 14:30  Solasaldia

ostirala 29 abuztua

09:00 - 10:30  Hitzaldia
Mindfulnessa eta autoerrukia mugako nortasunaren nahasmenduan: emozioen erregulazioa lantzen

Daniel Martín Gumersindo.
Doktorea Psikologia Klinikoan eta Osasunaren arloko Psikologian. Osasunaren arloko psikologo orokorra. Dani Martín Psicología kontsultako zuzendaria. Terapia Dialektiko Konduktualeko espezialitatea egin du The Linehan Institute institutuan (BehavioralTech).

10:30 - 10:45  Solasaldia

10:45 - 11:15  Atsedenaldia / kafea

11:15 - 14:15  Tailerra
Mugako nortasunaren nahasmendua eta suizidio ideiak dituen kasu bat kudeatzea

Carla Palafox Freund.
Prestakuntza klinikoa Alemanian jaso duen psikologoa. Terapia Dialektiko Konduktualeko terapeuta, entrenatzailea eta ikuskatzaile egiaztatua (DBTren Alemaniako elkartea, Dachverband DBT e.V.) DBTren Espainiako Elkartearen idazkaria, DBT-Madrid elkartearen kofundatzailea eta Escuela DBT eskolaren fundatzailea.
Manon Moreno: Doktorea Psikologia Klinikoan eta Osasunaren arloko Psikologian. Osasunaren arloko psikologo orokorra. Villanuevako Unibertsitateko irakasle elkartua (Madril). Terapia Dialektiko Konduktualeko espezialitatea egin du The Linehan Institute institutuan (BehavioralTech) eta DBT-Madrid elkartearen kofundatzailea da.

14:15 - 14:30  Solasaldia eta ikastaroaren amaiera

Organiza

Nafarroako Unibertsitate Publikoa

Otros organizadores

PsychoLan Psikologia estudioa

Financia

PsychoLan Psikologia estudioa