Udako ikastaro honen helburu nagusia nekazaritzako kooperatibismoaren ikuspegi integrala ematea da, eta arreta berezia jartzen du zerealen eta baratzezaintzaren sektoreetan. Adituen hitzaldiak, mahai-inguruak eta kasu praktikoak egonen dira, eta, haien bidez, kooperatiben alderdi ekonomikoak, sozialak eta antolakuntzakoak jorratuko dira. Eredu arrakastatsuak aztertuko dira, eta eztabaidagai izanen dira jasangarritasuna eta erresilientzia nagusi diren testuinguru batean kooperatibismoa indartzeko estrategiak.
Público destinatario
• Eredu kooperatibistetan interesa duten nekazariak eta ekoizleak.
• Nekazaritzako elikagaien sektoreko teknikariak eta profesionalak.
• Nekazaritzarekin eta ekonomia sozialarekin zerikusia duten ikasleak eta akademikoak.
• Publiko orokorra.
Objetivos
Nekazaritzako kooperatibismoa ulertzea: nekazaritzako kooperatiben printzipioak, balioak eta kudeaketa-ereduak aztertzea, bereziki zerealen eta baratzezaintzaren sektoreetan.
Eragin ekonomikoa eta soziala aztertzea: ebaluatzea kooperatibek zer zeregin duten landa-ekonomian, zer ekarpen egiten duten enplegua sortzeko eta zer eragin duten tokiko komunitateetan.
Eredu arrakastatsuak identifikatzea: nekazaritzako kooperatiben esperientzia nabarmenak aurkeztea eta aztertzea, bai estatukoak bai nazioartekoak, lezio aplikagarriak ateratzeko.
Indartze estrategiak eztabaidatzea: nekazaritzako kooperatibismoaren egungo erronkei buruz hausnartzea eta irtenbide berritzaileak proposatzea jasangarritasuna eta erresilientzia hobetzeko.
Lankidetza eta elkartrukea sustatzea: sektoreko profesionalen, ekoizleen eta adituen arteko elkarrizketarako gune bat sortzea, ezagutzak partekatzeko eta lankidetza-sareak ezartzeko.
Kooperatibismoaren arloko jasangarritasunari heltzea: aztertzea kooperatibek nola txerta ditzaketen beren negozio ereduan estrategia jasangarriak praktika agroekologikoak eta ekonomia zirkularrekoak sustatuz.
Arau- eta finantza-esparrua aztertzea: indarrean dagoen legedia eta nekazaritza-kooperatiben garapenean eta kontsolidazioan eragina duten finantzaketa-aukerak berrikustea.
Dirección del curso
María Ramona Barrena Figueroa. NUPeko Enpresen Kudeaketa Saila. NIBGMETeko zuzendaria, eta AN Taldearen Katedraren zuzendaria
osteguna 25 iraila
09:00 - 09:30
Ongietorria
Ramo Barrena Figueroa.
NUPeko NIBGMETeko zuzendaria eta AN Taldearen Katedraren zuzendaria.
Francisco Arrarás.
AN Taldearen presidentea.
09:30 - 10:30 Hitzaldia
Nekazaritzako kooperatibismoaren historia eta bilakaera
Juan Francisco Juliá.
Valentziako Unibertsitate Politeknikoko katedraduna.
Elena Meliá Martí.
Valentziako Unibertsitate Politeknikoko Ekonomia eta Gizarte Zientzien Saileko zuzendaria.
10:30 - 11:30 Hitzaldia
Zerealen eta baratzezaintzaren sektoreko kooperatibak kudeatzeko ereduak
Alicia Langreo Navarro.
Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko doktorea.
12:00 - 13:00 Mahai-ingurua
Modera: Juan Luis Celigueta. AN Taldeko Zerealen ataleko zuzendaria.
Esperientzia arrakastatsuak nekazaritza-kooperatibetan
Alejandro Collazo. CHS Inc erakundeko Senior Commodity Trader.
Emilio de León. COVAPeko Abere Ekoizpenen zuzendaria.
Philippe Saux. Agri Sud-Ouest Innovation erakundeko lehendakaria.
15:00 - 16:00 Hitzaldia
Egungo nazioarteko inguruneak zer-nolako eragina duen kooperatiben orainean eta geroan: baratzezaintzaren kasua
Juan Carlos Pérez Mesa.
Almeríako Unibertsitateko katedraduna.
16:00-16:30 Hitzaldia
Digitalizazioa eta modernizazioa nekazaritzako kooperatibetan
Luis Miguel Arregui Odériz
Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaslea.
16:30 - 17:00 Hitzaldia
Nekazaritzako kooperatiben lege esparrua eta erregulazioa
Carlos Vargas Vasserot.
Ekonomia Sozialaren Zuzenbideari eta Enpresa Kooperatiboei buruzko Ikerketa Zentroko zuzendaria UALen.
17:00 - 18:00 Mahai-ingurua
Modera: Maite Muruzabal Muruzabal. AN Taldearen Fundazioko zuzendaria.
Nekazaritzako elikagaien kooperatibismoaren erronkak eta aukerak gaur egun
Gabriel Trenzado Falcón. Espainiako nekazaritzako elikagaien kooperatiben zuzendari nagusia.
Clemente Mata Tapia. Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioko elikadura-katearen lehiakortasuneko zuzendariorde nagusia.
Anna María García Companys. Lleidako Unibertsitateko irakaslea.
Katrin Simón. Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaslea.
18:00 - 19:00
Eztabaida irekia
Organiza
Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Otros organizadores
AN Taldearen Katedra




