Ikastaroan, Nafarroako landa eremuan egiten diren neurorrehabilitazio jardueren berri eman eta haien garapenean aurreratu nahi dugu. Bortzirietan mintzatuko gara gure esperientziaz, Nafarroaren iparraldean.
Horretarako, neurogarapeneko nahasmenduak dituzten haurrak zaintzearren Nafarroako Gobernuak emandako jarraibideak landuko ditugu lau egunez, eta haurren familiakoek halako haurren senitartekoentzako elkarteen bidez bilatu ohi dituzten jarduera osagarriak ere bai.
Haur txiki-txikiak tratatzeko etapatik hasiko gara, 0 eta 3 urte bitarteko haurretatik, eta, gero, adinean gora eginen dugu: haur koxkorragoak, lehen eta bigarren hezkuntzakoak eta, hala, heldu bihurtzeko trantsizio etaparaino. Desgaitasun motorrekin lotutako arazoez mintzatuko gara, bai eta desgaitasun intelektualaz eta patologiez ere, ikaskuntzaren nahasmenduaz eta arreta defizitaz besteak beste.
Hizlariak administrazio publikoko osasunaren, hezkuntzaren eta gizarte ongizatearen arloko langileak izanen dira, eta entitate pribatuetako profesionalak ere bai; batzuk halako nahasmenduak dituzten haurren senitartekoen elkarteetakoak; beste batzuk, ez.
Neurogarapeneko nahasmenduak dituzten haurrak tratatzeko berritasunak ezagutzera eman nahi ditugu, bai esku hartzeko teknika berriak bai halako nahasmenduak detektatzeko, baloratzeko eta tratatzeko protokoloen egokitasuna.
Azkenik, haurren patologia mota horien diagnosiaren eta tratamenduaren zenbait alderdiren berri eman nahi dugu, eta horri buruzko ikerketa bultzatu.
Norentzat
Osasunaren arloko profesional eta ikasleentzat (fisioterapeuta, terapeuta okupazional eta neuropsikologoentzat), hezkuntzako profesionalentzat, pedagogo terapeutikoentzat, orientatzaileentzat, kiroletako monitoreentzat eta neurogarapeneko nahasmenduak dituzten seme-alaben tratamenduan proaktiboki diharduten senitartekoentzat
Helburuak
Gizarte Politikako Departamentuak arreta goiztiarrerako proposatu dituen antolaketa-aldaketak ezagutzera ematea
Landa eremuko 0-3 eta 3-6 urte bitarteko haurren errehabilitazioa jorratzea
Neurogarapeneko nahasmenduen tratamendu integrala planifikatzea
Neurorrehabilitazioko teknika berriak: ur azpiko hidroterapia, unibertsitateko berrikuntza proiektua
Ikastaroaren zuzendaria
Ana Mª Insausti Serrano doktorea, medikua eta NUPeko Osasun Zientzien Saileko Anatomiako irakaslea.
Natalia Domínguez Sanz, fisioterapeuta eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Osasun Zientzien Saileko irakaslea.
Belén Compains Beaumont doktorea, Lesakako Osasunbideko zentroko pediatra.
astelehena 19 iraila
16:00-18:00 Hitzaldia
0-3 urte bitarteko haurren neurorrehabilitazioa. Fase berri bat fisioterapiarentzat
Jesús Vaca, Nafarroako Gobernuko Arreta Goiztiarreko Zentroaren zuzendaria
18:00-20:00 Hidroterapia tailerra
Hidroterapia 0-3 urte bitarteko haurrentzat. Nola koordinatu aretoko terapiarekin
Cristina Mendive Santos
Andrea Domínguez Basarte
asteazkena 21 iraila
16:00-18:00 Hitzaldia / Tailerra
Eskolako haurren neurorrehabilitazioa
Marta Redondas, CREENAko motorikoen modulua
Elena Roldan Arcelus, Nafarroako Unibertsitate Ospitaleko haurren errehabilitazioko medikua
18:00-20:00 Aretoko errehabilitazioa
3-6 urte bitarteko haurren errehabilitazioa
Maddi Urra Albizu
Ainara Orabengoa Elizondo
ostirala 23 iraila
16:00-20:00 Hitzaldia
Neurogarapeneko nahasmenduen tratamendu integrala
Mercedes Mendiburu, neuropsikologoa
Ane Pacheco, logopeda
Konektoma proiektua
larunbata 24 iraila
9:00-10:00 Hitzaldia
Neurorrehabilitazioko teknika berriak: ur azpiko hidroterapia, unibertsitateko berrikuntza proiektua
Natalia Domínguez Sanz, fisioterapeuta eta ur azpiko hidroterapiako aditua
Ana M. Insausti Serrano, medikua
Miguel Carabantes Rodríguez, urpeko igeriketako irakaslea, FEDAS-CMAS 2 estrellas (IN2E)
10:00-13:00 Tailerra igerilekuan
Ur azpiko hidroterapia, neurorrehabilitazio modu berri bat
Natalia Domínguez Sanz
Miguel Carabantes Rodríguez
Antolatzailea
Nafarroako Unibertsitate Publikoa eta Lesakako Osasun Zentroa (Osasunbidea)
Laguntzailea
Lesakako Udala
Bortzirietako familien Guztiok elkartea