Mundu honetan, non azelerazioa, ezjakintasuna, desparekotasuna eta aldaketa klimatikoa diren nagusi, garrantzi berezia hartzen dute entzuteak eta esperimentazioak, eta haiek egunero lantzeak; erresistentzia- eta errebeldia-ekintza bat da. Entzuteari eta esperimentazioari esker, apustu egiten ahal dugu bizitzaren jasangarritasunaren, harremanen eta geure ingurunearen alde. Gure gorputzean oihartzuna duten esperientziei erreparatzen dieten eguneroko praktiken bidez, bizitzeko eta zaintzeko beste modu batzuk ikasten ditugu. Beste pertsonekin ditugun loturak ezinbesteko elementuak dira gure bizipenak integratzeko eta aldaketa pertsonaleko eta sozialeko prozesuetarantz eramanen gaituzten barne mapa berri batzuk marrazteko. Horregatik da garrantzitsua trebetasun pertsonalak, pertsonen artekoak eta gorputzari lotuak garatzeko aukera ematen duten espazioak sortzea; izan ere, oihartzunei eta asimilazio eraldatzaileari laguntzen diete, dio Hermut Rosak (Resonancia. Una sociología de relación con el mundo, 2019).
Norentzat
Ezagutza maite dutenentzat: irakasleak, ikasleak, kudeaketariak, osasunaren arloko langileak, arlo sozialekoak, artistak, publizistak, zientzialariak, zuzenbidearen arloko profesionalak eta abar, baldin eta sormena eta hazkuntza pertsonala eta/edo profesionala lantzeko kondizioak eratu nahi badituzte.
Helburuak
1.- Bizitzaren jasangarritasuna esploratzea oihartzunaren kontzeptuaren bidez.
2.- Sakratutasuna ulertzen laguntzeko esperientzia eraldatzaileak sortuko dituzten espazioak sortu eta praktikak egitea.
3.- Osasunari eta ongizateari loturiko praktika berriak garatzen laguntzea.
Ikastaroaren zuzendaria
Ana Aliende Urtasun. Soziologiako eta Gizarte Laneko Saila (NUP).
Ana Ansa Ascunce. Medikua, Osasunaren Sustapenean aditua.
Natalia Tajadura Arizaleta, Dibertsitatearen eta Inklusioaren Unitatea (NUP).
astelehena 25 abuztua
10:00 - 11:30 Tailerra
Gurdjieffen ondorengo mugimenduak: bide bat Presentziarantz
Blanca de la Vega
Gurdjieffen mugimenduak praktikatzen ditu 2003tik. Zenbait ikastaro eman ditu, eta lankidetzan aritu izan da Bartzelonako Unibertsitatearekin eta Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin. Olga Fajardok editaturiko La experiencia contemplativa (Kairós Argitaletxea, 2016) liburuko “El cuerpo, el cosmos, el gozo: La danza en la Vida” kapitulua idatzi du, eta Informazio Zientzietan lizentziaduna da Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, eta MBA ikasketak ditu eginak Kaliforniako Unibertsitateak Berkeleyn duen egoitzan.
12:00 - 13:30 Tailerra

asteartea 26 abuztua
10:00 - 11:30 Zirkulu errestauratiboak - Begirada errestauratiboa
Zirkulu errestauratiboak - Begirada errestauratiboa
Oihana Zabaleta Juantorena.
Lehen Hezkuntzako Irakasletzako graduduna.
Familiako eta Hezkuntzako Gatazketako Graduondokoan espezializatu zen.
Praktika narratiboetako eta justizia errestauratiboko prestakuntza jaso zuen Centre de Mediació de Catalunyan.
Zirkulu errestauratiboen arloko prestatzailea Nafarroako ikastetxeetan.
Nafarroako mankomunitate batzuetako Gizarte Zerbitzuentzako zirkulu errestauratiboen bideratzailea.
Bideratzailea eta dinamizatzailea “Bakea eta Bizikidetza lantzen duten Eskolak” Programan.
12:00 - 13:30 Konferentzia-tailerra (saioa euskaraz izanen da)
Zirkulu errestauratiboak - Begirada errestauratiboa
Oihana Zabaleta Juantorena.
Lehen Hezkuntzako Irakasletzako graduduna.
Familiako eta Hezkuntzako Gatazketako Graduondokoan espezializatu zen.
Praktika narratiboetako eta justizia errestauratiboko prestakuntza jaso zuen Centre de Mediació de Catalunyan.
Zirkulu errestauratiboen arloko prestatzailea Nafarroako ikastetxeetan.
Nafarroako mankomunitate batzuetako Gizarte Zerbitzuentzako zirkulu errestauratiboen bideratzailea.
Bideratzailea eta dinamizatzailea “Bakea eta Bizikidetza lantzen duten Eskolak” Programan.
asteazkena 27 abuztua
10:00 - 11:30 Tailerra
Errukizko entzutea eta lotura komunitarioak
Ana Aliende Urtasun. NUPeko Soziologia eta Gizarte Laneko Saileko irakaslea. Bizitza Eskolako lantaldekoa.
Ana Ansa Ascunce. Medikua, Osasunaren Sustapenean aditua. Bizitza Eskolako lantaldekoa.
Natalia Tajadura Arizaleta. Dibertsitatearen eta Inklusioaren Unitateko gizarte-langilea. Bizitza Eskolako lantaldekoa.
12:00 - 13:30 Tailerra
Erruzkizko entzutea eta eraldaketa soziala
Ana Aliende Urtasun. NUPeko Soziologia eta Gizarte Laneko Saileko irakaslea. Bizitza Eskolako lantaldekoa.
Ana Ansa Ascunce. Medikua, Osasunaren Sustapenean aditua. Bizitza Eskolako lantaldekoa.
Natalia Tajadura Arizaleta. Dibertsitatearen eta Inklusioaren Unitateko gizarte-langilea. Bizitza Eskolako lantaldekoa.
osteguna 28 abuztua
10:00 - 11:30 Konferentzia - tailerra
Heriotza eta galera
Dong Wang Lee.
Naturologiako eta Akupunturako doktoretza du egina Cambridgeko Nazioarteko Unibertsitatean, eta graduondokoa Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan, Elikaduran, Fitoterapian eta Bioenergian.
12:00 - 13:30 Konferentzia - tailerra
Mina eta dolua
Dong Wang Lee.
Naturologiako eta Akupunturako doktoretza du egina Cambridgeko Nazioarteko Unibertsitatean, eta graduondokoa Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan, Elikaduran, Fitoterapian eta Bioenergian.
ostirala 29 abuztua
10:00 - 11:30 Hitzaldia
Oihartzun-izakiak gara
María Vega Pérez.
Pianoko eta Soinu Terapiari buruzko goi-mailako ikasketak ditu. Cos-Art metodoaren irakaslea da, eta gaur egun Barakaldoko Udal Kontserbatorioan ari da lanean.
David Azurza Aranburu
Arte Ederretako lizentziaduna. Bere ibilbide profesionalean kontratenor bakarlaria, abesbatzako zuzendaria eta abesbatzako konpositorea izan da, baita ikastaro askotako ahots teknikako irakaslea ere. Ahotsarekin egindako lanari esker, ahotsaren kontzientzia eta inprobisazioa sakon lantzeko interesa piztu zitzaion.
12:00 - 13:30 Tailerra - musika
Gong-a, tresna bat eraldaketaren zerbitzura
María Vega Pérez.
Pianoko eta Soinu Terapiari buruzko goi-mailako ikasketak ditu. Cos-Art metodoaren irakaslea da, eta gaur egun Barakaldoko Udal Kontserbatorioan ari da lanean.
David Azurza Aranburu
Arte Ederretako lizentziaduna. Bere ibilbide profesionalean kontratenor bakarlaria, abesbatzako zuzendaria eta abesbatzako konpositorea izan da, baita ikastaro askotako ahots teknikako irakaslea ere. Ahotsarekin egindako lanari esker, ahotsaren kontzientzia eta inprobisazioa sakon lantzeko interesa piztu zitzaion.
Antolatzailea
Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Beste antolatzaile batzuk
NUPeko Bizitza Eskola; Gesalatzeko Udala