Azken hamarkadan, intersekzionalitatearen esparrua erabiltzea baliagarria izan da epidemiologia kuantitatiboa elikatzeko, bai teorikoki, bai analitikoki, osasuneko desparekotasun sozial konplexuak ulertzeari dagokionez. Intersekzionalitateak aldarrikatzen du botere, zapalkuntza eta menderatze sistema estruktural desberdinak (adibidez, klasismoa, sexismoa, arrazakeria, etab.) elkarren artean gurutzatzen direla, eta horrek desparekotasun sozialak sortu eta iraunarazten dituela hierarkizazioaren eta desparekotasun sozialaren ardatzetako identitate sozial anitzen elkargunean bizi diren pertsonengan (ardatz horien artean daude, adibidez, klase soziala, sexua/generoa, arraza, migrazio estatusa eta diru-sarrerak). Osasunaren arloan, hala ere, ez dago prestakuntza egituraturik osasunaren arloko desparekotasun sozialen azterketan intersekzionalitatea aplikatzeari buruz diharduenik. Tresna kuantitatibo espezifikorik ez izateak mugatu egiten du profesionalek duten gaitasuna desparekotasunei eta zenbait faktoreren arteko interakzio konplexuei behar bezala heltzeko. Faktore horien artean dauden, besteak beste, generoa, klase soziala eta etnia.
Testuinguru horretan, teknika kuantitatiboei buruzko oinarrizko ikastaro bat izatea funtsezkoa da sektoreari oinarrizko gaitasunak emateko, analisi zehatzagoak egin ditzaten eta esku-hartze inklusibo eta eraginkorragoak gara ditzaten.
Ikastaro honek parte hartzaileei aukera emanen die osasunaren desparekotasun sozial horiei modu konplexu eta sakonagoan heltzeko eta haiek teorikoki eta analitikoki ebaluatu eta aztertzeko, bai esparru akademikoan, bai profesionalean. Ikastaro honetan, intersekzionalitate kuantitatiboan (osasunaren arloan) erabiltzen diren estatistika-teknika oinarrizkoenen funtsezko alderdiak eta interpretazio-gaiak laburbiltzen, ilustratzen eta eztabaidatzen dira, hala nola estatistika deskriptibo gurutzatua eta sailkapen gurutzatuko erregresio ereduak, elkarrekintza-terminoekin.
Norentzat
Ikastaroaren hartzaileak epidemiologiako eta osasun publikoko ikertzaileak eta profesionalak dira, interesa dutenak osasuneko desparekotasun sozialen ebaluazio konplexuan eta osasunaren intersekzionalitatea eguneroko praktikan txertatzean.
Parte-hartzaileek analisi kuantitatiboari buruzko oinarrizko ezagutzak izatea gomendatzen da.
Helburuak
1.- Intersekzionalitatearen esparru teoriko-analitikoa ezagutzea.
2.- Intersekzionalitatearen esparru teoriko-analitikoak osasuneko desparekotasun sozialetan duen garrantzia erlazionatzea.
3.- Intersekzionalitatearen esparru teoriko-analitikoa aplikatzea oinarrizko erregresio ereduetan, osasuneko desparekotasunak aztertzeko.
4.- Intersekzionalitate kuantitatiboak osasunean dituen egungo eta etorkizuneko erronkei buruz hausnartzea.
Ikastaroaren zuzendaria(k)
Esther Vicente Cemborain doktorea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Osasun Zientzien Saileko irakasle elkartua , Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Irakaskuntza, Ikerketa eta Berrikuntza Ataleko teknikaria eta Epidemiologiako Espainiako Elkarteko Zuzendaritza Batzordeko kidea.
asteartea 23 ekaina
09:00 - 09:45 Hitzaldia
Intersekzionalitatearen esparru teoriko-analitikorako sarrera eta osasuneko desparekotasunen determinatzaile sozial buruzko sarrera teoriko laburra egitea.
Núria Pedrós Barnils. Doktoratu ondoko ikertzailea Bremengo Unibertsitatean (Alemania) eta Umeåko Unibertsitatean (Suedia). Epidemiologiako Espainiako Elkarteko Osasunaren Determinatzaile Sozialen Lantaldeko kidea.
Antonio Moreno Llamas. Doktoratu ondoko ikertzailea Elxeko Miguel Hernández Unibertsitatean (UMH). Epidemiologiako Espainiako Elkarteko Osasunaren Determinatzaile Sozialen Lantaldeko kidea.
09:45 - 10:30 Hitzaldia
Intersekzionalitatea osasuneko desparekotasunen analisi kuantitatiboan kokatzea. Intersekzionalitate kuantitatiboari buruzko hausnarketak eta etorkizuneko erronkak
Antonio Moreno Llamas. Doktoratu ondoko ikertzailea Elxeko Miguel Hernández Unibertsitatean (UMH). Epidemiologiako Espainiako Elkarteko Osasunaren Determinatzaile Sozialen Lantaldeko kidea.
Núria Pedrós Barnils. Doktoratu ondoko ikertzailea Bremengo Unibertsitatean (Alemania) eta Umeåko Unibertsitatean (Suedia). Epidemiologiako Espainiako Elkarteko Osasunaren Determinatzaile Sozialen Lantaldeko kidea.
10:30 - 11:00 Mahai-ingurua
Modera: Esther Vicente Cemborain, Epidemiologiako Espainiako Elkartearen (SEE) kongresuaren aurreko jardueretan integratuta dauden NUPeko udako ikastaroen zuzendaria.
Epidemiologiako Espainiako Elkartearen (SEE) kongresuaren aurreko jardueretan integratuta dauden NUPeko udako ikastaroen aurkezpena eta hasiera-ekitaldia.
Begoña Pérez Eransus, NUPeko Ikasleen Gaietarako, Unibertsitateko Bizitzako eta Konpromiso Sozialeko errektoreordea.
Joseba Asiron Saez, Iruñeko Udaleko alkatea.
Maria João Forjaz, Epidemiologiako Espainiako Elkarteko presidentea.
11:00 - 11:30 Atsedenaldia
Kafea hartzeko atsedenaldia eta networkinga
11:30 - 12:30 Hitzaldia
Erregresio ereduen ikuspegi tradizionala osasuneko desparekotasunen azterketan: ondorio nagusien ereduak. Oinarrizko intersekzionalitate kuantitatiborako sarrera: estatistika deskriptibo gurutzatua.
Núria Pedrós Barnils. Doktoratu ondoko ikertzailea Bremengo Unibertsitatean (Alemania) eta Umeåko Unibertsitatean (Suedia). Epidemiologiako Espainiako Elkarteko Osasunaren Determinatzaile Sozialen Lantaldeko kidea.
12:30 - 13:30 Hitzaldia
Intersekzionalitatearen aplikazioa oinarrizko erregresio ereduetan: aldagai gurutzatuak eta elkarrekintza-terminoak
Antonio Moreno Llamas. Doktoratu ondoko ikertzailea Elxeko Miguel Hernández Unibertsitatean (UMH). Epidemiologiako Espainiako Elkarteko Osasunaren Determinatzaile Sozialen Lantaldeko kidea.
13:30 - 14:30 Tailerra
Analisi estatistikoen emaitzak interpretatzea oinarrizko erregresio ereduetan: aldagai gurutzatuak eta elkarrekintza-terminoak. Ikastaroaren ondorioak.
Núria Pedrós Barnils. Doktoratu ondoko ikertzailea Bremengo Unibertsitatean (Alemania) eta Umeåko Unibertsitatean (Suedia). Epidemiologiako Espainiako Elkarteko Osasunaren Determinatzaile Sozialen Lantaldeko kidea.
Antonio Moreno Llamas. Doktoratu ondoko ikertzailea Elxeko Miguel Hernández Unibertsitatean (UMH). Epidemiologiako Espainiako Elkarteko Osasunaren Determinatzaile Sozialen Lantaldeko kidea.
Antolatzailea
Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP) eta Epidemiologiako Espainiako Elkartea.


![]()

Laguntzailea
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua (NOPLOI)

