Gaur egun, ikuspegi inklusiboekin sistematizatu behar dira ondare kultural immaterialaren arloko ikerketa eta landa lana egiteko metodologiak eta gaiak. Kasu honetan, genero ikuspegia nola txertatzen den landuko dugu, eta beste edizio batzuetan beste gai batzuk proposatuko ditugu (ikuspegi ekokritikoa, dekolonialista eta abar).
Helburuak
Ikastaro honetan, zenbait ikuspegi eta tresna eman nahi ditugu ezagutzera unibertsitateko komunitateko kideek (irakasle, ikertzaile eta ikasleek) metodologia inklusibo hau zeharka eta sistematikoki txerta dezaten irakasteko, ikertzeko eta dibulgatzeko lanean. Zenbait gai landuko ditugu, besteak beste, hauek: generoan oinarritutako metodologia kritikoa erabiltzea analisi kategoria gisa; ondare kultural immateriala garapen estrategiatzat hartzea emakumeen eta alderdi femeninoaren ekarpenak ikusarazteko ondasun kulturalak, jakintza eta prozesuak ondare bihurtuz; emakumeen lanaren aitortza ondare kulturalaren sorkuntzan, kontserbazioan eta transmisioan; eta ikerketaren, zabalkuntzaren eta didaktikaren arloan emakumeek parte hartzeko aukera izateko eta ekarpenak egiteko proposamenak eta ekintzak.
Ikastaroaren zuzendaria
Susana Irigaray Soto, Museoen Zerbitzuaren zuzendaria. Vianako Printzea Erakundearen Kulturako zuzendari nagusia.
NUPeko koordinatzailea, Alfredo Asiáin Ansorena, NUPeko irakasle eta Nafarroako Ondare Immaterialaren Katedraren zuzendari teknikoa.
Irailak 29: autobus bat abiatuko da Iruñetik 08:45ean ikastarokoak Tuterara eramateko.
asteazkena 28 iraila
9:0 - 11:30 Hitzaldia
Emakumeen memoria kolektiboa, agerian jarri gabeko ondare immateriala
María del Carmen García Alonso, Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionaleko Antropologia Sozialeko eta Kulturaleko Saileko irakasle titularra
12:00 – 13:30 Kasu praktikoak
María del Carmen García Alonso, Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionaleko Antropologia Sozialeko eta Kulturaleko Saileko irakasle titularra
16:00 – 17:30 Hitzaldia
Ondareari buruzko hezkuntza, erabakigarria eskubide kulturalak bete daitezen garapen jasangarriko helburuen esparruan
Olaia Fontal, Valladolideko Unibertsitateko Hezkuntza Artistikoko irakaslea
17:30 – 19:00 Hitzaldia
Ikerketa antropologikoa teoria feministaren esparruan
Elena Hernández Corrochano, Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionaleko Filosofiako Fakultateko Antropologia Sozialeko eta Kulturaleko Saileko irakaslea
osteguna 29 iraila
10:30 – 12:00 Hitzaldia
Ondare immateriala genero ikuspegitik Andaluziako Ondare Immaterialaren Atlasaren bidez
Gema Carrera, Andaluziako Ondare Historikoaren Institutuko Ondare Etnologikoaren proiektuaren burua
12:30 – 14:00 Hitzaldia
Cortesko Paloteadoa eta emakumeen eginkizuna haren zaintzan
Alfredo Asiáin Ansorena, NUPeko irakasle eta Nafarroako Ondare Immaterialaren Katedraren zuzendari teknikoa
18:00 – 18:30
Ikastaroari bukaera emateko saioa
Susana Irigaray Soto, Museoen Zerbitzuaren zuzendaria. Vianako Printzea Erakundearen Kulturako zuzendari nagusia
18:30 - 20:00
Cortesko Paloteadoa
Antolatzailea
Museoen Zerbitzua, Ondare Etnologikoaren eta Ondare Kultural Immaterialaren Bulegoa
Beste antolatzaile batzuk
Nafarroako Gobernua
Laguntzailea
UHUN (Iruñekoa eta Tuterakoa)
Cortesko Udala
Tuterako Udala
Nafarroako Unibertsitate Publikoa