Osasuneko informazio sistemak funtsezko elementuak dira gure antolaketaren errealitatearen eta herritarrek, profesionalek eta osasun sistema osatzen duten osasun administrazioek planteatzen dituzten eskaeren ondoriozko egungo eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko.
Osasun publikoko informazio sistema baliabide teknikoen eta giza baliabideen sistema antolatua da, eta, haren bidez, osasun publikoaren lehentasunekin lotutako informazioa identifikatu, bildu, prozesatu, aztertu eta zabaldu egiten da.
Informazio sistema horrek hiru ardatz nagusi ditu: bigilantzia, monitorizazioa eta ikerkuntza.
Hori dela eta, ikastaro honen helburua eskura dauden osasun informazioko sistemen ikuspegi orokorra ematea da, baita epidemiologiaren eta osasun publikoaren esparruan ikerkuntzarako erabil daitezkeenena ere.
Gainera, haien bidez, posible izanen da osasun publikoko arazo nagusiak identifikatzea, informazioaren kudeaketaren eta fluxuaren ezaugarriak ezagutzea eta ikerkuntzan duten eragina identifikatzea, osasun publikoan bigilantzia sistemak hobetzeko eta erabakiak hartzeko xedez.
Ikastaroan sinposio bat eginen da, eta, han, osasun arloko informazio sistemekin lotutako zenbait komunikazio aurkeztuko dira, junior ikertzaile bidalitakoen artetik hautatuak.
Sinposio horretan parte hartu nahi duten junior ikertzaileek beren GALaren, MALaren, espezialitate amaierako lanaren edo doktoretza-tesiaren (lehenbiziko faseen) laburpen bat bidali beharko dute posta elektronikoz docencia.epi.ispln@navarra.es helbidera, 2024ko maiatzaren 31ra arte, honako informazio honekin:
(1) mezuaren gaia: "JUNIOR IKERTZAILEEN SINPOSIOA";
(2) lanaren laburpena erantsia (300 hitz gehienez);
(3) lanaren egilearen eta haren tutorearen eta/edo zuzendariaren datuak.
Jasotako komunikazio guztien artean, ikastaroaren zuzendaritzak 10 aukeratuko ditu sinposio horretan ahoz azaltzeko, 10 minutuan gehienez, galderetarako denbora barne.
Saria emanen zaio komunikaziorik hoberenari, eta 2 accesit banatuko dira. Ikastaroaren bukaeran iragarriko dira saridunak.
Norentzat
Ekitaldi hau jende guztiarentzat da, batez ere osasunaren arloko profesional eta ikertzaileentzat, baita esparru soziosanitarioko ikasleentzat (gradukoak, masterrekoak, osasun espezialitatekoak edo doktoretzakoak) eta irakasleentzat ere.
Helburuak
Eskura dauden osasun informazioko sistemen ikuspegi bat ematea eta haiek osasun arloko ikerkuntzan erabiltzea da ikastaro honen helburua.
Ikastaroaren zuzendaria
Iván Martínez Baz doktorea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Estatistika, Informatika eta Matematika Saileko irakasle elkartua eta IdiSNA Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Miguel Servet ikertzailea.
Esther Vicente Cemboráin doktorea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Osasun Zientzien Saileko irakasle elkartua eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Gaixotasun Arraroen Nafarroako Biztanleen Erregistroko teknikaria.
osteguna 13 ekaina
09:00 - 09:30 Ikastaroari hasiera ematea
Ikastaroaren inaugurazioa eta aurkezpena
Begoña Pérez Eransus, NUPeko Unibertsitate Proiekzioko, Kulturako eta Dibulgazioko errektoreordea.
María Ángeles Nuin Villanueva, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailea (NOPLOI).
Esther Vicente Cemborain (NUP-NOPLOI), ikastaroaren zuzendarikidea.
Iván Martínez Baz (NUP-NOPLOI), ikastaroaren zuzendaria.
09:30 - 10:15 Hitzaldia
Informazio sistemak Osasun Publikoan
Guillermo Ezpeleta Lobato, Epidemiologiaren eta Osasun Prebentzioaren Zerbitzua (NOPLOI).
10:15 - 11:00 Hitzaldia
Gaixotasun infekziosoen bigilantzia epidemiologikotik ikerketara
Iván Martínez Baz (NUP), Gaixotasun Transmitigarrien eta Txertaketen Atala (NOPLOI).
11:00 - 11:30 Kafea hartzeko etenaldia
11:30 - 12:15 Hitzaldia
Biztanleriaren erregistroak eta gaixotasun kronikoen ikerketa
Esther Vicente Cemboráin (NUP), Populazio Erregistroen Atala (NOPLOI).
12:15 - 13:00 Hitzaldia
BIFAPen bidezko ikerketa: eremu publikoko ikerketarako datu-baseak
Juan Erviti López (NUP), Berrikuntza eta Antolakuntza Atala, Osasunbidea – Nafarroako Osasun Zerbitzua.
13:00 - 13:45 Mahai-ingurua
Moderatzailea: Eva Ardanaz Aicua, erregistro eta informazio sistemetako aditua.
Bigilantzia Osasun Publikoan eta ikerketa
Lehenagoko hizlari berak.
13:45 - 14:00 Etenaldia
14:00 - 15:00 Sinposioa
Moderatzailea: Iván Martínez Baz eta Esther Vicente Cemboráin (NUP-NOPLOI).
Informazio sistemak osasunean: ikertzaile gazteen esperientzia
Junior ikertzaileek bidalitakoen artetik hautatutako 10 komunikazioen aurkezpena
ostirala 14 ekaina
09:00 - 09:45 Hitzaldia
Informazio sistemek eta epidemiologiak etorkizuneko osasun publikoan duten eginkizuna
Pello Latasa Zamalloa, Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritza, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila.
09:45 - 10:30 Hitzaldia
Desparekotasunak osasunean eta osasun zerbitzuen erabileran: bizitza errealeko datuak aztertzeko aukerak
Isabel Aguilar Palacio, Aragoiko Osasun Zerbitzuetako Ikerketa Taldea, Zaragozako Unibertsitatea.
10:30 - 11:00 Mahai-ingurua
Moderatzailea: Iván Martínez Baz, UPNA-ISPLN
Epidemiologiaren eta osasun publikoaren etorkizuna
Lehenagoko hizlari berak: Pello Latasa Zamalloa eta Isabel Aguilar Palacio.
11:00 - 11:30 Kafea hartzeko etenaldia
11:30 - 12:30 Mahai-ingurua
Moderatzailea: Esther Vicente Cemboráin (NUP-NOPLOI).
Lankidetzako esperientziak Osasun Publikoan
Estrella Miqueleiz Autor (LIFE NAdapta-NOPLOI). Osasun Publikoko teknikaria.
Natividad Viguria Sánchez (Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa, Osasunbidea). Pediatriako BFE.
Montserrat de la Fuente Hurtado (Arreta Soziosanitarioa, Osasunbidea). Gizarte-langilea.
Anchel Reyes Garreta (Osasun Publikoaren Behatokia, NOPLOI). Soziologoa.
12:30 - 13:00 Ikastaroa bukatzeko ekitaldia
Sinposioko sarien banaketa eta udako ikastaroaren amaiera
Iván Martínez Baz (NUP-NOPLOI).
Esther Vicente Cemboráin (NUP-NOPLOI).
Antolatzailea
Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Beste antolatzaile batzuk
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua
Laguntzailea
Nafarroako Gobernua
Finantzatzailea
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua