Cursos de verano
Udako ikastaroak

Eraldatzen ari diren landa-lurraldeak: berrikuntza, ondarea eta lankidetza

ekainak 13

Erronkaribarko Batzorde Nagusia

Egin ezazu matrikula orain JAITSI PDFa

Ikastaro honek Pirinioetako ibarrak bizirik eta eraldatzen ari diren lurralde gisa begiratzea proposatzen du, non tradizioa eta berrikuntza elkarren eskutik baitoaz. Ez dira leku estatikoak; aitzitik, landa-inguruneak berrikuntza sozialerako espazioak dira gaur egun, non lankidetzarako, ekintzailetzarako eta bizitza komunitariorako modu berriak sortzen baitira eta egungo erronkei erantzuten baitzaie, hala nola lurralde desparekotasunari, aldaketa klimatikoari eta jasangarritasunari.

Ikastaroan, landa-inguruneak biziberritzeko esperientziak aztertuko dira, natura-, kultura- eta memoria-ondarearen balorizazioan oinarrituta. Lurralde horien nortasunaren parte dira paisaiak, lanbideak, euskara, festak eta tokiko memoriak, eta, aldi berean, garapenaren, turismo arduratsuaren eta gizarte kohesioaren motor ere bihur daitezke, komunitatetik bertatik aitortu eta lantzen direnean.

Landa-eremuetako immigrazioak planteatzen dituen aukerak eta erronkak ere landuko dira, baita mugaz gaindiko lankidetzak mendialdeko lurraldeetan –hala nola Pirinioetan– duen zeregina ere. Mugaren bi aldeetako komunitateen arteko trukeak, biztanle berrien etorrerak eta lankidetza-sareak sortzeak landa-ingurune askotarikoago, dinamikoago eta erresilienteago bat eraikitzeko aukerak irekitzen dituzte.

Ikastaro honek gure landa-lurraldeen orainari eta etorkizunari buruzko hausnarketa egin eta elkarrekin hitz egiteko gune izan nahi du, 2030 Agendarekin eta Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat etorriz.

Norentzat

Eragile sozialak, ekonomikoak eta kulturalak, bai eta publiko orokorra ere.

Ikastaroaren zuzendaria(k)

Elvira Sanz Tolosana. Soziologiako eta Gizarte Laneko Saila (NUP).

Begoña López. Dos Navarras elkartea.

==============================================

Antolatzaileek autobusa jarriko dute izena eman dutenak Erronkaribara eramateko. 7:30ean abiatuko da Iruñeko autobus geltokitik.
Ikastaroan izena eman dutenentzako bazkaria ez dago prezioan sartua, eta 20 € balio du.
Autobusa hartu eta/edo bazkaldu nahi dutenek jakinarazi egin behar dute helbide elektroniko honetara mezu bat bidaliz:

info.dosnavarras@gmail.com
===========================================

larunbata 13 ekaina

09:00 - 09:15 
Ikastaroaren hasiera-ekitaldia

María Amparo Viñuales Gale, Erronkariko alkatea.
José María Agramonte, Bardeako Batzarreko presidentea.
Elvira Sanz Tolosana, NUPeko Soziologiako irakaslea.
Begoña López García, Dos Navarras elkarteko burua

09:15 - 10:15  Hitzaldia
Landa-eremutik: tokiko ekimenak egungo erronketarako

Elvira Sanz Tolosana eta Andoni Iso Tinoco. NUPeko Soziologiako eta Gizarte Laneko Saileko irakasleak.

10:15 - 11:45  Mahai-ingurua
Modera: D. Andoni Iso Tinoco
Landa-eremuetako natura-, kultura- eta memoria-ondarearen balioa handitzea

Alfredo Asiain Ansorena, NUPeko Nafarroako Ondare Immaterialaren Katedraren zuzendaria.
Alicia Ancho Villanueva, Nafarroako Gobernuko Ondare Historikoaren Zerbitzuko zuzendaria.
Pablo Orduna Portús, Historiako eta Antropologiako irakaslea Mondragon Unibertsitatean (MU) eta Errioxako Nazioarteko Unibertsitatean (UNIR).

11:45 - 12:15  Atsedenaldia / kafea

12:15 - 13:15  Hitzaldia
Orreagaren aginduak erresuma hispanikoetan

Begoña López García, kazetaria eta artearen arloko historialaria.

13:15 - 14:15  Hitzaldia
Nafarroako landa-eremu kulturaniztunetako bizikidetza ulertzeko gakoak

Izaskun Andueza Imirizaldu eta Rubén Lasheras Ruiz. NUPeko Soziologiako eta Gizarte Laneko Saileko irakasleak.

14:15 - 16:00  Bazkaria

16:00 - 17:30  Mahai-ingurua
Modera: Amaya Zaratiegui Pardo
Lankidetza-proiektu komunak

Ana Lizarraga Dallo, Europarekin eta Europako laguntzekin lotutako gaietan aditua.
José María Agramonte, Bardeako Batzarreko presidentea.
Lea Pitzini, Buru Beltza elkartekoa, mendiko ustiategi txikietan Manex Tête Noire (Buru Beltza) arrazako ardiak hazten dituena.

17:30 - 19:00  Bisita kulturala Julian Gayarre Museora

Antolatzailea

Nafarroako Unibertsitate Publikoa. Zientziaren eta Ondarearen Errege Bardea Katedra. Bi Nafarroa Elkartea. Nafarroako Gobernua

Laguntzailea

Erronkariko Udala