Ikastaro honen helburu orokorra da parte hartzaileek terrorismoak desagerrarazitakoen errealitatea ezagutzea, bereziki Espainiako kasuetan arreta jarriz. Orotara, bi hitzaldi, elkarrizketa bat eta bi mahai inguru eginen dira, errealitate hori zenbait alderditatik lantzeko. Lehenbiziko hitzaldian azalduko da nola erabiltzen den botere tresna gisa pertsonen desagerpen behartua, agerian utziko dira estatuko terrorismo praktikak eta desagerpen behartuaren erabilera nola dagoen hedatua beste eragile batzuetara, eta hausnarketa eginen da indarkeria mota horren eraginari buruz. Bigarren hitzaldian, Espainian oraindik ere irekirik dauden kasuak jorratuko dira. Elkarrizketan, IRAren berri eman zuen korrespontsal batek parte hartuko du, eta xedea izanen da ezagutzea Irlandako bake prozesuaren testuinguruan nola egin zen IRAk desagerrarazitako pertsonen bilaketa eta zeintzuk izan ziren horri buruz berri emateko zailtasunak. Mahai inguruetako batean, elkarrizketa eginen zaie terrorismoak eragindako desagerpen kasu batzuk literaturan landu dituzten egile batzuei. Bestean, aldiz, topaketa bat eginen da desagertutako pertsonen senideekin. Ikastaroari amaiera emateko, Espainian terrorismoagatik desagertutakoak. Absentzia presenteak erakusketara bisita eginen da.
Norentzat
Publiko guztiarentzat.
Helburuak
Helburu nagusia:
• Terrorismoak eragindako desagerpen kasuen errealitatea ezagutzea, bereziki Espainiako testuinguruan arreta jarriz.
Helburu espezifikoak:
• Indarkeria politikoaren testuinguruetan desagerpen behartuak botere tresna gisa nola erabili diren ezagutzea.
• Desagerpenaren ondorioetan eta errealitate hori memoria publikoan txertatzeko beharrean sakontzea.
• IRAk desagerrarazitako pertsonen errealitatea ezagutzea eta Irlandako bake prozesuaren testuinguruan gorpuzkien bilaketa nolakoa izan zen jakitea.
• Espainian terrorismoak eragindako desagerpen kasu batzuk literaturan jorratzeko moduari buruz hausnartzea.
• Espainian terrorismoak eragindako desagerpen kasuak ezagutzea.
• Terrorismoagatik desagertutako pertsonen senideen esperientzietan sakontzea.
Ikastaroaren zuzendaria(k)
Marta Rodríguez Fouz. I-COMMUNITAS Gizarte Ikerketa Aurreratuko Institutua, NUP.
ostirala 11 iraila
09:00 - 09:30
Ikastaroari hasiera ematea
Agintariak, Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentroaren edo Terrorismoaren Biktimen Fundazioaren ordezkaria, ikastaroaren zuzendaria.
9:30 - 10:30 Hitzaldia
Pertsonen desagerpen behartua botere tresna gisa eta haren erabileraren hedapena
Eliana Alemán Salcedo, I-COMMUNITAS Gizarte Ikerketa Aurreratuko Institutuko ikertzailea eta NUPeko Soziologiako eta Gizarte Laneko Saileko irakaslea.
10:30 - 11:30 Elkarrizketa
Modera: Sergio García Magariño, I-COMMUNITAS Gizarte Ikerketa Aurreratuko Institutuko ikertzailea eta NUPeko Soziologiako eta Gizarte Laneko Saileko irakaslea.
IRAk desagerrarazitakoen lokalizatzea bake prozesuaren testuinguruan
Rafa de Miguel, El País egunkariko korrespontsala Londresen.
11:30 - 12:00
Atsedenaldia
12:00 - 13:30 Mahai ingurua
Modera: Coral Rodríguez Fouz. Haren osaba Humberto Fouz terrorismoak desagerrarazi zuen.
Literaturak desagertutako pertsonei luzatutako begirada
Adolfo García Ortega, Una tumba en el aire liburuaren idazlea.
Iñaki Martínez, Manto de silencio liburuaren idazlea.
16:00 - 17:00 Hitzaldia
Kasu irekiak. Espainian terrorismoagatik desagertutako pertsonak (1973 - 1995)
Marta Rodríguez Fouz, I-COMMUNITAS Gizarte Ikerketa Aurreratuko Institutuko ikertzailea eta NUPeko Soziologiako eta Gizarte Laneko Saileko irakaslea.
17:00 - 18:30 Mahai ingurua
Modera: Lohitzune Zuloaga. I-COMMUNITAS Gizarte Ikerketa Aurreratuko Institutuko ikertzailea eta NUPeko Soziologiako eta Gizarte Laneko Saileko irakaslea.
Absentzia presenteak. Elkarrizketak terrorismoagatik desagertutako pertsonen senideekin
Coral Rodríguez Fouz. Haren osaba Humberto Fouz Escobero 1973ko martxoaren 24an desagertu zen.
Lurdes Auzmendi. Haren bikotekidea Eduardo Moreno Bergaretxe 1976ko uztailaren 23an desagertu zen.
Pilar Muro. Haren senarra Publio Cordón 1995eko ekainaren 27an desagertu zen.
Antolatzailea
Nafarroako Unibertsitate Publikoa. Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentroaren Fundazioa, Terrorismoaren Biktimen Fundazioa, I-COMMUNITAS Gizarte Ikerketa Aurreratuko Institutua. NUP. Nafarroako Gobernua.





Finantzatzailea
Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentroaren Fundazioa. Terrorismoaren Biktimen Fundazioa.

