Cursos de verano
Udako ikastaroak

Terrorista damutuak. Erronka sozialak, politikoak, juridikoak eta etikoak

irailak 26

Nafarroako Museoa. Iruñea.

Descargar PDF

Ikastaro honen helburu orokorra da bertaratutakoek ezagutu dezatela damuturik dauden terroristen garrantzi sozial, politiko, juridiko eta etikoa. Horretarako, lau hitzaldi eta mahai-inguru bat proposatzen dira. Mahai-inguru horretan, zenbait aldetatik aztertuko da figura horren eragina, eztabaida ugari piztu eta hausnarketa sakona eskatzen baitu barkamenaren, gizarteratzearen edo iraganarekin dugun harremanaren esanahiari buruz. Horretarako, terrorista damutuaren figurari helduko zaio lehenbizi, arreta berezia jarrita figura hori nola jasotzen den indarkeriaren osteko testuinguruetan. Bigarrenik, ETAko zenbait kide organizazio horretatik nola irten ziren azalduko da, eta arreta berezia emanen zaie damuak zeharkatutako esperientziei. Hirugarrenik, terrorismoko delituei juridikoki nola heltzen zaien eta delitu horiek gizarteratzearekin zer lotura duten aztertuko da. Azkenik, damututako biktimagileen testigantzaren dimentsio etikoan sakonduko da, eta aztertuko da elementu horrek nola indartu ditzakeen terrorismoa deslegitimatzeko hezkuntza-ahaleginak. Hitzaldien ostean, mahai-inguru bat eginen da zenbait biktimagile damuturekin.

Público destinatario

Unibertsitateko ikasleak.

Jende guztia.

Objetivos

Helburu nagusia:
• Terrorista damutuaren figura aztertzea, indarkeria osteko testuinguruetan haren presentziak dakartzan erronka sozial, politiko, juridiko eta etikoak adieraziz.
Helburu espezifikoak:
• Terrorista damutuaren figuraren eragin sozial eta politikoan sakontzea.
• Damua nola sortzen den jakitea, beren indarkeria-iraganarekin kritikoak diren pertsonen esperientziei arreta jarriz.
• Identifikatzea terrorismoko delituen kasuetan zuzenbide penalak birgizarteratzeari nola heltzen dion eta norbaiti damutzeko eskatzeak zer ondorio dituen.
• Baloratzea damutuen testigantzak zer gaitasun duen indarkeriari zilegitasuna kentzeko.
• Borroka armatua arbuiatzearekin lotutako bizipenak eta itxaropenak ezagutzea zenbait terrorista damuturen ikuspegitik.

Dirección del curso

Marta Rodríguez Fouz. I-Communitas Gizarte Ikerketa Aurreratuko Institutua (NUP).

Eider Nafarrete Bilbao. Valentín de Foronda Institutua (UPV/EHU).

ostirala 26 iraila

9:30 - 10:00 
Inaugurazioa

Marta Rodríguez Fouz. Ikastaroaren zuzendarikidea

Juan Francisco Benito. Terrorismoaren Biktimen Fundazioaren burua.

Gorka Angulo Altube. Terrorismoaren Biktimak Oroitzeko Zentroaren Komunikazioko arduraduna.

Juan Mª Sánchez Prieto. I-Communitas Gizarte Ikerketa Aurreratuko Institutuko zuzendaria.

Martín Zabalza Arregui. Nafarroako Gobernuko Memoria eta Bizikidetzako zuzendaria.

10:00 - 11:00  Hitzaldia
Terrorista damutuaren figura. Eragin soziala eta politikoa.

Marta Rodríguez Fouz.
Gizarte Ikerketa Aurreratuko Institutuko ikertzailea eta NUPeko Soziologiako eta Gizarte Laneko Saileko irakaslea.

11:00 - 12:00  Hitzaldia
ETAtik ateratzea. Esperientziak eta espektatibak.

Eider Nafarrate Bilbao.
Valentín de Foronda Gizarte Historiako Institutua (UPV/EHU).

12:00 - 13:00  Hitzaldia
Terrorismoko delituak eta gizarteratzea.

Gema Varona Martínez.
KREIko zuzendaria. KREIko ikertzaile doktore iraunkorra.

16:00 - 17:00  Hitzaldia
Biktimagile damutuen testigantzen dimentsio etikoa.

Izaskun Sáez de la Fuente Aldama.
Deustuko Unibertsitateko Etika Aplikatuko Zentroko irakaslea eta ikertzailea.

17:00 - 18:30  Hitzaldia
Modera: Sergio García Magariño. I-Communitas Gizarte Ikerketa Aurreratuko Institutuko ikertzailea eta NUPeko Soziologiako eta Gizarte Laneko Saileko irakaslea.
Biktimagile damutuak

Teo Uriarte y Ion Aldalur, ETAko kide ohiak.

Organiza

Nafarroako Unibertsitate Publikoa

Otros organizadores

Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentroaren Fundazioa; Terrorismoaren Biktimen Fundazioa; I-Communitas Gizarte Ikerketa Aurreratuko Institutua.

Financia

Fundación Centro Memorial de las Víctimas del Terrorismo y Fundación de Víctimas del Terrorismo