Pentsatzeko, sentitzeko eta jokatzeko dugun modua gure ingurunearekiko etengabeko elkarreraginean eraikitzen da bizitzan zehar. Familiak, eskolak, harreman sozialek eta baldintza materialek oso eragin sakona dute garapen psikologikoan eta osasun mentalean. Influentzia horiek, gainera, ez dute beren kabuz soilik eragiten; aldiz, prozesu biologikoekin gurutzatzen dira, eta aztarna iraunkorrak uzten dituzte garunean, emozioen erregulazioan eta jokabidean.
Dibulgaziozko ikuspegi batetik abiatuta, ikastaroak diziplinarteko ikuspegi bat proposatzen du, psikologia, neurozientzia eta gizarte zientziak integratzen dituena; horrela, ikusi nahi da inguruneak eta eguneroko esperientziek zer-nolako elkarreragina duten bizitza-zikloan zeharreko prozesu biologiko eta psikologikoetan, pentsamoldean, emozioetan eta jokabidean eragina duten neurrian. Modu honetan, ikusiko da testuinguru horiek lagundu dezaketela ongizatea hobetzen eta zailtasun psikologikoen aurreko zaurgarritasuna areagotzen. Gainera, landuko da zergatik pertsona guztiek ez duten modu berean erantzuten egoera kaltegarrien aurrean, eta ikusiko da zein garrantzitsua den ingurune seguruak, osasungarriak eta babesean oinarrituak sortzea bizitza osoan zehar.
Norentzat
Publiko orokorrarentzat, gaian interesa dutenentzat; ez dago aldez aurretiko eskakizun akademikorik.
Helburuak
Udako ikastaro honetan aztergai izanen da gure bizitzako testuinguruek –familiak, eskolak, komunitateak eta ingurune fisikoak– zer-nolako eragina duten gure osasun mentalean, emozioetan eta jokabidean bizitza osoan zehar.
Ikastaroak, halaber, ebidentzia zientifikoan oinarritutako diziplinarteko pentsamolde bat sustatu nahi du, alderdi psikologikoak, biologikoak eta sozialak integratuta; horren bidez, testuinguruak pertsonen ongizatean duen zeregina ulertu nahi da, bai eta pertsonen erantzuna norbanako batetik bestera zergatik aldatzen den ere.
Azkenik, ebidentzietan oinarritutako estrategiak hurbildu nahi zaizkie parte-hartzaileei, testuinguru osasungarriagoak sustatzeko eta erresilientzia, prebentzioa eta ongizatea babesteko, haurtzarotik hasi eta zahartzaroraino.
Ikastaroaren zuzendaria(k)
Alina Isabel Díez Solinska. NUPen Osasun Zientzien Saila (Psikologia arloa).
Nora del Puerto Golzarri. Oinarrizko Psikologia Prozesuetako eta haien Garapenerako Saila (EHUko Psikologiako Fakultatea).
asteazkena 22 uztaila
9:25 - 9:30 Ikastaroaren hasiera
Aurkezpena
Alina Isabel Díez Solinska. NUPen Osasun Zientzien Saila (Psikologia arloa)
Nora del Puerto Golzarri. Oinarrizko Psikologia Prozesuetako eta haien Garapenerako Saila (EHUko Psikologiako Fakultatea).
9:30 - 10:30 Hitzaldia
Hazteak arrastoa uzten du: haurtzaroak eta familiak nola eragiten duten guren izaeran
Florencia Barreto Zarza. Oinarrizko Psikologia Prozesuetako eta haien Garapenerako Saila (EHUko Psikologiako Fakultatea).
10:30 - 10:45 Atsedenaldia
Atsedenaldia
10:45 - 11:45 Hitzaldia
Ingurunearen garrantzia: garuna, emozioak eta ongizatea
Patricia Macía Guerrero. Oinarrizko Psikologia Prozesuetako eta haien Garapenerako Saila (EHUko Psikologiako Fakultatea).
11:45 - 12:00 Atsedenaldia
Atsedenaldia
12:00 - 13:00 Hitzaldia
Agresibitatea ulertzea: zer predisposizio dugun eta zerk abiarazten duen
Nora del Puerto Golzarri. Oinarrizko Psikologia Prozesuetako eta haien Garapenerako Saila (EHUko Psikologiako Fakultatea).
13:00 - 13:15 1. egunaren amaiera
Amaiera
Alina Isabel Díez Solinska. NUPen Osasun Zientzien Saila (Psikologia arloa)
Nora del Puerto Golzarri. Oinarrizko Psikologia Prozesuetako eta haien Garapenerako Saila (EHUko Psikologiako Fakultatea).
osteguna 23 uztaila
9:25 - 9:30 Aurkezpena
Bigarren egunaren hasiera
Alina Isabel Díez Solinska. NUPen Osasun Zientzien Saila (Psikologia arloa)
Nora del Puerto Golzarri. Oinarrizko Psikologia Prozesuetako eta haien Garapenerako Saila (EHUko Psikologiako Fakultatea).
9:30 - 10:30 Hitzaldia
Presiopean bizitzea: estresak nola eragiten dion adimenari
Alina Díez Solinska. NUPen Osasun Zientzien Saila (Psikologia arloa)
10:30 - 10:45 Atsedenaldia
Atsedenaldia
10:45 - 11:45 Hitzaldia
Biologiaren eta esperientziaren artean: gaixotasun neuropsikiatrikoak ulertzen
Ainara Gómez Gastiasoro. Oinarrizko Psikologia Prozesuetako eta haien Garapenerako Saila (EHUko Psikologiako Fakultatea).
11:45 - 12:00 Atsedenaldia
Atsedenaldia
12:00 - 13:00 Hitzaldia
Luzaroan eta modu osasungarrian bizitzeko gakoak
Oihane Sáez Atxukarro. NUPen Osasun Zientzien Saila (Psikologia arloa)
13:00 - 13:15 Ikastaroaren amaiera
Ikastaroaren amaiera
Alina Isabel Díez Solinska. NUPen Osasun Zientzien Saila (Psikologia arloa)
Nora del Puerto Golzarri. Oinarrizko Psikologia Prozesuetako eta haien Garapenerako Saila (EHUko Psikologiako Fakultatea).
Antolatzailea
Nafarroakko Unibertsitate Publikoa
Beste antolatzaile batzuk
Nafarroako Gobernua



