Hezkuntzari buruzko azken legeak (LOMLOE) protagonismo berezia ematen dio ondareari, ikuspegi eguneratu batetik, GJHekin eta generoarekin, dibertsitatearekin, identitatearen osaerarekin eta bestelako gaiekin lotzen baitu. Arau esparru hori ikasgeletan islatuko dela bermatzeko, beharrezkoa da hasierako prestakuntzako irakasleen gaitasuna hobetzea, eta elkarguneak sortzea ondarea kontserbatzen, erakusten eta ikertzen diharduten erakundeentzako eta hezkuntza formalean dihardutenentzat. Ikastaro honek helburu argi bat du: museoetan, interpretazio zentroetan eta hezkuntza-erakundeetan –bereziki Nafarroan– garatzen ari diren ondare hezkuntzako ekimenak ezagutaraztea, eta hezkuntza-lege berrian ezarritako helburuak betetzen lagunduko duten lankidetzak bultzatzeko beharrezkoa den espazioa sortzea.
Norentzat
Museoetako eta ondare espazioetako langileak. Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakasleak. Irakasletzako eta Historiako eta Ondareko graduetako ikasleak. Bigarren Hezkuntzako Irakasletzako eta Historiako eta Memoriako masterretako ikasleak.
Ikastaroaren zuzendaria
Amaia Arriaga Azcárate, NUPeko Giza eta Hezkuntza Zientzien Saileko irakaslea.
Elur Ulibarrena Herce, Nafarroako museoen eta ondare espazioen kudeatzaileen ONDAREZAIN elkarteko lehendakaria.
osteguna 28 iraila
16:30 - 17:00 Ikastaroaren aurkezpena
Hezkuntzaren eta ondarearen arteko loturak. Ondare hezkuntzaren erronkak
Amaia Arriaga Azcárate, NUPeko Giza eta Hezkuntza Zientzien Saileko irakaslea.
Elur Ulibarrena Herce, Nafarroako museoen eta ondare espazioen kudeatzaileen ONDAREZAIN elkarteko lehendakaria.
Betisa Ojanguren, “Bitartean: Arte y educación” taldearen fundatzaileetako bat, Uharteko Arte Garaikideko Zentroko hezkuntzako eta bitartekotzako arduraduna eta NUPeko Esperientziaren Gelako irakasle elkartua.
17:00 - 18:00 Hasierako hitzaldia
Ondare hezkuntza eta LOMLOE: erronkak eta aukerak
Pablo de Castro, Valladolideko Unibertsitateko Adierazpen Plastikoaren Didaktikako irakaslea eta ikertzailea.
18:00 - 19:00 Hitzaldia
Ondare hezkuntzako esperientziak Uxueko ikastetxe publikoan
Esther Leza Ongay, Uxueko IPko zuzendari ohia.
19:00 - 20:00 Txostena
Erakundeen arteko lankidetza ondare hezkuntzako irakasleen hasierako prestakuntzarako
Amaia Arriaga Azcárate, NUPeko Giza eta Hezkuntza Zientzien Saileko irakaslea.
ostirala 29 iraila
10:00 - 11:00 Hitzaldia
Oinez basoa
Marta Igoa Erro, Oinez Basoa proiektuaren arduraduna eta Nafarroa Oinez koordinatzaile orokorra. Nafarroako Ikastolen Elkartea.
11:00 - 12:00 Hitzaldia
Ondare hezkuntzako proiektu eta baliabideak lurraldean
Betisa Ojanguren San Millán, “Bitartean: Arte y educación” taldearen fundatzaileetako bat, Uharteko Arte Garaikideko Zentroko hezkuntzako eta bitartekotzako arduraduna eta NUPeko Esperientziaren Gelako irakasle elkartua.
Marta Bidador González, irakaslea eta “Bitartean: Arte y educación” taldearen fundatzaileetako bat.
12:00 - 13:00 Hitzaldia
Natura-ondarea Haur Hezkuntzan. MANCOEDUCA programa
Mar García Echeverría, Lavolako hezkuntza-programen koordinatzailea, Iruñerriko Zerbitzu Mankomunitateko Mancoeduca programaren arduraduna.
Zehaztu gabeko gonbidatua: Mancoeduca programaren erabiltzailea.
17:00 - 18:00 Hitzaldia
Batxilergoan Historiaren arlotik ondare interakzioa lantzeko zenbait proposamen
Carlos Martínez Álava, Iruñeko Mendillorri BHIko Bigarren Hezkuntzako irakaslea. Nafarroako Gobernuko Ondare Historikoaren Zerbitzuko zuzendari ohia.
18:00 - 19:00 Hitzaldia
Museo ibiltaria: 100 objektu Historia egiteko. Iruñeko Erresumako Museo Etnografikoaren proiektu pedagogikoa
Elur Ulibarrena Herce, Artetako Iruñeko Erresumako Museo Etnografikoko zuzendaria eta Nafarroako museoen eta ondare espazioen kudeatzaileen ONDAREZAIN elkarteko lehendakaria. Nafarroako Kulturaren eta Arteen Kontseiluko kidea
19:00 - 20:00 Hitzaldia
Ondare hezkuntzako berrikuntza-proiektuak: Asmatu - Ikertu - Hezi - Sortu
Pablo de Castro Martín, Valladolideko Unibertsitateko Adierazpen Plastikoaren Didaktikako irakaslea eta ikertzailea.
larunbata 30 iraila
09:15 - 10:15 (Irteera: Iruñeko bus geltokitik) Bidaia autobusez
Iruñea - Mendukiloko lezea (Astitz)
10:30 - 10:45 Harrera ofiziala
Harrera-ekitaldia Lekunberriko eta Larraungo alkateen eskutik
Lekunberriko eta Larraungo udaletako alkateek harrera ofiziala eginen diete parte-hartzaileei Plazolako geltoki zaharrean.
10:45 - 11:15 Aurkezpena
Mendukilo 3D. Errealitate birtualeko proiektu bat, hezkuntza-komunitateari zuzendua
Amaia Govillar Arza, ingurumeneko hezitzailea, hezkuntza-proiektuaren arduraduna eta Mendukiloko lezeko gida.
Maite Jiménez Suasti, DBH-ko irakaslea Zizurko Institutoan.
Begoña Erroz Aizkorbe, LH-ko irakaslea San Fermin Ikastolan.
11:15 - 11:45 Atsedenaldia
Hamaiketakorako etenaldia
Bertako erakunde laguntzaileek eskainia
12:00 - 13:00 Bisita gidatua
Bisita didaktikoa Mendukiloko lezera
Amaia Govillar Arza, ingurumeneko hezitzailea, hezkuntza-proiektuaren arduraduna eta Mendukiloko lezeko gida.
Miren Larburu Echeverría, Mendukilo. Mendukilo kobaren koordinatzailea eta gida.
13:00 - 14:00 Bidaia autobusez
Mendukiloko lezea (Astitz) - Iruñea
Antolatzailea
NUP / ONDAREZAIN elkartea
Laguntzailea
Nafarroako Gobernua
Lekunberriko Udala
Larraungo Udala
Bitartean: Arte y educación