Cursos de verano
Udako ikastaroak

Neurobiomekanika eta errealitate birtuala Fisioterapian

irailak 04 - 06

NUP - Arrosadiko campusa [Aulario-Laboratorio de realidad virtual (Aula 211)]

Deskargatu PDF

Aurrerapen teknologikoek gero eta aplikazio gehiago dituzte osasunaren arloan. Klinikako egunerokoan duten erabilgarritasuna funtsezkoa da pazienteen egoera hobetuko duten tresnak ezagutzeko, beste ikuspegi batetik eta, aldi berean, terapia konbentzionaletik bereizita.

Errealitate birtuala teknika berri bat da, eta Samuel Pérez del Camino irakasle eta fisioterapeuta arlo horretako aitzindaria da Espainian eta Latinoamerikan. Ikastaro honetan, patologia eta lesio muskuloeskeletikoetan, neurologikoetan, kirol arlokoetan eta min kronikoko kasuetan errealitate birtuala nola aplikatu izanen dugu aztergai.

Oso kostu txikiko teknika da, eta eskuragarri dago bai osasunaren arloko profesionalentzat, bai pazienteentzat beraientzat, haren jardun osagarri autonomoak tratamenduak indartzen laguntzen baitu.

Norentzat

Fisioterapiako errehabilitazioan errealitate birtuala aplikatzeko interesa duten fisioterapeutak, medikuak eta terapeuta okupazionalak

Helburuak

Ikastaro honen helburuak honako hauek dira:

  • Errealitate birtualak Fisioterapian dituen aplikazio berriak ezagutzea.
  • Errealitate birtualaren ekintza-mekanismoak eta mekanismo neurofisiologikoak ezagutzea.
  • Lesio eta patologietan dituen aplikazioak eta erabilerak ezagutzea.
  • Min akutuaren eta kronikoaren gaineko ondorioak ezagutzea.
  • Errealitate birtuala pazienteetan egokitzen ikastea.
  • Kasu errealetan aplikatzea

Ikastaroaren zuzendaria

Ana Mª Insausti Serrano, medikua eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Osasun Zientzien Saileko irakaslea

Ana Beatriz Bays Moneo, fisioterapeuta eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Osasun Zientzien Saileko irakaslea

astelehena 04 iraila

09:00 - 13:00  Hitzaldia
Estimulazio birtualaren oinarri neurologikoak

16:00 - 20:00  Tailerra
Irudigintza mentala eta ispilu-neuronak

asteartea 05 iraila

09:00 - 13:00  Hitzaldia
Errehabilitazioa, indar gurutzatuaren berregokitzapena

16:00 - 20:00  Tailerra
Neurobiomekanika eta feedbacka, priming zerebraleko estrategiak

asteazkena 06 iraila

09:00 - 13:00  Tailerra
Lesio eta patologietan aplikatutako errealitate birtuala

Hitzaldi eta tailer guztiak Samuel Pérez del Camino Fernández fisioterapeuta eta kirol-berregokitzaileak emanen ditu

Antolatzailea

Nafarroako Unibertsitate Publikoa

Laguntzailea

Nafarroako Gobernua